Ziur aski, Euskadiko txokoetako magiaz betetako ilunabarren milaka irudi izango dituzu gogoan, baina bat ere ez duzu izango mugikorrean gordea. Izan ere, telefonoari zaila egiten zaio gaueko ikuspegi horiek harrapatzea; horren adibide dira, esaterako, Artxandatik ateratako panoramika ilun-ilunak, San Mames ere desberdintzea zailtzen dutenak.
Halakoak iraganeko kontuak izango dira Samsung Galaxy S22 eta Samsung Galaxy S22+ berriei esker. Dagoeneko eskuragarri daude Euskaltelen.
Orain, oroitzapen hauek guztiak gorde ahal izango dituzu mugikorrean: Sopela eta Getxo artean paseatzen ari zarela ikusten diren azken eguzki-izpiak, Zumaiako flyscheko ilunabarra, Kontxako badia argiztatuta Igeldo menditik, Gasteizko zeru izartsua San Bizente aldapatik edo ilargiaren isla Gaztelugatxeko uretan.
Nola egiten du magia Samsungek gaueko argazkiekin? Jarraitu irakurtzen.
Gauari erronka egiten dion maila profesionaleko kamera
Samsung-ek Nightography kamerarekin eta haren sentsorearekin argiztatzen du gaua; S21 eta S21+ modeloena baino %23 handiagoa da sentsorea, eta pixel-kopurua handitzen du argia erakartzeko. Atzeko kameraren aurrealdeko kristalak, berriz, argien distira txikitzen du ilunetan.
Gainera, bereizmen handiko sentsore horren barruan Adaptive Pixel dago. Pixelak mugitu egiten ditu argiztapenari egokitzeko, eta, hala, beti argazki argi eta garbiak izango dituzu.
Erretratu moduan ateratako argazkiak profesionalenak bezalakoak izango dira Samsungen AA teknologiarik berrienari esker.
Eta bideoak erraz eta desfokuratu gabe grabatuko dira, nahiz eta mugitu.
Horrelakoa da S22 eta S22+ modeloetako kamera: 50MPX-eko lente nagusia, 10MPX-eko teleobjetiboa eta 12MPX-eko objektiboa angeluhandia ditu. Selfieetarako aurrealdeko kamera 10MPX-ekoa da.
Eta hau da horren guztiaren emaitza:
Azkarragoa eta iraunkorragoa
Kameraz gain, beste xehetasun hauek guztiak dituzte Galaxy S22 eta S22+ modeloek.
S22ren pantaila (6,1") eta S22+ modeloarena (6,6") Dynamic AMOLEDekin diseinatuta daude, streamingaz eta jokoez goza dezazun.
Are gehiago, bideoak ikustea, nabigatzea edo aplikazioak erabiltzea errazagoa izango da prozesagailu indartsuari esker. Zer aplikazio erabiltzen ari zaren atzematen du, eta hara bideratzen du energia gehiena. 8GB RAM eta Android 12 ditu.
Bateriari dagokionez: 3.700mAh-ekoa da S22ren kasuan, 25W-eko karga bizkorrarekin, eta 4.500mAh-ekoa S22+ modeloaren kasuan, 45W-eko karga bizkorrarekin, ziztu bizian kargatu eta segituan %100ean egon dadin.
Bi modeloek 128GB-ko biltegiratzea eskaintzen dute, eta Samsungen modeloetan inoiz ikusi gabeko erresistentzia. Aluminiozko estalki sendoagoa dute, eta aurrealdeko eta atzealdeko kristalek erorketen kontrako babesa dute.
Orain, zure esku dago bietatik zein aukeratu. Hasi ilunabarraren bila, mugikorra gure esku. Eskuratu Samsung Galaxy S22 edo Samsung Galaxy S22+ mugikorra Euskaltelen.
Kontaguzu, nongo ilunabarri atera nahi diozu argazkia zure mugikor berriarekin?