Duela 11 urte, S seriea kaleratu zuen Samsungek —punta-puntako gama—, eta, haren bidez, bere ahalmena erakutsi zion mundu osoari. Orain, hamarkada bat geroago, Galaxy S21 eta S21+ 5G berriek zehaztapen onenak dituzte: Galaxy batean inoiz sortu den txipik azkarrena eta, batez ere, iraultza bideoaren munduan. Euskaltelen hazkunde horren lekuko izan gara, eta, aurten ere, onena eskaintzen dizugu, onenen eskutik.

Samsung ohartu da 2020a oso joera argiarekin amaitu zela; horregatik, bideoa da Galaxy S21 eta S21+ berrien protagonista (otsailaren 22tik aurrera eskuragarri). Dagoeneko eros dezakezu Euskaltelen.

8K, mugikorren bideo-bereizmen handiena

Reel-ak Instagramen, Tik Token, YouTuben... Geratzeko etorri da bideoa. Horregatik, zerbait gehiago behar duzu orain, sare sozialetan jartzen dituzun bideoak kalitate handiagokoak izan daitezen. Galaxy S21 eta S21+ dira aukera onena, 8K kalitatearekin.

Smartphoneetako bideo-bereizmen handiena da: Full HD baino 16 aldiz handiagoa, eta 4K baino lau aldiz handiagoa. Irudia oso garbi geratzen da, baita zinema-pantaila baten tamainan ere.

Eta grabazio horretatik 33 Mpx-eko bereizmena duen irudi finko bat atera dezakezu.

Kalitate profesionaleko kamera

Atzeko aldean hiru lente, adimen artifiziala, gaueko modua— flasha erabili beharrik ez izateko modua—, 30X-ko zoom digitala eta edizio-aukera pila bat, Instagramen argazki perfektuak jartzeko.

  • 64 Mpx-eko kamera teleobjektiboa
  • 12 Mpx-eko kamera ultraangeluzabala
  • 12 Mpx-eko kamera angeluzabala

Selfie kamerak 10 Mpx ditu.

Mugikor gogorrak

Bien arteko alde nabarmenena pantailaren neurria da: 6,7 hazbete S21+ terminalak eta 6,2 S21ak. Gainerakoan, berdin-berdinak dira: infinity-O display, Amoled 2x dinamikoa —irudi oso garbiak egiteko—, begiak gutxiago nekatzeko babesa, Gorilla Glass Victus kristala —kolpe eta urratuen eragina murrizteko —, urarekiko erresistentzia eta aurpegi bidezko nahiz hatz-marka bidezko desblokeoa.

...eta azkarrak

5 nm-ko prozesadoreak ekintzaren erritmoari jarraitzen dio, zeregin gehiago eta azkarrago egin ditzazun. Eta horri gehitu behar zaizkio 8 GB-ko RAM memoria eta Android 11 (One UI 3.1) sistema operatiboa.

Kargatu ere oso azkar egiten da: minutu gutxitan, topera izango duzu 4800 mAh-ko bateria. Dena den, egun bat baino gehiago irauten du bateriak, pantaila eraginkor berriari eta kontsumo txikiko prozesadoreari esker.

Biltegiratzea eta jokoak

Argazkiak eta bideoak gorde eta sarri-sarri deskargatzen ibili beharrik ez izateko, 128 GB ditu Galaxy S21ak (64 GB erabiltzailearentzat) eta 256 GB S21+ terminalak (128 GB libre).

Jokozaleentzako oharra: Game Booster eta lehentasun modua hobetu egin ditu Samsungek, jokoekin ari zaren bitartean deiak eta jakinarazpenak blokeatzeko aukera izan dezazun.

Eta azken xehetasun bat, asko gustatu zaiguna. Mugimendu-ispilua du izena, eta telefonoa telebistan proiektatzeko aukera ematen du. Hala, aldi berean ikus ditzakezu zure ariketen taula eta zu zeu ariketa horiek egiten ari zarela. Ikus dezazun, hauxe da:

Samsung Galaxy S21 y S21+, el año del vídeo

S serieko azkenek aukera asko dituzte urteko mugikorrik onenak izateko. Eskuratu Galaxy S21 eta Galaxy S21+ mugikorrak Euskaltelen.

Esaguzu Samsungen mugikor berrietatik zer gustatzen zaizun gehien.