Hemen da Blackie, zuri preziorik berdingabeenak bilatzen laguntzeko mugikorretan, telebistatan eta beste gauza askotan. Euskaltelen, abiatu da Black Friday, eta hilabete osorako etorri da, egun bakar bat ez baita aski aurten dakarzkizugun eskaintza pilarako. Gauzak handikiro egitea gustatzen zaigu ?.

Ondo erreparatu diogu eskatu diguzuen guztiari, eta hemen duzue: mugikorra estreinatzeko prezio paregabeak, giga mugagabeak, telebisten bidezko aisia gehiago etxean, Google Home, Nintendo bat outlet prezioan, mugikorretako berriena (adibidez, iPhone 12 eta Opporen azkena, beste operadore batzuek ez dutena). Ez al da izugarria?

Astero kontatuko dizkizugu berriak, eta egon adi.

Prezio paregabeak eta GB mugagabeak doan

Black Friday honetan, prezioak birrindu ditugu, eta eskaintzak daude Euskaltelen esklusiban dauzkazun mugikorretan. Eta, gainera, pagotxa ikaragarria dugu zuretzat: giga mugagabeak oparitzen dizkizugu 6 hilabetez.

Astero, mugikor bat iragarriko dugu. Beraz, egon adi.

128 GB-ko Xiaomi Redmi Note 9 dugu lehenengoa: hilean 7 € bakarrik.

Precios inigualables en el Black Friday de Euskaltel: Xiaomi Redmi Note 9 128GB

Punta-puntako mugikorrak eta soinean eramateko gailuak

Aurreratu Gaboneko erosketak guztion ahotan dauden estreinaldiko mugikorrekin. Euskaltelen esklusiban lortu dugu Opporen izar berria: Reno 4, haririk gabeko entzungailuekin.

Mugikor hori, baina, ez da janzteko gailuak opari dakartzan bakarra: adibidez, Samsung Galaxy Fan Editionek Band Fit 2 bat dakar, sasoian jar zaitezen. Eta badira gehiago ere.

Gogoan izan hileko kuota 10 € edo gehiago duten smartphone guztiek giga mugagabeak dituztela doan udara arte.

Hau iritsi berria da Euskaltelera, berriena estreina dezazun:

  • 125 GB-ko Iphone 12
  • Oppo Reno4 5G, Oppo Enco W51 entzungailuekin
  • Oppo Reno4 5G, Oppo Enco W31 entzungailuekin
  • Samsung Galaxy FE, Band Fit 2rekin
  • Oppo A53s

Aisialdia etxean

Inoiz baino denbora gehiago pasatzen duzu orain etxean, eta denbora horretaz gozatzen lagundu nahi dizugu prezio bikaina duten bi telebista-puskarekin. Eskuratu deskontua duen LG telebista bat zure Euskaltel telebista ikusteko.

  • LG LED 55" TBa, % 10eko deskontuarekin
  • LG LED 32" TBa, % 12ko deskontuarekin

Gainera, laster irekiko dugu gure outleta, aisialdiko proposamen askorekin. Eskuragarri izango dituzu, adibidez, Nintendo New 2DS XL, Google Home eta Samsung Galaxy Buds+. Oso erne ibili!

Ez utzi ihes egiten Euskaltelen Black Fridayri!