Dagoeneko eskuratu dezakezu Honor mugikor bat Euskaltelen. Ekoizle txinatarra Euskaltelen katalogora itzuli da, eta ohore guztiz itzuli ere, telefonotzar bat aurkeztuta.

Honor 50 berriak 108MPX-eko kamera eta 32MPX-eko selfia ditu, bideo anitzeko grabazioa, 256GB-ko biltegia, 8GB-ko RAM memoria, superkarga azkarra eta 6,57hazbeteko pantaila, eta ezin politagoa da.

Gainera, prezio bikainean lur hartu du Euskaltelen: hilean 18€. Beste dimentsio bat!

Dena da bikoitza diseinuan

Eraztun bikoitzeko estetika atzeko kameraren moduluarentzat, geruza eta testura bikoitza eta estalgarri bikoitza.

6,57 hazbeteko OLED pantaila marra kurboz diseinatua dago, murgiltze-esperientzia izan dezazun.

Lehen kamera 108 MPX-ekoa du Honorrek

Honorrek xehetasunik txikiena ere harrapa dezake, 108 MPX-eko lehen kamera ultrargia baitu. Bigarren eraztunean, 8MPX-eko lente angeluhandia, 2 MPX-eko bokeh-a duen kamera (fokatu gabeko efektuetarako) eta 2MPX-eko sentsore makroa daude.

Maila goreneko selfieak egiteko, 32 MPX dituzu; angeluhandi modua du argazkian lagun gehiago sartzeko, eta gaueko emaitza bikaina.

Hala ere, zerbaitetan nabarmentzekotan, bideo-grabazioan nabarmentzen da Honor 50a. Adi: hartune berean ere alda ditzakezu bideo anitzeko grabazioak modu batetik bestera. Eta horrek joko handia ematen du gero editatzeko.

Aurreko kameratik atzekoetara eta alderantziz ere alda dezakezu, baita kamera bizkorrean eta motelean grabatu eta kamera nagusiarekin eta angeluhadiarekin aldi berean lan egin ere.

Emaitza, hobe zuk zeuk ikustea:

Primeran pasatuko duzu bideoak egiten. Horiek gordetzeko, Honorrek pentsatu du lekua beharko duzula; horregatik, 256GB ematen dizkizu. Grabatu mugarik gabe, eta, gero, deskargatuko duzu materiala gogoratzen zarenean.

% 70 kargatzen da 20 minutuan

Euskaltekan Go!azen telesailaren kapitulu bat ikusten amaitzerako, %70 kargatuko zaizu zure Honor 50a. Izan ere, 66W-eko superkarga azkarra duen 4300mAh-ko bateria handi batek telefonoari ematen diozun lantegi guztia jasan dezake.

Aparteko errendimendua lortzeko hardwarea

Honor 50 gailuaren prozesadoreak errendimendua areagotzen du, multiatazarako eta gaming-erako. Horretaz gainera, 8GB-ko RAM memoria eta Magic UI 4.2 sistema eragilea ditu (Android 11n oinarritua).

Ez dago batere gaizki, ezta?

Bada, onena prezioa da. Eskuratu Honor 50 Euskaltelen, hilean 18€-ren truke, 24 kuotatan.