Zure lasaitasun-unea. Ohean etzan zara, tabletan zure telesail gogokoena ikusteko. Arraioa, eten egin da! Ez da posible! Bada, bai; batzuetan, baita Euskaltel-en Zuntz optikoa edukita ere, litekeena da konexioa ez iristea ondo zuk konektatu nahi duzun tokira, etxearen banaketarengatik edo bizilagunaren WiFi-aren interferentziengatik.
Ez larritu; zure WiFi-a hobetzen lagunduko dizugu, bi irtenbide erraz hauekin: PLC WiFi-a eta WiFi errepikagailua.
PLC WiFi-A
Litekeena da zuk hau pentsatzea: «Ene, zer gogo gutxi! Instalatzen, kableak jartzen… hasi behar orain...». Hauxe da “tresnatxo” horren abantaila nagusia. PLC WiFiarekin, zure WiFiaren estaldura handitu egin dezakezu, kablerik gabe, ezer instalatu gabe. Hauxe bakarrik egin behar duzu: PLC igorlea kable-modemera eta elektrizitate-sarera konektatu, estaldura eduki nahi duzun gelako edozein entxufetan. Interneteko seinalea bi PLCetatik barrena higitzen da, zure etxeko kable elektrikoetan. Hori dela eta, entxufea dagoen edozein tokitan eduki dezakezu estaldura: kable-modemetik urrun dagoen gela bat, beste solairu bat... nahi duzun tokian! (hala ere, beti hobeto da horman, konexio-blokean baino).
Zure gelarako WiFi sarea antolatu ondoren, zergatik ez atera ahalik eta etekinik handiena? PLC WiFi-ak aukera ematen dizu gailu bat kable bidez konektatzeko —Smart TV bat edo bideokontsola bat izan daiteke—, Ethernet ataka baten bidez, zure "txoko" berriaz abiadura handian goza dezazun ;)
WiFi errepikagailua
Zure WiFi-estaldura hobetzeko bigarren aukerak WiFi errepikagailua du izena. WiFi seinalearen anplifikadore bat da, eta aukera ematen du etxeko WiFi-estaldura handitzeko.
Seinale ona duen etxeko toki batean entxufatu behar duzu WiFi errepikagailua, seinalea hain ona ez den norabait begira jarriz. Automatikoki, WiFi-aren seinalea handitu egingo du.
Duela aste batzuk WiFi teknologiak eman duen pauso erraldoiari buruz argitaratu genuen elkarrizketa irakurri baldin bazenuen, jakingo duzu zein diren WiFi AC-ren eta gure azken kable-modemaren abantailak. Irakurri ez bazenuen, irakurtzea gomendatzen dizugu. Bada, WiFi errepikagailu Dualari esker, bi seinaleak areagotu ditzakezu, baldin eta AC bideratzailea duten bezero zortedun horietako bat baldin bazara.
Bietako zein duzu nahiago? Zure kasuaren xehetasunen arabera hautatu beharko duzu, baina seguru gaude dagoeneko ez duzula kexatzeko motiborik. Gozatu Internetez, abiadura bizian, etxeko edozein tokitan! Ezerk ez diezazula hondatu eguneko zure momenturik onena!