Euskaltelen zerbitzuak kudeatzeko oraindik ez baduzu erabiltzen webguneko bezeroaren gunea edo mugikor eta tabletetarako Android eta iOSeko aplikazioa, Nire Euskaltelera nola sartu azalduko dizugu. Gainera, pasahitza berreskuratzen ikasiko duzu, urratsez urrats.
Sartu Euskaltelen Bezeroaren Gunera webgunetik edo aplikaziotik
Ordenagailutik bezeroaren zure gune pribatura sar zaitezke Euskaltelen webgunean, goiko aldean ikusiko duzun ikonoa sakatuz, edo zuzenean esteka honetatik: mi.euskaltel.com/sartu
Edo zure mugikorraren edo tabletaren bidez sar zaitezke, Androiderako edo iOSerako aplikazioa deskargatuta.
Erregistratu Euskaltelen Bezeroaren Gunean
Ohiko bezeroa bazara, erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu besterik ez duzu egin behar. Eta sartzen zaren bakoitzean horiek idazten ibili nahi ez baduzu, zure nabigatzaileak eta aplikazioak gordetzeko edo gogoratzeko aukera emango dizute.
Bezeroaren Gunea erabiltzen duzun lehen aldia bada, lehenbizi, urrats hauei jarraituta, zure kontua sortu beharko duzu, Euskaltelen webgunetik edo bezeroaren aplikaziotik:
- Sakatu “Sortu kontua” botoia.
- Idatzi kontuaren titularraren NANa eta titularraren mugikor-zenbakia.
- Idatzi SMS bidez jasotako segurtasun-kodea.
- Segurtasun-kode hori jaso ez baduzu, eskatu berriro, eta kopiatu, sartzeko.
- Abiarazi erregistro-prozesua, formularioan zure datuak betez: posta elektronikoa eta pasahitza. Amaitutakoan, sakatu “Alta eman” botoia.
- Eta hasi zure Bezeroaren Gunean nabigatzen.
Kontuan hartu beharreko bi xehetasun garrantzitsu:
Erregistroan sartzen duzun helbide elektronikoak ez du zertan bat etorri kontratuan eman zenigunarekin; nahi duzun helbide elektronikoa izan daiteke.
Eta hartu une bat pasahitz on bat pentsatzeko, hackerrei gazak zailtzeko; ahaztu Ane1234 eta antzekoekin. Artikulu honetan, zenbait aholku aurkituko dituzu: nola sortu pasahitz seguru bat eta non gorde, ez ahazteko.
Baina berandu bagabiltza eta dagoeneko Nire Euskaltelera sartzeko pasahitza ahaztu bazaizu, ez kezkatu, beti baitago botoi magiko bat 😉.
Pasahitza bezeroaren gunetik berreskuratzea
Nire Euskaltel webgunetik edo aplikaziotik, erraz berreskura dezakezu pasahitza. Bietan prozesu bera erabiltzen da, konektatzen zaren lekutik konektatzen zarela ere nahasterik egon ez dadin:
Erabiltzaile-identifikatzailea ahaztu bazaizu:
- Sakatu “Erabiltzaile-identifikatzailea ahaztu zait” botoia.
- Idatzi kontuaren titularraren NANa eta helbide elektronikoa edo mugikor-zenbakia; bat etorri behar dute kontratuan emandakoekin.
- Zure erabiltzaile-identifikatzailea jasoko duzu; Bezeroaren Gunera sartu ahal izango zara hala.
Pasahitza ahaztu bazaizu:
- Sakatu “Pasahitza ahaztu zait” botoia.
- Adierazi zure erabiltzaile-identifikatzailea, aurrerago sartu beharko duzun segurtasun-kode bat bidaltzeko.
- Aukeratu nora nahi duzun bidaltzea segurtasun-kodea: posta elektronikora edo mugikorrera.
- Idatzi jaso duzun kodea:
- Ondoren, idatzi pasahitz berria.
Pasahitza Euskaltelen bezeroaren gunetik berreskuratzea
Euskaltelen gune pribatuan pasahitza aldatu eta berria ezartzea oso erraza da.
Lehenik eta behin, zure erabiltzaile-izena eta pasahitza erabili behar dituzu sartzeko.
Euskaltelen bezeroaren gunean sartutakoan, sakatu goiko eskuineko ikonoa edo “Nire profila”. Orduan, zure profilaren ezarpenetara sartuko zara.
Ondoren, hautatu “Segurtasuna eta saio-hasiera” botoia.
“Saio-hasiera” aukeraren barruan, “Pasahitza” botoia ikusiko duzu.
Zure segurtasuna eta zure datuena arriskuan ez jartzeko, pantaila horretan gako seguru bat nola eraiki azalduko dizugu (8 karaktere baino gehiago, zenbakiak, letrak, letra larriak eta xeheak jarri…).
Pasahitz zaharra eta berriak adierazi, gorde eta kito. Pasahitz berria sortuta!
Ikusten duzunez, oso erraza da Euskaltelen bezeroaren gunerako sarbidea kudeatzea. Zure aiton-amonek ere egiteko modukoa!
Kontsultatu informazio hau behar duzun guztietan; zalantzarik izanez gero, lagunduko dizugu.