Motozaleek galdu ezineko hitzordua dute martxoan, MotoGP™, Munduko Motoziklismo Txapelketa.

MotoGP™-ko denboraldi berriaren hasiera martxoaren 6an, igandearekin, izango da.

13:00etatik aurrera, Losaileko Nazioarteko Zirkuitutik, Qatar Sari Nagusia izango da DAZNen, 2022ko denboraldian izango ditugun 21 sari nagusietako lehena.

Fabio Quartararo frantsesak titulua berretsiko al du? Marc Márquez tronura itzuliko al da? Txapeldun berria izango al dugu? Besteak beste, Joan Mir, Pecco Bagnaia, Jorge Martín eta Raúl Fernandez rookiea ibiliko dira denboraldi honetan MotoGP-ko munduko txapeldun berria izateko lehian.

Hauek dira MotoGP™-ko martxoko hitzorduak:

  • Igandea, martxoak 6: Qatarreko Sari Nagusia
  • Igandea, martxoak 20: Indonesiako Pertamina Sari Nagusia

Ez galdu MotoGP™-ren denboraldi berriko hitzorduak DAZNen, zuzeneko emanaldiez gozatzeko eta nahi duzunean berriro bizitzeko aukera ematen duen streaming-zerbitzuan.

Eta zergatik kontratatu DAZN Euskaltelen bidez? Sustapen berezi bat dugulako, eta, horri esker, hiru hilabetez opari izango duzulako zerbitzua. Irauteko konpromisorik gabe eta zerbitzua Euskaltelen fakturan sartuz ordainduta.

DAZN azkar eta erraz kontrata dezakezu, Bezeroaren Gunearen edo bezeroaren aplikazioaren bidez. Ba al zatoz?