Azkenetan duzu mugikorra, eta egun hauetan inoiz baino beharrezkoago duzu, zure jendearengandik hurbil egoteko? Beti geroko uzten duzu berria erostea? Orain jada ez duzu aitzakiarik mugikorrez aldatzeko. Zein da zurea?
- kamerak ez dit bokeh efektua egiten #NiEtxeanGelditukoNaiz-eko nire Instagrameko argazkietarako
- bideo-aukera katigatuta geratzen da balkoira atera eta txaloak grabatu nahi ditudanean
- bateria amaitu egiten da, justu familiarekin Whatsappezko talde-dei batean nagoenean
- memoria hain dago beteta, ezin ditut deskargatu lehengusuen taldera iristen diren bideo biralak, komuneko paperari buruzkoak...
- nabigatzailea hain da geldoa non albiste-orri bat ireki orduko kafea hozten baitzait
- YouTubeko buffering-begizta infinitu batean bizi naiz etxeancrossfit egiteko bideoa jartzen dudanean
- aplikazioak kendu ditut nire bizitzatik; memeak egitekoa ere ez zait sartzen telefonoan. Honela ezin da bizi!
- azken sistema eragilea nahi dut, mugikorra egunotan tximista bezala ibil dadin.
- teknologian eta diseinuan berriena edukitzea gustatzen zait. Hilko nuke azken iPhoneagatik!
- sinesten dut zaharkitze programatuan
- gustuko dut ordezko mugikor bat izatea, egun hauetan ez duenari uzteko; amonari, adibidez
- mugikorra berotu egiten da, eta ez leihotik gertu uzten dudanean bakarrik
- nire semeak edalontzi bat zuku isuri dio gainera gosaria prestatzen laguntzean
- haurraren jostailu baten gainean eseri naiz, mugikorra atzeko poltsikoan nuela, eta pantaila hautsi zait
Eta beste arrazoi pare bat behar baduzu... hona!:
- Samsung Galaxy A30s, hilean 8 € ordainduta: 6,4 hazbeteko pantaila, atzeko hiru kamera (25+8+5 Mpx) eta aurreko bat (16 Mpx-ekoa), 64 GB-ko biltegia eta 4.000 mAh-ko bateria handia.
- Samsung Galaxy A51, hilean 13 € ordainduta: 6,5 hazbeteko Super AMOLED pantaila, 48 MPXeko kamera laukoitza (48+12+5+5) eta 32 MPXko aurreko kamera, 128 GBko biltegia, 4.000 mAh-ko bateria handia eta hatz-markaren sentsorea.
Gogoratu epeka ordain ditzakezula 24 hilabetez. Azken arrazoi erabakigarria!
Egun hauetan inoiz baino komunikatuago egon behar duzu etxekoekin. Ez itxaron mugikorra aldatzeko. Zein aukeratuko duzu?