Badakizu noiztik egiten diren merkealdiak hemen? Egin atzera zure aitonaren garaira, eta asmatuko duzu. Izan ere, badira 80 urte pasatxo merkealdiak iritsi zirela.

Eta, Euskaltelen, ohitura hori bizirik mantentzen dugu, mugikorrik onenak dirua aurreztuz estreina ditzazun: Samsung Galaxy A12 hilean 6€-tik hasita eta Oppo A94 hilean 12€-an.

Merkealdiei buruzko bitxikeriak

Hona hemen datu bitxi batzuk, beharbada ezagutzen ez zenituenak:

  • Merkealdiak Estatu Batuetatik datoz, eta Depresio Handian kontsumoak behera egin zuenean sortu ziren.
  • Hamarkada bat geroago iritsi ziren hona, 1940ko hamarkadaren hasieran.
  • Merkealdiekin, berez, denboraldian saldu gabe gelditutako salgaien prezioa jaitsi eta, hala, salgaiok nolabait saldu nahi ziren.

Ideia hori aldatuz joan da, eta, gaur egun, ia urte osoan izaten dira deskontuak.

Orain badakizu nondik datozen, eta aprobetxatu Euskaltelen merkealdiak.

Samsung Galaxy A12, hilean 6€-tik hasita

Samsung Galaxy A12

Galaxy A12arekin, gehiago eta hobeto ikusteko aukera izango duzu, 6,5 hazbeteko Infinity-V pantailari esker.

Zure plan guztietan argazkiak ateratzeko, kamera laukoitza izango duzu, 48+5+2+2 Mpx-ekoa. 123 graduko ikus-angelua du panoramiketarako, eta desfokuratze-efektua erretratuetarako eta xehetasun txikiko irudietarako.

8Mpx-eko aurrealdeko kamerarekin, selfie ikusgarriak egin ahal izango dituzu, hondoa gehiago ala gutxiago erakutsita.

Eta atera nahi adina argazki, beldurrik gabe. 64 GB-ko memoria duzu, eta, microSD txartelarekin, 1 TB arte handitu dezakezu.

Egun osoz zure erritmoari eusteko, A12ak 5.000mAh-ko bateria du, kargatze azkarrarekin.

Eskuratu Euskaltelen zure Samsung Galaxy A12 mugikorra, hilean 6€-tik hasita.

Oppo A94, 12€/hil

Oppo A94

Ultrafina da, eta ultraarina. Horrelakoa da Oppo A94a, 6,43hazbeteko eta 30W-eko kargatze azkarreko mugikor bat; 5 minutuan kargatuta, ia 3 orduz deitzeko bateria izango duzu.

Baina haren indarguneetako bat, dudarik gabe, atzeko kamera laukoitza da: 48+8+2+2Mpx, desfokuratze dinamikoko efektuarekin eta AArekin, zure irudiak optimizatzeko.

Oso emaitza onak lortuko dituzu zure bideoetan, gauez batez ere, Ultra Night Video algoritmoari esker. Gainera, atzeko eta aurreko kamerekin aldi berean graba dezakezu, pantaila zatitu moduan. Selfie kamerak 16 Mpx ditu.

Eta mugikorra jokoetan aritzeko erabiltzen baduzu, etenik gabeko murgiltze-esperientzia bat izango duzu, haren Game Focus moduari esker.

128 GB-ko memoria du, 8 GB-ko RAMa, eta zortzi nukleoko 5G prozesadorea (2,4 GHz-erainoko PUZa) eta Android11 sistema eragilea.

Oppo A94a hilean 12€-ren truke eskuratu dezakezu Euskaltelen.

Sartu Euskaltelen mugikorren orrialdean, eta ez utzi merkealdiei ihes egiten.