Lehenik eta behin, ahaztu mahai-jokoak eta panpinak. Pantailetako ledetara ohituta daude haurrak; interaktiboak dira, eta beti ari dira pizgarri berrien bila. Beraz, opari klasikoak alde batera utzi eta teknologia oparitzea duzu aukerarik onena: segurua duzu arrakasta.
Baina, zer aukeratu behar dut? Smartphone bat, tableta bat, bideokontsola bat? Haurraren premiak edo zaletasunak aintzat hartzea, hori da garrantzizkoena; hortik aurrera, ondoen dagokion produktua bilatu. Albiste ona: denetik dauka merkatuak.
Smartphoneak, komunikatzeko
Beren gailu propioa edukitzeko irrikitan daude. Izan ere, ume geroz eta gazteagoak ari dira tresna horien eske. Hitz egitea, jolastea, txateatzea..., arnasa hartzea baino garrantzitsuagoak dira kasik.Dena dela, ez gehiegi nekatu burua. Pixel-kopuruari baino gehiago, lehen smartphonea oparitzean jartzen duen aurpegiari begiratu behar diozu. Aukera zabala eskaintzen dizu Euskaltelek; aholku bila bazabiltza, berriz, dei iezaguzu, edo etorri gure dendetakoren batera. Gustura asko lagunduko dizugu behar duzun modeloa hautatzen.
Tabletak: erabilera-aniztasuna
Nahiago izanez gero, tableta bat ere eskura dezakezu. Opari bikaina da, entretenimendurako eta heziketarako balio baitu. Jolastu, irakurri eta ikasi egin dezakete haurrek gailu horren bidez. Jakina, ondo begiratu behar dituzu gailuaren ezaugarriak. Onena, dena dela, hau da: plus bat gehi diezaiokezu opariari, apur bat prestatzen baduzu.
Gogoan izan: Edonon deskargatuta, zinema eta telesail guztiak ikus ditzakezu, edo euskara ikasteko aplikazio onenetako batzuk jaitsi. Edozertarako balio dezake tableta batek, baita jolasteko ere. Erabilera anitzeko gailuak dira, zinez.
Bideokontsolak: jokoaren “profesionalentzat”
Zure helburua etorkizuneko gamer bat aho zabalik uztea bada, zorrotz ibili beharko duzu. Izan ere, asko aldatu dira bidekontsolak: Interneterako konexioa dute, eduki esklusiboak eskaintzen dituzte… Denetarik dute.
Horregatik, kontuan izan marka guztiek ez dituztela eskaintzen joko eta prestazio berak. Eremu zorrotza da, eta asko ari da hedatzen. Badira sareko jolasetan erabateko profesionalak diren hamar urteko haurrak; ondo begiratu, beraz, erosketa egin aurretik, zer kontsola edo bideojoko komeni zaion.
Argitu al dizugu ezer? Bada, aurrera, eta ez izan zuhurregia: hobe sobera gutxiegi baino.