Zuk telebistan futbola, film bat edo zure telesailik gogokoena ikusten dituzun bitartean, lasai jarrita, milioika lagunek nahiago izaten dute bideojokoetako crackak elkarrekin lehiatzen ikusi. Entretenimenduaren industriako izar berriak gamerak dira, bai. Batzuek, milioiak irabazten dituzte. Hona haien mundua.

Duela ez denbora asko, gure gelan jolasten ginen, bakarrik, edo lagunekin, auzoko ziberean. Jende “arraro samarraren” kontua ziren bideojokoak; baloi bati ostikoak ematen ibiltzen ginen besteok. Gaur egun, berriz, litekeena Wisconsineko mutiko batek bere logelan jokatzea eta diru-pilo bat irabaztea, ehunka mila lagunek streaming bidez ikusten duten bitartean.

Zer aldatu den? Bada, orain denok daukagula Internet etxean, eta, sarean zabiltzanez, ez duzula jokatzen “makinatxoaren” aurka. Orain, beste norbaiten aurka jokatzen dugu, eta askoz gehiago dibertitzen gara. Gainera, hobeto jokatu nahi izaten dugu, beste batzuek nola jokatzen duten ikusi, zertara ari diren jakin... Normala da, beraz, streaming-zerbitzuak eskaintzen dituzten plataformak sortu izana mundu osoko bideojoko-zaleentzat. Nola funtzionatzen duten? Oso erraza da. Sartu, hautatu joko bat eta ikusi zein ari den hura ematen. Hizkuntza askotan dituzu kanalak.

Milioika ikusle

Zaletasun hori duzuenok, hor daukazue Twitch, bisita gehien jasotzen dituen orria; atzetik datorkio, gertu, Youtube Gaming. Ikusle gutxiago dituzte Hitbox eta Azubu plataformek, batzuk aipatzearren. Sartu zu zeu, eta ezagutu jokalari trebeenak. Sartzea erabakitzen baduzu, gogoratu konexio ona beharko duzula HDn eta etenik gabe ikusteko; Euskaltelen zuntz optikoak eskaintzen dizuna, adibidez.

Seguru aski, jakin nahiko duzu zein diren arrakasta handieneko jokoak eta zeri buruzkoak diren. Era askotakoak daude.: Hona hemen batzuk:

- League of Legends (LoL): oso erritmo bizian jokatzen da. gehienez ere bosna kideko bi talde lehiatzen dira elkarrekin. Aurkarien baseak suntsitu behar dira, eta norberarena babestu. Denbora errealeko estrategia erabiltzen da. Rol-jokoetako zenbait elementu ditu. Fantasia, azken batean.

- Dota 2: Lol bezala, jokalari anitzeko estrategia-joko bat da, eta denbora errealean jokatzen da. Joko horretan ere bost jokalari aritzen dira, gehienez, talde bakoitzean, eta helburu hau dute: aurkarien azpiegiturak suntsitzea, “heroiak” deritzen pertsonaiak kontrolatuz.

- Counter-Strike: Global Offensive: lehen pertsonan jokatzen den tiro-bideojokoa. Poliziak terroristen aurka. Zu, zer aldetakoa zara?

-Hearthstone: Heroes of Warcraft: bi arukariren arteko onlineko karta-jokoa. Warcraft unibertsoan dago oinarrituta.

Zein dira lehiaketa nagusiak? Mundu osokoei dagokienez, hor ditugu DreamHack, Electronic Sports League (ESL), bai eta LoL-eko eta Dota 2-ko munduko txapelketak ere, zeinek milioika dolarretako sariak baitituzte. Baina ez dago oso urruti joan beharrik ere... Euskaltelen zuntz optikoa da gamerentzako konexio-modurik onena; horregatik daramatzagu hainbeste urte goi-mailako bideojoko-lehiaketak antolatzen; besteak beste, Gamegunea eta Euskal Encountera. Bide batez, gogoratu apirilaren 26an hasten dela izenak emateko epea! ;)

Euskal Encounter

Izar gazteak

Nor diren mundutxo horretako superizarrak? Ez da erraza ospetsuenen zerrenda egitea, baina hona izen batzuk. Bideojokoetan jarduteko duten abileziari esker beren kontu korronteetako diru-kopurua nabarmen handitu duten gamerak:

  1. Jang Min Chul: kortearra; 24 urte. Izugarri ona Starcraften.
  2. Xie Junhao: txinatarra. Aditua Dota 2n. “Super” deitzen diote zaleek. Zergatik ote…
  3. Clement “Puppey” Ivanov: estoniarra; 24 urte. Espezialitatea, Dota2. Natus Vincereren kapitaina izan zen; egun, Team Secreten burua da.

Taldeak eta youtuberrak

Bai, hor ere badira taldeak. Hona onenetako batzuk:

  1.  Fnatic: mundu osoko jokalariak ditu talde horrek, eta onena da Counter-Striken (suediarrez soilik osatutako talde batekin) eta onenetako bat Lol-en. Horrez gain, eSports-eko zenbait talde dituzte hainbat bideojokotan. Azkenaldi honetan, jaitsi egin dute errendimendua CS:GOn, lesio bat izan baitu eskumuturrean Olof "olofmeister" Kajbjer izarrak.
  2. Ninjas in Pyjamas (NIP): e-sports-eko talde suediarra, CS:GOn espezializatua (inoiz izan den talderik onenetakotzat daukate). Dota 2n ere bikain jarduten dira.
  3. Team SoloMid: e-sports-eko talde estatubatuarra. Lol-en nabarmentzen dira, eta Hearthstone: Heroesen, Warcraften eta Call of Dutyn ere badituzte jokalari ospetsuak.

Ezin egin horrelako zerrendarik youtuber batzuk ere aipatu gabe. Izan ere, gameren unibertsoan ez-profesionalek ere garrantzia dute, handia gainera. Hor ditugu, adibidez, PewDiePie, Jordan Maron eta Markiplier iruzkingilea (ezaguna giza ahoak dituzten katuei buruzko bideo birala dela eta)

Dena dela, azkena aipatu dugun alor horretan (­iruzkingileak‑) ez dago oso urritu joan beharrik erreferentzia aipagarriak aurkitzeko. Euskal herritar bat, Ibai (@LVPibai), ia-ia jainkoaren pareko da “casteo” deritzon horretan.

Harrituta? Bada, geroz eta handiagoa den iceberg baten tontorra besterik ez da hori guztia. Profesionalizatzen ari da gaminga, eta ezin da aurreikusi noraino iritsiko den. Zeuk ere ekin behar al diozu?