Oporrak, holidays, vacances, 假期,… Berdin dio nola esaten diezun, oporrak opor baitira hizkuntza guztietan: atsedena, eguzkia, gozamena, mendia, hondartza... Ezer ez edo dena egiteko garaia da, nahi adina lo egin edo gaupasa, eta, batez ere, deskonektatu eta ondo pasatzeko garaia, ondo irabazia baituzu. Oraindik ez zara etzan zure ametsetako hondartza horietako batean? Bada, oporrak laster hartuko dituzun seinale! Hondartza- eta itsaso-egunak benetan perfektuak izan daitezen, aplikazio egoki-egoki batzuk prestatu dizkizugu. Adi!

iPlaya

Berdin dio nora zoazen, Plentziara, Bakiora, Conileko Fontanilla hondartzara edo Cádizeko laCaletara: iPlayak eguraldiaren iragarpena, uraren tenperatura, mareak, UV indizea, olatuen tamaina... eta beste hainbat datu ematen dizkizu penintsulako 2.000 hondartzari baino gehiagori buruz! Oso praktikoa da hondar-mota desberdineko hondartzak ezagutzea gustatzen bazaizu. Gainera, informazio baliagarri ugari ematen du hondartzetako zerbitzuei buruz: esate baterako, autokarabanentzako zerbitzurik baduten ala ez. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu aplikazioak.

iMar

Itsasoaren egoera eta hurrengo egunetarako iragarpena ezagutzeko aplikazio ofizial bat da. Oso praktikoa da txalupan ateratzea gustatzen bazaizu, eta portutik atera aurretik hainbat datu jakin nahi badituzu: olatuen tamaina, haizea, presio atmosferikoa... Penintsulako portu guztietako datuak ematen ditu aplikazioak. Denbora errealean ematen du informazioa, eta minutu oro eguneratzen da mareografoetarako, ordu oro buietarako eta egunean bitan iragarpen-sistemetarako. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Glassy surf Report

Euskadin hainbeste surfzale ditugularik, surflarientzako aplikazioren bat aipatu beharko! Glassy mundiala da, surfean aritzeko kostaldeko 15.000 gune baino gehiago jasotzen baititu. Eta zer gehiago eskaintzen du aplikazioak? Lokalizazioa eta denbora errealeko datuak, etengabe eguneratuak: olatuen altuera eta noranzkoa, haizearen abiadura eta noranzkoa, olatuen periodoa, zer ordutan aterako eta sartuko den eguzkia, mareak, mareen koefizienteak... Eta profesionala baldin bazara eta wearable bertsioa baldin baduzu, zure surf-jarduerari buruzko estatistikak eta beste hainbat datu ere eskuratuko dituzu. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Lehen laguntza

Espero dezagun sekula ez erabili behar izatea, baina lehen laguntzari buruzko aplikazio bat aurkeztu nahi dizugu, egoera larri guztietarako oso baliagarria. Arazo asko eta asko konpontzen lagunduko dizu: marmoka baten ziztada, eguzkiak eragindako erredurak... Eta behar larrienetarako ere oso lagungarria da; adibidez,erreanimazio-ariketak nola egin erakusten du.

Beste batzuk

Tira, badugu garrantzitsuena, beraz; denbora-tarteak betetzeko aukerak bakarrik falta ditugu orain. Eta horretarako ere badugu gomendiorik!

  • Spotify. Zer egingo zenuke zure soinu-banda kutuna izango ez bazenu? Ez daukazula oraindik? Bada, ez baduzu ezagutzen Spotify, deskargatu berehala, eta entzun musikarik onena eguzkia hartu bitartean. Eta Guay-Fi Oporrak prestatu dizkizugunez, ez kezkatu datuengatik!
  • Chiringuia. Hondartza bakoitzeko txosnarik onenen berri ematen dizu: bakoitzaren sekretuak, espezialitateak... Irudika ezazu egoera hau: gogor jotzen du eguzkiak, eta Los Leones patata frijituak eta garagardo freskoa dituen lokal bat aurkitu nahi duzu... Bada, sakatu Chiringuían, eta kito. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu, doakoak.
  • Kindle. Denbora irakurtzen eman nahi baduzu, lasai-lasai, Kindle duzu aplikaziorik egokiena, 1,5 milioi liburu baino gehiago eskaintzen baitizkizu, zure eguneroko bizimodua ahaztu eta beste errealitate batzuetara ihes egiteko. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Kito! Ez ahaztu eguzkiaz babesteko krema, toalla, txankletak eta eguzkitako betaurrekoak, eta segi hondartzara! A, eta beste kontu bat, ahaztu baino lehen. Ikaragarri gustatzen zaizkigu leku magikoak; beraz, hondartza zoragarriren bat ezagutzen baduzu, idatzi iruzkin bat edo bidali argazki bat! ?