Egun hauek askorako ematen dute. #NiEtxeanGelditukoNaiz zorionekoari esker, garbi-garbi daukazu etxea, inoiz baino gehiago kozinatu eta irakurri duzu, eta bideo-deiak egiteko inon diren aplikazio guztiekin borrokatu duzu. Baina ezin ukatuko diguzu amets egiten ez duzunik kaleko bizitzarekin, eguzkiaren lehen printzak terraza batean sentitzearekin, Euskadiko txokoren batera asteburuko irteerak prestatzearekin, itsaso ondoan paseatzearekin... Izan ere, herrimina ate joka daukazu! Utzi sartzen, eta joan eskutik helduta gure-gurea denaren zaporea berreskuratzera. Zer egin daiteke herriminez zaudenean?:

Kit completo anti herrimina Repasa lo que echas de menos

Errepasa ezazu faltan sumatzen duzun guztia

Ekarri gogora faltan daukazuna, eta hurbilago sentituko duzu: beroaldiarekin atera baina etxera itzuli behar izatea jakaren bila, azokara joan eta koadrilarekin Zazpi Kaleetan ibiltzea, Kontxako hondartzan edo Bilboko itsasadar ondoan paseatzea, Martzanako kaitik ilunabarra ikustea, Zabalganan paseatzea... Zein duzu gustukoen?

Kit completo anti herrimina Organiza las fotos de tus últimos viajes

Antolatu azken bidaietako argazkiak

Aspalditik zabiltza egin nahian, baina ez diozu inoiz heltzen. Aitzakia ona da Gaztelugatxera egin zenuen irteeratxo hura oroitu eta eskailerak gogora ekartzeko, edo Lekeitiora egin zenuena, non San Nikolas uhartera iristeko mareari izkin egin behar izan baitzenion, edo Zumaiako flyscheko labar ikusgarrietara eta San Telmo ermitara egindakoa gogora ekartzeko. Eta aukera aprobetxa dezakezu bidaia hartako anekdoten kontura barre egiteko, ez dira anekdota gutxi izango eta.

Kit completo anti herrimina Elige destino próximo road trip

Aukeratu Euskadin egingo duzun hurrengo road trip-erako helmuga

Hartu papera eta boligrafoa, eta idatzi bizitzan behin gutxienez disfrutatu beharreko esperientzia horiek, inguruko bazterrak ezagutu nahi badituzu, behintzat. Horrela, hurrengo road triparen ibilbidea egin ahal izango duzu. Nahitaezkoak dituzu hauek: Mundakan olatu bat hartzea, Loiolako Santutegia ezagutzea, Gorbeiara igotzea eta hango natura-parkean ibilaldi bat egitea, Arabar Errioxako ardo goxoak dastatzea, Balenciaga Museoa bisitatzea, arrain eta txakolin on bat hartzea Getarian, Urgullera igotzea eta Jesusen Bihotz Sakratuaren irudi ikusgarria mirestea... Zein gomendatzen diguzu zuk?

Kit completo anti herrimina Recorre Euskadi desde el sofá

Ibili Euskadin zehar, zure etxeko sofatik

Herrimina sartzen bazaizu, bisita birtualak egin ditzakezu etxetik mugitu gabe. Ezagutu barrutik Gasteizko Santa Maria katedrala, hurbildu Urdaibai Bird Centerreko paduretara edo egin ibilaldi bat hondartzan.

Kit completo anti herrimina Ponte peli rodada en Euskadi

Ikusi Euskadin errodatutako film edo telesail bat

Aurki estreinatuko dute La línea invisible. Bilbon eta Euskadiko hainbat lekutan errodatu zuten. Baina itxaron ezin baduzu eta gure lurraldeko parajeak ikusteko grinaz bazaude, Gaztelugatxera itzul zaitezke Juego de Tronosekin, edo Zumaiako San Telmo baselizara 8 apellidos vascosekin. Alejandro Amenabarren Mientras dure la guerra edo Loreak filmak eta Presunto culpable edo Allí abajo telesailak ere ikus ditzakezu.

Kit completo anti herrimina Sintoniza Surf Channel

Ikusi Surf Channel zure Euskaltel telebistan

Duela gutxi gehitu dugu Surf Channel kanala Euskaltelen telebista-eskaintzan. Apirilean irekian ikusi ahal izango duzu, oholarekin praktikatzen hasteko etxetik mugitu beharrik gabe. Gainera, Replaytekan surfari buruzko 41 atal dituzu doan.

Kit completo anti herrimina Descubre curiosidades de tus rincones favoritos

Deskubritu zure txoko gogokoenen bitxikeriak

Euskaltelen, zenbait herritan dauden bazter ezkutuak ezagutzen lagunduko dizugu, hala nola Iruñean, Zarautzen, Gasteizen, Eibarren, Bilbon, Donostian edo Tuteran. Jendearekin berriro elkartzen zarenean, gehien dakiena izango zara ?.

Kontatuko diguzu herrimina baretzeko zer egiten duzun?