Duela 20 urte baino gehiago, Euskadin inoiz ikusi zen banda zabaleko sarerik handiena hedatu zuen Euskaltelek. Gaur, beste jauzi teknologiko bat egin dugu berriarekin: 10Gb-rainoko abiadura simetrikoa, WiFi 6 estaldura handiagoa izateko, eta Android 4K deskodetzailea duen telebista, kostu gehigarririk gabe.

Sare berri honek askoz gehiago ematen dizu; horregatik deitu diogu .

Zergatik ari gara hedatzen azken belaunaldiko zuntz-sare berri bat?

Etxeko Interneteko konexioan nabarituko duzun kalitate-jauziari erreparatu aurretik, azaldu nahi dizugu zergatik ari garen aldatzen Euskaltelen sare osoa.

Konektibitate-behar berriei erantzutea da helburua, gaur egungoei eta etorriko direnei.

Orain, gailu gehiago konektatzen dituzu etxean lan egiteko, trebatzeko, jokatzeko, telesailak eta filmak streaming bidez ikusteko, bideo-deiak egiteko... eta, horretarako, potentzia, abiadura eta wifi-estaldura hobea behar dituzu.

Horregatik, azken belaunaldiko sare bat hedatzen ari gara Euskadiko txoko guztietan; hori guztia eta gehiago egiteko aukera emango dizu Zuntza MAXek.

Benetan potentzia MAXimoa du zuntz berriak?

Hemen da Euskaltelen Zuntza Max, potentzia maximoko zuntza
  • 10Gb-rainoko abiadura simetrikoa: etxerainoko zuntz optikoko sare berria (FTTH) XGS-GPON estandarrean oinarrituta dago. Estandar horri esker, 10gigarainoko abiadura simetrikoa lor daiteke (goranzkoa nahiz beheranzkoa); hau da, egungo teknologiak duen deskarga-ahalmena baino 4 aldiz handiagoa, eta igotzeko ahalmena baino 8 aldiz handiagoa.
  • WiFi 6 unibertsala, estaldura handiagoa lortzeko: merkatuko wifi-teknologiarik onena da, gai baita kalitaterik oneneko banda aukeratzeko une oro, orain arte baino 4 aldiz estaldura handiagoa eta konexio azkarragoa eta seguruagoa izan ditzazun, WPA3 protokolo modernoenari esker.
  • lag-free: gure teknologiak, beste zuntz batzuek ez bezala, zuzeneko lotura du gamingeko zerbitzari nagusiekin eta twitch eta beste zenbait plataformarekin. Horrek atzerapena minimizatzen du, esperientziarik onena izan dezazun Ibai Llanos edo beste streamer batzuk ikustean edo onlineko jokoetan aritzen zarenean.
  • Android 4K deskodetzailea: Euskaltelen Zuntza MAXek 4K deskodetzailea ere eskaintzen dizu, zure telebista arrunta Smart TV bihurtzeko. Aukera izango duzu aplikazioak eta jokoak deskargatzeko, eta Netflix edo Prime Video HDk baino lau aldiz bereizmen hobearekin ikusteko.

Noiz iritsiko da Euskaltelen nire etxera?

Laster iritsiko da MAX zure etxera, eta doan aldatuko dizu ekipamendua. Bideratzaile berri bat instalatuko dizu, WiFi 6 duena, eta 4K deskodetzailea jarriko dizu, dagoeneko ez baduzu.

zure ingurura iristen denean lehenbailehen zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, bete zure datuak euskaltel.com/fibramax webgunean daukazun formularioan.

Eta oraindik ez bazara Euskaltelen bezero, zatoz guregana eta hasi berehala erabiltzen.

Zer ekarpen egiten dio Zuntza MAXek Euskadiri?

2021eko udaberritik, FTTH sare berria hedatzen ari gara Euskadi osoan. Euskaltelen blogean, astero ikus dezakezu zer herritara heldu garen gure zuntz optiko berri ultralasterrarekin.

Eta aldaketa hori egiteko, Euskaltelek 350milioi euro inbertituko ditu datozen hiru urteetan sare hori eta 5G teknologia hedatzeko. Izan ere, helburua da Euskadi Europako eskualde garatuenen artean kokatzea telekomunikazio-azpiegiturei dagokienez, eta euskal bezeroak merkatuko gogobetetze-maila handiena dutenak izatea.

Inbertsio handi horri esker, dagoeneko Euskadiko biztanleria osoaren %75ek zuntz optiko bidez jasotzen ditu Euskaltelen zerbitzuak. Prozesua amaitzen denean, Euskadiko 1.300.000 etxe eta negozio konektatu ahal izango dira Euskaltelen FTTH sare berrira.

Espero dugu zure etxera lehenbailehen iristea, Zuntza MAXen abantaila guztiez goza dezazun.

Galderarik baldin baduzu, idatzi iruzkinetan, eta lagunduko dizugu.