María Redondori harrigarria iruditu zaio Go!azeneko “Zuri”ren papera. Hain harrigarria, ezen zalantzarik gabe baitaki zer bokazio duen: aktorea izan nahi du, azken asteotan telesailaren castingean parte hartu duten beste askok bezala. Ezagutu nahi duzu hobetoxeago Maria, eta jakin zer trikimailu dituen probei aurre egiteko? Zatoz gurekin.
Euskaltel bloga. Ene! “Go!azen”en casting-ean nago. Azken orduko gomendio bat behar dut…María Redondo (Zuri). Naturaltasuna gustatzen zaie gehiena. Izan ere, denbora luzez egon behar dugu elkarrekin, eta beti da hobea castingera zu zaren bezela agertzea. (Probaren momentuan pertsonaian sartuta, noski).
E.B. Telebistan erraza dirudi, baina ahotsa eta dantzatzeko eta abesteko trebezia izan behar dira. Hiru horietatik zein prestatu behar dut hoberen?M.R. Nire ustez, goazenen, antzezteak du pisu handiena. Azkenean finean, trama bati jarraitzen dion fikziozko seriea da, eta abestiak trama horren inguruan agertzen dira. Hori bai, ondo dantzazeak eta abesteak puntuak ematen dizkizu are irudi hobeagoa eman dezazun.
E.B. Interpretazioan oraindik profesionalak ez garenontzat… ba al dago pertsonaia barneratzeko era errazagorik?M.R. Kar, kar, kar. Ni ere ez naiz profesionala. Aktore-zuzendariek lan bikaina egiten dute pertsonaia lantzen laguntzen. Ez kezkatu horregatik; pertsonaiari buruzko oinarri batzuk emango dizkizute, baina, hortik aurrera, pertsonaia zuk sortzen duzu. Adibidez, Zuri ez zen berdin-berdina izango beste aktore baten eskutik.
E.B. Eta kantaren bat abestea eskatzen badigute? Zein aukeratzea gomendatzen diguzue?M.R. Nik neuk, originaltasunaren alde egiten dut beti. Norberak sorturiko abesti bat aurkezteak sekulako trebezia artistikoa erakusten du, eta horrek asko lagun zaitzake. Konposatzen ez badakizu, oso ideia ona da abesti mitiko bat hartzea eta moldatzea, denak aho zabalik uzteko.
E.B. Zer jantziko dut proba egiteko?M.R. Esan dut lehen ere naturaltasuna asko gustatzen zaiela. Baina egia da ondo datorkigula askotan pertsonaiarekin zerikusia duen zerbait janztea. Zuri pertsonaiean sartzen lagunduko dizu, eta haiei, berriz, errazagoa egingo zaie zu pertsonaian imaginatzea.
E.B. Zer izan da zuretzat “Go!azen”en parte hartzea? Nolakoa izan da esperientzia?M.R. Izugarria. Oso pertsona politak ezagutu ditut, eta gaur egun nire bizitzako zati handi baten parte bihurtu dira. Ikasketa sekulakoa izan da, eta oraindik ere ikasten ari naiz.
E.B. Etorkizunean, aktore-lanetan jarraitu nahi duzu?M.R. Bai, betidanik. Ea lantxoren bat egiteko deitzen nauten. Kar, kar, kar. Antzerkia ere oso gustukoa dut; ez litzaidake batere inportako antzerkian lan egitea.
E.B. Eta ikasketak? Denerako denbora ematen du?M.R. Egia esan, aurten ikasketak utzi egin behar izan ditut. Baina ez denborarik enuelako, Madrilera joateko asmoa nuelako baizik (eta, antzerkiarekin, hori ez zen posible). Hala ere, badaude hainbat aktore ikasten ere badabiltzanak, eta denboraz nahiko larri ibiltzen diren arren, normalean lortzen dute ikasturtea ateratzea.
E.B. Zein da, aktore bezala, zure ametsa?M.R. Izugarri gustatuko litzaidake produkzio Ingeles batean parte hartzea. Hizkuntzaz maiteminduta nago eta ate dexente iriki ditzakela uste dut.
E.B. Eskerrik asko, eta izan ontsa!