Gabonak, kuadrillarekin egindako bazkariak, terrazatxoak nonahi, azken orduko planak... eta oporrak kuadrillarekin! Eta den-dena aprobetxatzea nahi dugunez baina zenbaki gorririk gabe, bi aplikazio proposatuko dizkizugu aukera emango dizutenak gastuak partekatzeko lagunekin eta zure faktura guztiak antolatzeko. Zure smartphonea besterik ez duzu behar!

Lehenengo aplikazioa Bizum da. Inoiz entzungo zenion norbaiti honelako zerbait: “egidazu Bizum bat”. Berdin dio zentimorik gabe atera baldin bazara etxetik edo kreditu-txartela beste galtzaren baten patrikan ahaztu bazaizu. Mugikorra aldean badaramazu eta kontu korrontean dirurik gelditzen bazaizu, nahikoa. Akabo, beraz, ohiko aitzakiak: “Etxean ahaztu zait dirua” edo “Itxita zegoen kutxazaina”. Mugikorra ez zuen inon ahaztuko, seguru; beraz, esaiozu deskargatzeko aplikazioa.

Bizum erabiltzea oso erraza eta azkarra da, eta doakoa gainera! Deskargatu webgunetik zure banku edo kutxarekin bat datorren ordainketa-aplikazioa. Adibidez, Kutxabankekoa bazara, KutxabankPay bakarrik deskargatu beharko duzu; behar duzu. Deskargatu ondoren, zure mugikorreko kontaktuetan daukazun Bizumeko edozein erabiltzaileri ordaindu diezaiokezu; berdin dio zer bankutakoa den. Eta ez duzu komisiorik ordaindu beharko. Erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu; zer kontutatik ordaindu nahi duzun adierazi; aplikazioak, orduan, Bizum duten kontaktuen zerrenda irekiko du; dagokiona aukeratu, eta sakatu “Onartu”. Handik 5 segundora, pertsona horrek abisu bat jasoko du mugikorrean, eta, beraz, kitatua izango duzu zorra.

Eta hori ez da dena: joan den astean utzi zenion dirua itzultzea ahazten bazaio zure lagunari, Bizum erabil dezakezu gogorarazteko.

Lagunekin partekatutako gastu guztien kontuak egin aurretik, une gogoangarriak pasatuko zenituen haiekin, ezta? Bada, duela aste batzuk udako oporrak kuadrillakoekin prestatzeko  proposatu genizkizun aplikazioez gain, apuntatu beste hau: Splitwise. Asken oporretan egindako gastu guztiak partekatzeko modurik onena duzu. Oso erraz erabiltzekoa da: deskargatu aplikazioa mugikorrean, eta sortu talde bat oporretan joatekoak zareten guztiekin. Gero, nahikoa da gastuak sartzea eta, nahi baduzue, fakturaren argazki bat. Begiratu bakar bat nahikoa da ikusteko zenbat zor duzuen taldeko botean, nola doan zuen aurrekontua eta ea dirudik gelditzen zaizuen banana-boateko txango bat egiteko, behin eta berriz ikusi baituzue hondartzan azken egunetan.

Kontuak argi eta garbi izanik, ardura bakarra izango duzue: primeran pasatzea eta minutu guztiak aprobetxatzea oporretan.

Eta, inbidia eman nahi badiguzue, bidali zuen oporren argazki bat!