Entretenitu egin gaituzte, konektatuta eduki gaituzte, eta bizitza erraztu digute. Eta geratzeko etorri dira. Iazko Gabonetan hasi zen joera hori nabarmentzen, teknologian egindako gastua handitu egin baitzen. Aurten, jada, horixe da opari desiratuena. Beraz, eskatu zure desioa Euskalteli.

Mugikor berria nahi dutenentzat: Xiaomi Redmi 9T eta Oppo Find X3 Lite

Xiaomi Redmi 9T

Xiaomi Redmi 9T mugikorra gogorra da oso. 6.000mAh dituenez, hainbat egun eman ditzakezu kargatu beharrik gabe. Gainera, 4 urte baino gehiago iraungo du higatu gabe.

6,53 hazbeteko FHD pantaila du, eta diseinu testurizatua, hatz-markak saihesteko. Hatz-marka bakar bat beharko duzu, aldamen batean, mugikorra desblokeatzeko, edo, bestela, aurpegi-ezagutza erabili.

Argazki profesionalak ateratzeko, Redmi 9T telefonoak lau kamera ditu: 48MPX-eko nagusia, 9MPX-eko sentsore ultra angeluhandi bat, 2MPX-eko sakontasun-sentsore bat eta 2MPX-eko makro kamera bat. Selfieetarako aurreko kamerak 8MPX ditu.

Eta time-lapse argazki eta bideo guztiak gordetzeko, 128GB dituzu; hala ere, 512GB ere izango dituzu microSD txartel bat erabiltzen baduzu.

Oparitu 9€/hil ordainduta, Euskaltelen eskuratuta.

Oppo Find X3 Lite

Oppo Find X3 Litea aukera ezin hobea da mugikor bati zerbait gehiago eskatzen badiozu: kamera hobea, 64+8+2+2MPX eta 32MPX-eko aurreko kamera bat; eta RAM memoria handiagoa, 8 GB-koa, errendimendu arin-arin baterako.

Bideoaren kalitatea nabarmentzen da bereziki. Gaueko eszenaren bat grabatu nahi baduzu, IA Highlight Video funtzioak adimen artifiziala erabiliz argitzen du planoa. Gainera, aldi berean har ditzakezu atzeko eta aurreko kameren irudiak, zer aurpegi jartzen duzun ikusteko.

4300mAh-ko bateriak nahiko autonomia ematen dizu, baina onena da oso-oso azkar kargatzen dela: %100era edukiko duzu 35minutuan.

Nabarmentzeko beste datu batzuk: 6,4hazbeteko pantaila, 128 GB-ko biltegiratze-ahalmena, eta Android 11.

Oparitu 15€/hil ordainduta, Euskaltelen eskuratuta.

Joera berrien zaleentzat: Xiaomi MI electric Scooter 3

Xiaomi MI electric Scooter 3

Patinete bat nahi baduzu, eskatu Euskalteli.

Abiadura eta segurtasuna, biak eskaintzen ditu Xiaomi Mi Electric Scooter 3 patineteak. Orduko 25 km-ko abiadura har dezake, presaka zabiltzanerako, baina oinezkoen modua eta modu estandarra ere baditu, zure erritmora ibil zaitezen. Gainera, bi pastillako disko-balazta bat du atzean, egonkorragoa izateko.

Babes handiagoa ere izango duzu, haren argiztapen-sistemari esker: ohartarazpen-LED bat darama atzean, eta islagailuak aurrean eta aldamenetan.

Diseinuari dagokionez, aluminiozkoa, arina eta gogorra da, eta hiru pausotan tolesten da, errazago gordetzeko.

Oparitu 18€/hil ordainduta, Euskaltelen eskuratuta.

Beren burua zaintzen dutenentzat: Oppo Band Sport eta ZTE Live Buds

Entrenatu zure gogoko musika entzunez, kablerik gabe eta une bakoitzeko errendimendua monitorizatuta.

ZTE Live Buds

ZTE Live Buds entzungailuekin, aski da entzungailuetako bat ukitzea deiei erantzuteko edo musika entzuteko. Arinak eta erosoak dira belarrietarako, erresistenteak urarekiko, Bluetooth bidez konektatzen dira, eta bateragarriak dira Androidekin eta iOSekin. Eta bateriak 20 ordu irauten du.

Oparitu 35€/hil ordainduta, Euskaltelen eskuratuta.

Oppo Band Sport

Oppo Band Sport bandak,ez du balio kirola egiteko soilik! Horretaz gainera, mugikorrera iristen diren mezu eta deien jakinarazpenak erakusten ditu; eskumuturreko erloju gisa erabil dezakezu (40diseinu dauzkazu aukeran!); ez duzu kendu beharrik dutxatzeko, ura arazorik gabe jasaten baitu; eta 12egun irauten du karga oso batekin.

Oparitu 35€/hil ordainduta, Euskaltelen eskuratuta.

Sofa, filma eta manta nahi dituztenentzat: LG 4K LED telebista, 55 hazbetekoa

LG HD LED telebista, 55

Kanpaiak ikustean pedrochezaleen eta obregonzaleen artean liskarrik egon ez dadin, telebista berri bat eskaintzen dizugu.

Gozatu festak LGren 4K LED telebistarekin: 55 hazbeteko eta 4K kalitateko pantaila, SmartTV webOS 4.5 sistema eragilea, bi USB-ataka eta 3 HDMI dituen Smart TV bat.

Oparitu 22€/hil ordainduta, Euskaltelen eskuratuta.

Eskatu zure desioa Euskalteli, eta eskuratu opari hobeezin hauek.