Familia guztietan egoten da "heroi" bat, mugikor-tarifa guztiak aztertu eta senide bakoitzari ondoen zein dagokion bilatzen duten horietako norbait. Heroi horietako bat al zaitugu? Bada, begira zer erraza: FamilyAGO tarifarekin, dei mugagabeak eta Internet izango du familiako kide bakoitzak bere mugikorrean.

Oraingo familiak ez dira lehengoak bezalakoak; argi dago hori. Txikienen argazkiz betetzen diren familia-txatak, enkargu-zerrenda Whathsapp bidez bidaltzen duen ama, hilaren azken egunetan megei zukua atera nahian dabiltzan seme-alabak... Izugarri gustatzen zaigu elkarrekin komunikatzea, den-dena sare sozialen bidez partekatzea.

Bada, orain, FamilyAGOri esker, telefono-fakturaren hileroko atsekabeak saihesteaz gain, nahi adina eta noiznahi hitz egin dezakezue, dei mugagabeak izango baitituzue etxean kontratatuta dauzkazuen mugikor-linea guztietan.

Argazki guztiak partekatzen badituzue, etengabe aritzen bazarete Whatsapp bidez jardunean eta elkarri egunero deitzen badiozue, FamilyAGO bezalakorik ez dago. Berdin dio etxeko gazteena kanpamentu batera joana den edo zaharrena lagunekin road trip bat egiten dabilen. Elkarrekin harremanetan egotea ez da inongo arazo, egungo familientzat berariaz sortua baita Euskaltelen familia-tarifa berria.

4 G-ko eta 3 GB-ko konexioa, nabigatzeko

Ondo asko daki Euskaltelek zer behar eta nahi duzuen: gehiago hitz egin, gehiago nabigatu eta elkarrekin hobeto komunikatu. Beraz, hasi udako selfierik onena egiteko teknika prestatzen, etengabe igoko baitituzue argazkiak, hilaren amaieran datu-kontsumoari begira jardun gabe. 3 GBraino izango dituzue, irudimena gogotik erabil dezazuen, eta 4 G-ko konexioak ematen duen abiaduran nabigatuko duzue.

Lehen lineagatik, hilean 25 € besterik ez duzue ordaindu behar; gainerako bakoitzagatik, berriz, 12 €. Hona, bada, telefono-fakturan dirua aurrezteko modu ezin hobea eta erraz askoa.

Datu gehiago, abiadura azkarragoa eta aurrezpen handiagoa nahi baduzue, FamilyAGO du aukerarik onena zuen familiak.