Arrigorriagako 5.000 etxe eta enpresak eskura dute dagoeneko Euskaltelen etxerainoko zuntz optikozko sare berria (FTTH). Hedapen horri esker, Bizkaiko herri horretako bizilagunek 10 giga arteko Interneterako sarbide simetrikoa izan dezakete, estaldura handiagoa, WiFi 6 teknologiari esker, eta Android 4K deskodetzailea duen telebista, inolako kostu gehigarririk gabe.

Kaixo, Arrigorriaga:

Nerbioi ibaiak zeharkatzen duen lur izurtu eta erliebe malkartsukoan dago Arrigorriaga, Bilbotik 9 kilometrora, eta Bilbo Handiko komunikazio-bide nagusietako bat da.

Gaur egun merkataritza-jarduera handiko herria den honetan, borroka gogorrak izan ziren Padurako batailan, Leongo eta Bizkaiko tropen artean. Eta, hain zuzen, borroka haiei zor die udalerriak gaur egun duen izena: Arrigorriaga, alegia, 'harri gorriak dauden lekua', han isuritako odolari erreferentzia eginez.

Istorio hori eta beste asko ezagutu ditzakegu 'Harri Gorrien Sekretua' ibilbidea eginda. Kilometro eta erdiko ibilbide horretan, iraganerako bidaia bat egin, eta Bizkaiko udalerri zaharrenetako baten txokorik enblematikoenak ezagutzeko aukera dago.

Izan ere, Arrigorriagak interes artistiko handiko monumentuak ditu, hala nola Santa Maria Magdalena parrokia, IX. mendean eraikia, edo Abrisketako San Pedro ermita, probintziako zaharrena.

Eta Nerbioi ibaiak zeharkatzen duen udalerri honetan, Euskaltelen zuntz optikozko sare berritua dago orain, merkatuko modernoena.

Zer abantaila ditu azken belaunaldiko zuntz optiko berrituak?

Sare berri horren eraldaketari esker, Euskaltelen zerbitzuen estaldura ezin hobea lor daiteke etxeetan, eta aldi berean hainbat gailurekin nabigatzeko ahalmen handiagoa. Sare berri honek askoz gehiago ematen dizu; horregatik deitu diogu Zuntza MAX.

Ikusi hemen Zuntza MAX zure etxera iristen den edo ez.

  • XGS-GPON estandarrean oinarritutako teknologia, dena aldi berean egiteko prestatua: prestakuntza-saioak, telelana, bideojokoak, streaminga eta bideo-deiak. Estandar horri esker, 10gigarainoko abiadura simetrikoa lor daiteke, hau da, egungo teknologiak duen deskarga-ahalmena baino 4 aldiz handiagoa, eta igotzeko ahalmen 8 aldiz handiagoa.
  • WiFi 6, estaldura handiagoa lortzeko: merkatuko wifi-teknologiarik onena da, Dual Band sistema edo frekuentzia duala baitu, eta etxeko txoko guztietara iristen den banda adimendunaren hautapena. Haririk gabeko transmisio-estandar berri bat da, “seigarren belaunaldiko” wifia: estaldura hobea ematen du, azkarragoa da, seguruagoa (WPA3), energia-gastu txikiagoa du, interferentzia gutxiago, eta kudeaketa ezin hobea aldi berean 200 gailutan erabilita ere.

Ekipamendua doan aldatuko dizugu

Euskaltelen Arrigorriagako bezeroa bazara, zurekin harremanetan jarriko gara ekipoa doan aldatzeko. Hala, WiFi 6 eta Android 4K deskodetzaileaz gozatu ahal izango duzu, zeinak Netflix eta Amazon baititu, eta aplikazioak eta jokoak instalatu ahal izango dituzu HD baino 4 aldiz kalitate hobean.

FTTH sare berria zabaltzen ari gara Euskadi osoan

Arrigorriagako udalerrian Euskaltelen sarea eguneratzeko prozesua azpiegitura hori zabaltzeko eta modernizatzeko planaren barruan sartzen da; pixkanaka Euskadi osoan ari da hedatzen azpiegitura hori.

Gaur egun, Euskadiko biztanleria osoaren %75ek zuntz optiko bidez jasotzen ditu Euskaltelen zerbitzuak. Eta aurten prozesua amaitzen denean, 1.300.000 etxe eta negozio konektatu ahal izango dira Euskaltelen FTTH sare berrira.

Eraldaketa hori egiteko, Euskaltelek 350milioi euro inbertituko ditu datozen hiru urteetan sare hori eta 5G teknologia hedatzeko. Izan ere, helburua da Euskadi Europako eskualde garatuenen artean kokatzea telekomunikazio-azpiegiturei dagokienez, eta euskal bezeroak merkatuko gogobetetze-maila handiena dutenak izatea.

Irudia: Arrigorriagako Udala.