Jarri oraintxe gogorarazpen bat zure smartphonean, Euskaltelen Kirol Eguna ospatuko baitugu ekainaren 2an Bilbon eta ekainaren 23an Donostian. Zure koadrilarekin, familiarekin eta lagunekin primeran pasatzera eta izango diren 20 kirol-jarduera baino gehiagotan parte hartzera etor zaitezen nahi dugu. Ezinbesteko baldintza bat dago: ongi pasatzeko gogoz etorri behar da.
Dagoeneko 6 edizio egin dira, eta Euskaltelen Kirol Egunak hasieran bezalaxe jarraitzen du hainbat kirol-espezialitate gerturatzeko apustua egiten. Berdin dio zure adinak edo egoera fisikoak: denok izango dugu lekua kirola aire zabalean egiteko girorik osasungarrienean eta dibertigarrienean.
Ideia bat egin dezazun, honako hauek topatuko dituzu, adibidez: rokodromo bat, zumbako master classak, swing, beisbola, sari bereziak izango dituzten futbol- eta saskibaloi-txapelketak, yoga, pilates, herri-kirolak… Eta, aurten, orain arte ezezagunagoak diren modalitateak gerturatzeko asmoz, parkoura egiteko aukera izango da! Beraz, hasi entrenatzen katu baten modura jauzi egiteko Areatzako banku eta lorategien arteanJ.
Euskaltelen Kirol Eguna denontzako moduko jai bat izatea nahi dugu, eta inoiz baino agenda zabalagoa prestatu dugu. Saskibaloi egokitua gertu-gertutik bizitzeko aukera izan dezazun nahi dugu. Horregatik, Kirol Egokituaren Euskal Federazioa eta Bizkaia Bizkaialde fundazioa gonbidatu ditugu. Geure burua hobetzeko ikasgai batzuk ematea nahi dugu eta erakustea nola egin daitekeen slalom bat edo saskibaloi-partida bat gurpil-aukian. Has zaitez entrenatzen Bidaideak Bilbao BSR eta BSR Gipuzkoa saskibaloi-taldeen aurka jokatzeko. Beharko duzu eta! Guztion artean gure aletxoa jarriko dugu kirolaren bidez integratzearen alde.
A! eta inor falta ez dadin, Euskaltelen Kirol Eguneko ekitaldi garrantzitsuenetako bat ere erreserbatu dugu: desgaitasun intelektuala duten pertsonen integrazioaren aldeko futbol-txapelketak. Kolaboratzaile ditugu Athletic Club Fundazioa, Bilbon, eta Real Sociedad Fundazioa Donostian, baita Bilbao Basket Fundazioa ere. Aurreko urteetan bezala, aurpegi ezagun batzuek talde mistoak osatuko dituzte Adizmi, Uribe Kosta, Atzegi eta Haszten elkarteetako kideekin.
Athleticeko, Retabet Bilbao Basketeko eta Realeko beteranoak Areatzako eta Alderdi Ederreko zelaian jokatuko dute Lointek Gernikako saskibaloiko emakumezko jokalariekin edo Stilo Berrioko areto-futboleko kideekin, zenbait pertsona ezagunekin batera…
Gure helburua da guztiek inoiz baino gehiago gozatzea, bai jokalariek, bai parte-hartzaileek eta bai dinamizatzaileek, guretzat oso bereizia den txapelketa batean; izan ere, ekarpen txiki bat egin nahi dugu inklusioaren alde eta kirolaren alde egin elementu integratzaile gisa, errugbi inklusiboko zenbait talde babestuz egiten dugun bezala.
Kirol-jai handi hau errematatzeko, Crazy Jazzers izango dugu Bilbon, swing erritmora dantzatzeko, eta Ohian Vega Donostian. Horrez gainera, txapelketa inklusiboko talde irabazleei sariak banatuko zaizkie, eta zozketak ere izango dira! Neska-mutikoentzako futbol- eta saskibaloi-txapelketako parte-hartzaileek aukera izango dute San Mameseko futbol-zelaira ateratzeko Athleticeko jokalariei eskutik helduta, eta, gainera, talde osoarentzako harpidetza bat zozkatuko da udan Bilbao Basketen udako campusetan parte hartzeko.
Nahi duzu bat egin kirolaren eta integrazioaren jaiarekin, eta egun mundial bat pasatu? Zain izango zaitugu Euskaltelen Kirol Egunean.