Olentzero baino lehen, Blackie etortzen da Euskaltelera, eta 3hilabeterako GB mugagabeak eta prezio hobeezineko mugikorrak ekartzen ditu.

Aurkitu Blackie Euskaltelen mugikorren orrian eta eskuratu pagotxa hauetako bat: Oppo A54, Oppo A94 eta Xiaomi 11 Lite NE.

Zergatik erosi Black Fridayn?

Gustuko dugu ohiturei jarraitzea, baina, egia esan, Black Fridayk abantaila ugari ditu.

  • Geroago aurkitzen ez diren deskontuak aurkitzen dira.
  • Eguberrietako erosketak aurreratu ditzakezu eta, hala, festetan ez daukazu horiekin kezkatu beharrik.
  • Gastuak bi hilabetetan banatzen dira, eta, hala, ez da hainbesteko gastua egiten abenduan.

Beraz, badakizu: opariak zuk bakarrik egin, taldean egin edo zeure buruari egin, baliatu Euskaltelen Black Friday mugikor hauetako bat erosteko.

Oppo A54

Oppo A54, 6€/hil

Zure mugikorrak egun osoko erritmoari eustea behar baduzu, hauxe da zurea. 5.000mAh-ko bateriari esker, 13ordu izango dituzu bideoak ikusteko, edo 27ordu telefonoz hitz egiteko. Eta, energia aurrezteko moduarekin, bateriaren %5 bakarrik edukita ordubete jardun zaitezke WhatsApp-en txateatzen.

Premiumdiseinua eta 6,49hazbeteko pantaila handia ditu, telesailak, argazkiak, bideoak eta abar askoz hobeto ikus ditzazun. Kamera, berriz, punta-puntakoa: 48+8+2+2Mpx-eko lau lente eta adimen artifiziala, eszenarik onena lortzeko beti. Udazkeneko selfieetarako, berriz, 16Mpx dituzu.

Beste datu batzuk, mugikorra erostean kontuan hartu beharrekoak: 64GB-ko biltegia, 4GB-ko RAM memoria, eta Android 11 sistema eragilea.

Oppo A94

Oppo A94, 11€/hil

Ultrafina da, eta ultraarina. Horrelakoa da Oppo A94a, 6,43hazbeteko eta 30W-eko karga azkarreko mugikor bat; 5 minutuan kargatuta, ia 3 orduz deitzeko bateria izango duzu.

Baina haren indarguneetako bat, dudarik gabe, atzeko kamera laukoitza da: 48+8+2+2MPX, desfokatze dinamikoko efektuarekin, eta AA, zure irudiak optimizatzeko. Oso emaitza onak lortuko dituzu zure bideoetan, gauez batez ere, Ultra Night Video algoritmoari esker. Gainera, atzeko eta aurreko kamerekin aldi berean graba dezakezu, pantaila zatitu moduan. Selfieetarako kamerak 16Mpx ditu.

Eta mugikorra jokoetan aritzeko erabiltzen baduzu, etenik gabeko murgiltze-esperientzia bat izango duzu, haren Game Focus moduari esker.

Xehetasun gehiago: 128GB-ko biltegia, 8GB-ko RAM memoria, eta zortzi nukleoko 5G prozesadorea (2,4GHz-erainoko PUZa eta Android11 sistema eragilea).

Xiaomi 11 Lite NE

Xiaomi 11 Lite NE, 13€/hil

NEren hori zer den galdetuko diozu zure buruari; bada, oso erraza da: New Edition. Izan ere, Xiaomiren modelo berria da. Potentzia hobetua du, eta abiadura handiagoa.

6,55hazbeteko AMOLED pantaila erresistentea du, eta diseinu arin eta erabilgarria. Atzeko kameraren modulua ia laua da, telefonotik kanpora ez nabarmentzeko.

Eta kameraz ari garela, adi: 64Mpx-eko sentsore nagusi bat du, 8Mpx-eko angeluhandia, 119º-ko ikus-eremuarekin, eta 5Mpx-eko telemakroa. Eta, selfieetarako, 10Mpx. Bideoari dagokionez, beste maila bat du: efektu bereziak ditu, hala nola denbora izoztua, zoom magikoa edo gaueko time-lapsea.

Eta, horiez gain, 128GB-ko biltegia, 8GB-ko RAM memoria, 33W-eko karga azkarreko bateria, eta Android 11 sistema eragilea.

Aprobetxatu Euskaltelen Black Friday, eta eskuratu mugikor bat deskontuarekin, eta GB mugagabeak opari 3 hilabetez: Oppo A54, Oppo A94 eta Xiaomi 11 Lite NE.

Azaroaren 30era arte!!