Aguraingo 2.500 etxe eta enpresak eskura dute dagoeneko Euskaltelen etxerainoko zuntz optikozko sare berria (FTTH). Hedapen horri esker, Arabako herri horretako bizilagunek 10 giga arteko Interneterako sarbide simetrikoa izan dezakete, estaldura handiagoa, WiFi 6 teknologiari esker, eta Android4K deskodetzailea duen telebista, inolako kostu gehigarririk gabe.

Kaixo, Agurain

Pagadi ikusgarriak dira nagusi Aguraingo paisaian. Arabako Lautadako Kuadrillan dago herria, bi altxor naturalen erdian: Entzia eta Iturrietako mendilerroak.

Ikusgarria du harresiz inguratutako alde zaharra, 1975an multzo historiko izendatua, Erdi Aroraino doan mugako iragan baten aztarna bizi. Alde zaharreko ondare artistiko aberatsean, nabarmentzekoak dira Kale Nagusian kokatutako San Joan Bataiatzailearen eta Santa Mariaren elizetako erretaula bikainak, biak ere XVI. mendekoak.

Aguraingo historiak baditu orobat ikustea merezi duten zenbait monumentu prehistoriko, hala nola Sorginetxeko dolmen megalitikoa, Mendiluzeko cromlecha eta Itaidako menhirra. Hondarrok Opakuako mendatetik gertu daude, eta, eragiten duten interes historikoaren seinale, oso ondo kontserbatuta daude.

Bada beste datu interesgarri bat ere: Done Jakue bideak Agurain zeharkatzen du. Orain, Euskalteli esker, merkatuko zuntzik modernoena izango dute eskura erromesek, bisitariek eta herritarrek.

Zer abantaila ditu azken belaunaldiko zuntz optiko berrituak?

Sare berri horren eraldaketari esker, Euskaltelen zerbitzuen estaldura ezin hobea lor daiteke etxeetan, eta aldi berean hainbat gailurekin nabigatzeko ahalmen handiagoa. Sare berri honek askoz gehiago ematen dizu; horregatik deitu diogu Zuntza MAX.

Ikusi hemen Zuntza MAX zure etxera iristen den edo ez.

  • XGS-GPON estandarrean oinarritutako teknologia, dena aldi berean egiteko prestatua: prestakuntza-saioak, telelana, bideojokoak, streaminga eta bideo-deiak. Estandar horri esker, 10gigarainoko abiadura simetrikoa lor daiteke, hau da, egungo teknologiak duen deskarga-ahalmena baino 4 aldiz handiagoa, eta igotzeko ahalmen 8 aldiz handiagoa.
  • WiFi 6, estaldura handiagoa lortzeko: merkatuko wifi-teknologiarik onena da, Dual Band sistema edo frekuentzia duala baitu, eta etxeko txoko guztietara iristen den banda adimendunaren hautapena. Haririk gabeko transmisio-estandar berri bat da, “seigarren belaunaldiko” wifia: estaldura hobea ematen du, azkarragoa da, seguruagoa (WPA3), energia-gastu txikiagoa du, interferentzia gutxiago, eta kudeaketa ezin hobea aldi berean 200 gailutan erabilita ere.

Ekipamendua doan aldatuko dizugu

Euskaltelen Aguraingo bezeroa bazara, zurekin harremanetan jarriko gara ekipoa doan aldatzeko. Hala, WiFi 6 eta Android 4K deskodetzaileaz gozatu ahal izango duzu, zeinak Netflix eta Amazon baititu, eta aplikazioak eta jokoak instalatu ahal izango dituzu HD baino 4 aldiz kalitate hobean.

FTTH sare berria zabaltzen ari gara Euskadi osoan

Aguraingo udalerrian Euskaltelen sarea eguneratzeko prozesua azpiegitura hori zabaltzeko eta modernizatzeko planaren barruan sartzen da; pixkanaka Euskadi osoan ari da hedatzen azpiegitura hori.

Gaur egun, Euskadiko biztanleria osoaren %75ek zuntz optiko bidez jasotzen ditu Euskaltelen zerbitzuak. Eta aurten prozesua amaitzen denean, 1.300.000 etxe eta negozio konektatu ahal izango dira Euskaltelen FTTH sare berrira.

Eraldaketa hori egiteko, Euskaltelek 350milioi euro inbertituko ditu datozen hiru urteetan sare hori eta 5G teknologia hedatzeko. Izan ere, helburua da Euskadi Europako eskualde garatuenen artean kokatzea telekomunikazio-azpiegiturei dagokienez, eta euskal bezeroak merkatuko gogobetetze-maila handiena dutenak izatea.

Irudia: euskadi.eus.