Ekintzailea zara,freelancemoduan egiten duzu lan edourrutiko hezkuntzaegiten ari zara? Teknologia berriei esker, lan-mundua asko aldatu da, etagero eta jende gehiagok ikasten du edo lan egiten du etxetik,bulego bat alokatuedo ikasgela batera joan beharrean.
Ez pentsa, ordea, etxean geratzea egun osoz goxo-goxo pijama jantzita egotea bakarrik denik;norbere etxetik ikasteko edo lan egiteko, antolaketa eta diziplina handia behar dira. Pentsa zenbat entretenigarri dauden etxean, bulegoan ez daudenak. Etxean bazaude, ezinbestean zeure gain hartu beharko dituzu etxetik kanpo egonda lanorduetatik kanpo egingo zenituzkeen lanak, etxekoak nahiz familiari dagozkionak: garbigailua konpontzeko teknikaria datorrela, une batez ogi bila jaitsi behar duzula, txirrinak jo duela eta postariari atea ireki behar diozula...
Orduan, zer abantaila ditu etxetik ikasi edo lan egiteak?
- Lanean hasi nahi duen ekintzaile batentzat,aukera merkeena da; hala, ez du alokairurik ordaindu behar. Proiektu berri bat jarri baduzu martxan, eta oraindik ez baduzu erabaki zeure bulegoa jartzea, gastuak ahalik eta txikienak izateko modua da etxetik lan egitea.
- Etxetik lan eginda, gainera,zure egoera pertsonalaren arabera planifikatu ditzakezu lanorduak.Lanegun guztietan ez dituzu zortzi ordu jarraian egingo. Zuretzat erosoena den moduan egin dezakezu: beranduago hasi lanean, edo egun erdian tarte bat hartu, eta gimnasiora joan, adibidez, edo haurren bila joan eskolara.Antolatzeada kontua.
- Bestalde, bulegora joan beharrik izango ez duzunez,denbora eta diru askoaurreztuko duzu.
- Oposaketak prestatzen edoonlineko ikastarobat egiten ari bazara, zure modura antolatu ahal izango duzu lana, etamaterial guztia eskura izango duzu. Ez zaizu inoiz gertatuko motxila apuntez beteta etxera eraman eta gehien behar zenuen liburua ahaztuta uztea.
Hobeto antolatzeko aholkuak
Lehen esan dugun bezala, ordea, dena ez du aldeko etxetik lan egiteak edo ikasteak. Lehen aipatu ditugun entretenigarriez gain, aditu askok esaten dute lan egiteko modu honekbakardade-sentsazioa handitzen duela, eta isolatu egiten duela. Arazo horiek saihesteko, aholku hauei jarraitzea gomendatzen dizugu:
- Lan egiteko toki bat aukeratu etxean, eta saiatu toki hura horretarako bakarrik erabiltzen.
- Ordutegi bat jarri zure buruari, lan-errutina bat izateko. Ez du izan behar egunean 8 ordu baino gehiagokoa, eta ongi ezkondu behar du etxeko gainerakoen ordutegiekin, lasai lan egiteko.
- Ordubetean edo ordu eta erdian behin, tartetxo bat hartu.- Lanorduak amaitutakoan, irten “zure bulegotik”,eta zaindu bizitza soziala: denbora gehiena bakarrik emango duzu, eta, horregatik, garrantzitsua da lanetik kanpoko orduetan jendearekin egotea.
Animatzen zara telelana egiten? Hala bada, komunikazio-pakete on bat prestatu:Interneteko konexio ultralasterra, telefonoko tarifa finkoa... Gogoan izanEuskaltelekautonomoentzakoetaenpresentzakoaukera onenak dituela. Emaiezu begiratu bat ?