Helburuak finkatzeko hilabetea da iraila. Oporren osteko makalaldiak ez du luze irauten, eta erronka berriei heltzeko unea iristen da: kilotxo batzuk galtzea, gehiago aurreztea..., mugikorra aldatzea diru gehiago aurreztuz.😉

Euskaltelek lana erraztu nahi dizu Oppo A16S berria hilean 5€-an eskainita. Eta kilotxo horiek galtzeko, berriz, Oppo Band Sport bat duzu, hilean 1,5€ gehiago bakarrik ordainduta.

Iraileko plazerak zure Oppo A16S mugikor berriarekin

Bai, bai, dagoeneko amaitu da hondartzako denboraldia; baina hastear da landa- eta mendi-ibilaldietarako garaia. Zoaz Gorbeiako Parke Naturalera, eta ikusiko duzu zeinen argazki ederrak egingo dituzun Oppo A16S mugikorraren kamera hirukoitzarekin.

Nagusiak 13MPX ditu, eta automatikoki fokuratzen du. 2MPX-eko sakonera-kamerarekin hondoa desfokura dezakezu (bokeh). Eta 2MPX-eko makroari esker, objektu txikien gertu-gertuko argazkiak egiteko aukera izango duzu. A, eta sare sozialetan harro-harro erakusteko, egin selfie bat 8MPX-eko kamerarekin.

Argazki horiek guztiak, musika edo nahi duzuna gordetzeko, 64GB dituzu, eta are gehiago kanpo-memoria bat baliatuz gero.

Eta plazerez ari bagara, ez dago plazer handiagorik aldiro bateriarik gabe ez zarela geratuko jakitea baino. Oppo A16S telefonoak eta haren 5.000mAh-ko bateriak YouTube 21orduz ikusteko aukera emango dizute! Bateria bukatzen ari dela ikusten baduzu, aktibatu energia aurrezteko modua, eta, gauez, utzi itxarote moduan, gutxiago kontsumitzeko.

Beste ezaugarri hauek ere gustatuko zaizkizu: 6,52hazbeteko pantaila du, eta HD+ kalitatekoa, zure begiak babesteko. 190gramo baino ez du pisatzen, eta, 3Dko ertz kurbatuei esker, errazago heltzen zaio.

Estreinatu Euskaltelen Oppo A16S telefono berria eta Oppo Band Sport bat

Beste plazer handi bat: zeure burua hobeto zaintzea Oppo Band Sport bati esker

Kirol-banda bat eskuratzeko asmoa bazenuen udan hartutako kiloak kentzeko, hauxe duzu aukera egokia. Oppo Band Sport bat eskuratuko duzu, hilean 1,5€ gehiago ordainduta, Oppo A16S bat erosteagatik.

Gainera, ez du balio kirola egiteko soilik! Horretaz gainera, mugikorrera iristen diren mezu eta deien jakinarazpenak erakusten ditu; eskumuturreko erloju gisa erabil dezakezu (40diseinu dauzkazu aukeran!); ez duzu kendu beharrik dutxatzeko, ura arazorik gabe jasaten baitu; eta 12egun irauten du karga oso bakarrarekin.

Gozatu estreinatzearen plazeraz Euskaltelen: Oppo A16S eta Oppo Band Sport, hilean 6,5€ bakarrik ordainduta.