Abian da errenta-aitorpenaren aurtengo kanpaina Euskadin: 2024 -2025 Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian bizi diren pertsonek Internet bidez, telefonoz edo aurrez aurre egin ahal izango dute errenta-aitorpena. Data eta epeak, modalitateak eta kenkari nagusiak azalduko dizkizugu.
Foru-araubidea duenez, Euskadik eskumen osoa du datak, metodologia eta kenkariak zehazteko. Horregatik, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko foru-aldundiek errenta-aitorpena egiteko berezko epe eta modalitateak ditu.
Gipuzkoan 2024-2025eko errenta-aitorpena egiteko datak
Berritasun gisa, aurten Errenta+ jarri da martxan, errenta-kanpainari lotutako datu guztiak eskuratzeko aukera ematen duen aplikazioa.
Martxoaren 25etik aurrera, gipuzkoarrek autolikidazio-proposamena kontsultatu dezakete, eta, martxoaren 31tik aurrera, balioztatzeko edo behar diren aldaketak egiteko aukera izango dute.
Epe desberdinetan egin beharko dute, aitorpena aurkezteko aukeratu duten modalitatearen arabera: aitorpena Zergabidea erabiliz telematikoki aurkeztu nahi baduzu, epea apirilaren 3an (osteguna) hasiko da; aurrez aurre egiteko edo errenta mekanizatu delakorako, berriz, epea egun bat geroago abiatuko da, apirilaren 4an (ostirala), eta hitzorduak apirilaren 8tik aurrera izango dira. Bi kasuetan, 2024ko errenta-kanpaina 2025eko ekainaren 30ean amaituko da Gipuzkoan.
Nor dago Gipuzkoan errenta-aitorpena aurkeztera behartuta?
Oro har, Gipuzkoan bizi diren pertsonek aurkeztu behar dute aitorpena, baldin eta lanaren etekinetik, jarduera ekonomikoetatik, kapital higigarri eta higiezinetik edo ondare-irabazietatik eratorritako errentak eskuratzen badituzte.
Baina ez da nahitaezkoa honako kasu hauetakoren batean daudenentzat:
-
Kapitalaren etekin gordinak eta ondare-irabaziak, guztira, urtean 1.600 eurotik gorakoak ez direnean.
-
Banakako tributazioan urtean 14.000 eurora iristen ez diren laneko etekin gordinak, nahiz eta muga 20.000 eurora igo daitekeen kasu zehatz batzuetan, zenbait ordaintzaile edo konpentsazio-pentsioak daudenean, edo ordainsariak gizalan edo eguneko lansariengatik ematen direnean. Zure kasu zehatza Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean kontsultatu dezakezu.
Nola berretsi aitorpen-proposamena Gipuzkoan

Gipuzkoan bizi bazara, errenta-aitorpena egin eta balioztatzeko hainbat modu daude: Internet bidez, modalitate mekanizatua erabiliz edo etxera bidali zaizun proposamena berretsiz.
Azken kasu horretan, zerga-datuekin eta emaitzarekin ados bazaude, telefonoz edo Internet bidez onar dezakezu, besterik gabe.
Internet bidezko errenta-aitorpena Gipuzkoan
Internet bidez, ZergaBidea web-plataforma erabiltzen da.
Programa horren bidez datu fiskalak eskuratu daitezke, zuzenean programaren bitartez edo bi urratsetan, hots, lehendabizi, ordenagailura deskargatuta eta, gero, datu horiek programara inportatuta.
Gipuzkoan errenta-aitorpena egiteko identifikazio-sistemak
Internet erabiltzen duzun kasu guztietan, bai prozesu guztian zehar bai, adibidez, jasotako proposamena berresteko, ziurtagiri digitalen bat edo BakQ erabili beharko duzu zure datuetara sartzeko.
Izenperen doako identifikazio- eta sinadura-sistema da BakQ, eta, horren bidez, pertsona fisikoek izapide batzuk online egin ditzakete. Honela eskuratu daiteke: online, IZENPEren herritarraren ziurtagiriaren edo NAN elektronikoaren bitartez; online, bideoidentifikazioarekin; edo bulego edo arretaguneren batera joanda.
BAQKrik ez baduzu, kontraste-datuen bidez kontsultatu dezakezu 2024ko Errentaren autolikidazioa: IFZ erantsita, aurreko urteko errenta-aitorpenaren emaitzarekin bat datorren proposamen-kode baten bidez edo aurreko ekitaldian itzuli edo ordaindu beharreko zenbatekoa adierazita.
Errenta mekanizatua Gipuzkoan
Modalitate horretan, dokumentazioa Errenta Mekanizatuko Bulego batean aurkezten da. Han, teknikari espezializatuek lagunduko dizute autolikidazioa egiten.
Ezinbestekoa da aldez aurreko hitzordua izatea aitorpena modalitate horretan egiteko. Hitzordua Internet bidez eska dezakezu, Internet bidezko Zerbitzu eta Izapideetako “Errenta mekanizatua – Aurretiazko hitzordua” atalean.
Hitzordua eskatzen duzunean, dagokizun Errenta Mekanizatuko Bulegoan aitorpena aurkezteko eguna eta ordua aukeratu ahal izango dituzu.
Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzeko epea apirilaren 4an hasiko da, baina hitzorduak apirilaren 8tik aurrera izango dira.
Gipuzkoan Errenta Mekanizatua egiteko Ogasun Bulegoak
Errenta Mekanizatuaren aukera hautatzen baduzu, aitorpena honako bulego hauetako batean egin ahalko duzu:
Donostiako bulegoa, egoitza zentrala
Errotaburu pasealekua, 2 - 20018 Donostia
Donostiako Bulegoa, Gros
Secundino Esnaola 10-12, 20001 Donostia
Donostiako Bulegoa, Antso Jakituna
Antso Jakituna, 9 - 20010 Donostia
Azpeitiko bulegoa
Julian Elorza, 3 - 20730 Azpeitia
Beasaingo bulegoa
Urbialde, 1 - 20200 Beasain
Bergarako bulegoa
Toki Eder, 5 - 20570 Bergara
Eibarko bulegoa
Arrageta, 2-behea - 20600 Eibar
Errenteriako bulegoa
Santa Klara, 2 - 20100 Errenteria
Hernaniko bulegoa
Latsunbeberri auzoa, 8-9 - 20120 Hernani
Irungo bulegoa
Iparralde hiribidea, 6 - 20302 Irun
Tolosako bulegoa
San Frantzisko, 45 - 20400 Tolosa
2024-2025 errenta-kanpainako PFEZ-tarteak Gipuzkoan
Hauek dira 2024-2025 errenta-kanpainarako PFEZ-tarteak Gipuzkoan:
-
0 €-tik 17.720 €-ra bitarteko diru-sarrerak, % 23
-
17.720 €-tik 35.440 €-ra bitartekoak, % 28
-
35.440 €-tik 53.160 €-ra bitartekoak, % 35
-
53.160 €-tik 75.910 €-ra bitartekoak, % 40
-
75.910 €tik 105.130 €-ra bitartekoak, % 45
-
105.130 €-tik 140.130 €-ra bitartekoak, % 46
-
140.6130 €-tik 204.270 €-ra bitartekoak, % 47
-
204.270 € baino gehiago, % 49
Gipuzkoan bizi bazara balia ditzakezun kenkarien berritasunak
2024-2025 kanpainaren berritasun nagusien artean, nabarmentzekoa da familiak eta autonomoak babesteko dekretatutako neurriak luzatu direla; besteak beste, zerga-oinarri orokorraren % 2,5eko deflaktazioa.
Bestalde, 200 euro murriztu da urtean 35.000 euroak gainditzen ez dituzten errententzat, eta neurri bereziak ezarri dira autonomoentzat, hala nola forfaitak garraiolariei eta lehen sektoreari.
Beste berrikuntza interesgarri batzuk ere badira, araubide berezi bat ezarri baita erakunde berritzaileen eta startupen fundatzaileentzat: lan-etekinen % 30eko salbuespena hamar urte fiskaletan, eta desgrabazioa enpresa-mota horietako inbertitzaileentzat.
Talomidaren biktimek eta ondare-galerak izan dituztenek ere zerga-onurak dituzte 2024-2025 errenta-kanpainan.
Gipuzkoan aplikatzen diren beste kenkari batzuk:
-
Kenkari familiar eta pertsonalak, honako hauengatik: ondorengoak, aurrekoak, desgaitasuna edo mendekotasuna, adina edo egoera pertsonala eta familiarra.
-
Ohiko etxebizitza alokatzea. % 20ra arte, 1.600 euroko mugarekin; igo egiten da 30 urtetik beherakoen edo familia ugarien kasuan.
-
Ohiko etxebizitza erostea. Aldakorra, finantzaketa-motaren eta zergadunaren adinaren arabera.
-
Dohaintzak eta lehentasunezko jarduerak.
-
Sindikatu edo alderdi politikoen kuotak.
Araban 2024-2025eko errenta-aitorpena egiteko datak
Araban, 2024-2025eko errenta-aitorpenaren kanpaina apirilaren 7an hasiko da eta ekainaren 30era arte iraungo du.
Zergadunek apirilaren 3tik aurrera kontsultatu ahal izango dute beren zirriborroa bide elektronikoz, baina apirilaren 7tik (astelehena) aurrera egin ahal izango dute aitorpena Rentafacil izeneko proposamena duten zergadunek.
Bestalde, aurrez aurreko modalitatea apirilaren 10ean (osteguna) hasiko da, eta ekainaren 17ra arte iraungo du.
Nola egin errenta-aitorpena Araban: Rentafácil
Arabako Foru Ogasunak gutun bat bidaltzen die Rentafácil-eko proposamena kalkulatu zaien zergadun guztiei. Jasoko al duzun kontsultatu dezakezu haien webgunean.
Etxera bidalitako aitorpen hori hainbat modutan egiazta daiteke:
-
900 111 202 telefono-zenbakira deituta.
-
Erakunde laguntzaile hauen bulegoetan: Kutxabank, Laboral Kutxa-Euskadiko Kutxa, Caixabank, Nafarroako Rural Kutxa, Banco Santander, Targobank eta Cajamar.
-
Edo Rentafácilwebgunearen bidez:
Dela onartzeko dela aldatzeko, egoitza elektronikoan sartu beharko duzu, identifikatzeko BAK edo baliozko bestelako ziurtagiri digital bat erabiliz.
BAK doako identifikazio-baliabide bat da, entitate publikoekin Internet bidez tramiteak egin ahal izateko, hala nola errenta-aitorpena. Eskuratzea oso erraza eta doakoa da, www.araba.eus/bak webgunearen bidez.
Araban errenta-aitorpena aurkezteko modalitateak: RENTARED eta RENTARABA
Beste bi aurkezpen-modalitate ere badauzkazu aukeran: RENTARED eta RENTARABA.
RENTARED Arabako Foru Ogasunaren egoitza elektronikoaren bidez aitorpena egiteko erabiltzen den programa da (laguntza-programa baten jarraibideei jarraituz).
RENTARABA, berriz, Arabako Foru Aldundiaren Ogasun Bulegoetan eta baimendutako aholkularitza- eta gestoria-zerbitzuetan aitorpena aurrez aurre egiteko ematen den zerbitzua da.
Arabako Ogasun Bulegoetara joateko aldez aurreko hitzordua
Araban, aldez aurreko hitzorduarekin bakarrik ematen da aurrez aurreko arreta Ogasun Bulegoetan.
Hau da ohiko ordutegia: 8:15etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.
Nola eskatu aldez aurreko hitzordua?
-
Internet bidez: https://web.araba.eus/eu/ogasuna/hitzordua
-
Telefono bidez: 945 181 510
Arabako Ogasun Bulegoak
Ogasunaren honako bulego hauetan egin dezakezu aitorpena Araban, RENTARABA modalitatea erabiliz.
Gasteiz
Samaniego kalea, 14 - Gasteiz.
Telefono-zenbakia: 945 181 818
Laudio
Alberto Acero plaza, 8 - Laudio.
Telefono-zenbakia: 946 725 483
Guardia
San Juan plaza. Samaniegoren etxea
Telefono-zenbakia: 945 600 135
Araban bizi bazara balia ditzakezun kenkariak:
Arabako 2024-2025 errenta-kanpainak berritasunak dakartza honako elementu hauek finantzatzeagatiko kenkarietan: ikerketa eta garapeneko edo berrikuntza teknologikoko jarduerak, ikus-entzunezko lanak, arte eszeniko eta musikalen zuzeneko ikuskizunak eta liburuen edizioa.
Halaber, aldaketak egin dira lurraldera lekualdatutako langileen araubide berezian eta familia-enpresen araubidean.
Araban aplikatzen diren beste kenkari batzuk:
-
Ondorengoak eta aurrekoak.
-
Desgaitasuna, mendekotasuna, adina (65 urtetik goitikoak).
-
Ohiko etxebizitza alokatzea eta erostea.
-
Dohaintzak.
-
Ondare babestuei egindako ekarpenak.
-
Alderdi politikoen kuotak.
2024-2025 errenta-kanpainarako PFEZ-tarteak Araban:
Hauek dira 2024-2025 errenta-kanpainarako PFEZ-tarteak Araban:
-
0 €-tik 17.720 €-ra bitarteko diru-sarrerak, % 23
-
17.720 €-tik 35.440 €-ra bitarteko diru-sarrerak, % 28
-
35.440 €-tik 53.160 €-ra bitarteko diru-sarrerak, % 35
-
53.160 €-tik 75.910 €-ra bitarteko diru-sarrerak, % 40
-
75.910 €-tik 105.130 €-ra bitarteko diru-sarrerak, % 45
-
105.130 €-tik 140.130 €-ra bitarteko diru-sarrerak, % 46
-
140.130 €-tik 204.270 €-ra bitarteko diru-sarrerak, % 47
-
204.270 €-tik gorako diru-sarrerak, % 49
Informazio gehiago eta errenta-aitorpeneko kenkariak Araban
Arabak zerga-arloko informazioa emateko telefono bat ere gaitu du (945 181 555), eta, hartan, zerga-arloko edozein zalantza kontsultatu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Edo [email protected] helbide elektronikora bidal dezakezu.
Egoitza elektronikoaren funtzionamenduari buruzko zalantzarik baduzu edo laguntza teknikoa behar baduzu, bi aukera dituzu: 945 56 90 28 telefonora deitzea edo mezu bat bidaltzea [email protected] helbidera. Hau da jendearentzako arreta-ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:15etik 14:30era.
Bizkaian 2024-2025eko errenta-aitorpena egiteko datak

Bizkaian, 2024-2025 errenta-kanpaina 2025eko apirilaren 10etik ekainaren 30era izango da.
Printzipioz, ez dago data zehatzik aukeratzen den aitorpen-modalitatearen arabera.
Nor dago errenta-aitorpena egitera derrigortuta Bizkaian?
Oro har, ez dute nahitaezko aitorpenik aurkeztu behar urtean 14.000 euroko edo hortik beherako etekin gordinak izan dituzten pertsonek. Kopuru hori 20.000 eurora igo daiteke baldin eta: ordaintzaile edo kontratu bat baino gehiago izan bada; bigarren ordaintzailearen eta gainerako ordaintzaileen zenbatekoen batura urtean 2.000 eurotik gorakoa bada; edo konpentsazio-pentsioak edo urteko mantenu-sariak jaso badira.
Halaber, ez da nahitaezkoa aitorpena aurkeztea kapitalaren etekin gordinak eta ondare-irabaziak, guztira, 1.600 euro baino gutxiago badira urtean.
Errenta23 gutunak adierazten dizu ea errenta-aitorpena egin behar duzun, zein duzun errenta-aitorpenerako aukerarik onena (banakakoa edo baterakoa) eta zein den zure aitorpen-zirriborroaren emaitza.
Nola egin dezaket errenta-aitorpena Bizkaian
Bizkaian bizi bazara, aitorpena aurkezteko hiru aukera dituzu:
-
digitalki, webgunearen edo mugikorreko aplikazioaren bitartez.
-
Telefonoz, 94 608 3000 zenbakira deituta.
-
Aurrez aurre, Ogasuneko bulegoetan eta Gertu zerbitzuan, beti aldez aurreko hitzordua hartuta. Hitzordua eskatzeko epea apirilaren 8an hasiko da, eta webgunearen bidez (bizkaia.eus/errenta) edo telefonoz (94 406 66 00) egin ahal izango da.
Nola identifikatu, Bizkaian errentaren zirriborroa eskuratzeko
Egoitza elektronikoan aitorpenaren zirriborroa eskuratzeko, eta telefonoz deitzen duzunean identifikatzeko, baliabide bat beharko duzu.
Modurik ohikoena eta errazena BAK sistema da, identifikazioko eta sinadura elektronikoko doako sistema bat, Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean formulario erraz bat betez eska dezakezuna.
Interneten edo telefonoz zure datuak kontsultatu, aldatu edo baieztatzeko erabil dezakezu, bai aitorpen-prozedura osorik egiten baduzu, bai Ogasunak zure etxera bidali duen aitorpen-proposamenaren zirriborroa berretsi nahi baduzu.
Bide batez, beste pertsona baten errenta- eta ondare-aitorpenetako izapideak ere egin ditzakezu, edo zure izenean ere egin ditzake beste norbaitek zureak; horretarako, postaz jasoko duzun Errenta23 gutunean emango zaizun ordezkaritza-kodea baliatu behar duzu. Ordezkaritza-kode bat eskatzeko, 94 608 3000 telefonora deitu dezakezu.
Bizkaiko Ogasun Bulegoak
Nahiago baduzu aitorpena aurrez aurre egin, Bizkaiko Ogasunaren honako bulego hauekin jar zaitezke harremanetan. Gogoan izan aldez aurreko hitzordua eskatu behar duzula Internet bidez edo 94 612 5500 telefono-zenbakira deituta.
Balmasedako Herritarrentzako Arreta Bulegoa
Kubo kalea, 3-5. 48800 Balmaseda.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
Barakaldoko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua
Foruen pasealekua, 4. 48901 Barakaldo.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
Basauriko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua
Nagusia, 38 (sarrera Santiago kaleko 3. zenbakitik), anbulatorioaren parean. 48970 Basauri.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
Bermeoko Herritarrentzako Arreta Bulegoa
Dolariaga kalea, 19. 48370 Bermeo.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
Bilboko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua
Basurtuko Kaputxinoen kalea, 2 eta 4. 48013 Bilbo.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
Durangoko Herritarrentzako Arreta Bulegoa
Askatasun Etorbidea, 12. 48200 Durango.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
Gernika-Lumoko Herritarrentzako Arreta Bulegoa
San Juan Ibarra plaza, 5. 48300 Gernika-Lumo.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
Getxoko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua
Konporte, z/g. 48992 Getxo.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
Igorreko Herritarrentzako Arreta Bulegoa
Agirre Lehendakariaren kalea, 19. 48140 Igorre
Ordutegia
Neguan: 8:30etik 14:00etara
Udan: ekainaren 13tik irailaren 9ra, 8:30etik 13:30era.
Telefonoa: 94 406 80 00
Markinako Herritarrentzako Arreta Bulegoa
Erdotza Etorbidea, 4. 48270 Markina
Ordutegia
Neguan: 8:30etik 14:00etara
Udan: ekainaren 13tik irailaren 9ra, 8:30etik 13:30era.
Telefono-zenbakia: 94 406 80 00
Mungiako Herritarrentzako Arreta Bulegoa
Erribide, 5. 48100 Mungia.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
Portugaleteko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua
Castaños jenerala, 41. 48920 Portugalete.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
2024-2025 errenta-kanpainarako kenkariak eta PFEZ-tarteak Bizkaian
Bizkaian 2024-2025 errenta-kanpainaren berritasun nagusia da bateratu egiten direla ondarearen gaineko zerga eta fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun-zerga.
Beste aldaketa batek itzultzekoak diren aitorpenen zirriborroak automatikoki berresteari eragiten dio, baldin eta zergadunak ez badu ezer aldatzen ekainaren 30a baino lehen, salbuespen batekin: aurreko urteko errentan berariaz aurkeztu badu edo itzuli beharreko zenbatekoa 30 eurotik gorakoa bada.
Halaber, ondarearen gaineko zergarako laguntza-programa ere desagertuko da, eta berariazko web-aplikazio baten bidez soilik egin ahal izango da.
Hauek dira 2024-2025 errenta-kanpainarako PFEZ-tarteak Bizkaian:
-
0 €-tik 17.720 €-ra bitarteko diru-sarrerak, % 23
-
17.720 €-tik 35.440 €-ra bitartekoak, % 28
-
35.440 €-tik 53.160 €-ra bitartekoak, % 35
-
53.160 €-tik 75.910€-ra bitartekoak, % 40
-
75.910 €tik 105.130 €-ra bitartekoak, % 45
-
105.130 €-tik 140.130 €-ra bitartekoak, % 46
-
140.130 €-tik 204.270 €-ra bitartekoak, % 47
-
204.270 € baino gehiago, % 49
Bizkaian bizi bazara balia ditzakezun kenkari nagusiak:
-
Ondorengoak, aurrekoak, desgaitasunak edo seme-alaben urteko mantenua.
-
Ohiko etxebizitza alokatzea eta erostea.
-
Aurreikuspen sozialeko erakundeetarako ekarpenak.
-
Sindikatuen kuotak.
-
Nazioarteko zerga bikoitza.
-
Mikroenpresetako inbertsioak.
-
Tokiko merkataritzaren digitalizazioa bultzatzeko edo berrikuntza sustatzeko inbertsioa.
Beraz, aurten ere, Ogasunarekin hitzordua duzu Euskadin. Kontuan hartu datak, eta aukeratu Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian dauden modalitateetatik zein nahiago duzun 2024-2025ko errenta-aitorpenerako.