Errealitate areagotuko aplikazioetan onena Pokémon Go dela uste duzu? Ezta pentsatu ere! Nahiz eta onartzen dugun oso ona dela;-)

Joko honek mundu liluragarri bat erakutsi zigun, ingurune fisiko errealetan elementu birtualak integratzeko aukera ematen duena, eta 800 milioi deskarga baino gehiago izan ditu. Eta guretzat liluragarria izan bazen, zer esanik ez Google eta Applerentzat: hamaika aukera ikusi zituzten teknologia horretatik abiatuta. Eta bi erraldoiak martxan jarri ziren, eta beren plataformak sortu zituzten, garatzaileek errealitate areagotuko beren aplikazioak diseina zitzaten.

Eta halaxe sortu ziren ARCore eta ARKit plataformak, emaitza harrigarriekin. Abantaila handi bat dute bi plataforma horiek: askeak dira eta aukera ematen dute nahi duen guztiak aplikazio mundialak diseinatzeko.

ARCore, Googlerena

Bada denbora Google errealitate areagotu mugikorrarekin lanean hasi zela. Tango izeneko proiektuarekin hasi zen lehenik, etaARCore etorri zen gero. Hasieran Google Pixel eta Samsung Galaxy S8 terminaletarako bakarrik funtzionatu bazuen ere, gaur egun marka eta modelo askok ematen dute aukera errealitate areagotuko egoerak sortzeko. Beren blogean plataformari buruzko xehetasun gehiago ematen dituzte, eta, oraingoz, hura erabiltzen duten 60 aplikazio baino gehiago jarri dituzte Play Storen. Mota askotakoak daude, eta Androiderako nahiz iOSerako balio dute. Bi adibide besterik ez dira hauek: My Tamagotchi foreverjokoa, eta eBayk martxan jarri duen aplikazioa, bidalketak egiteko zein neurritako kaxa behar den kalkulatzeko balio duena.

ARKit, Applerena

Steve Jobsen enpresa ez da atzean geratu gai honetan. Zenbait urteko lanaren ondoren, ARKit aurkeztu zuen duela hilabete batzuk Applek, iPhonerako eta iPad-erako framework berri bat, aukera ematen duena errealitate areagotuko esperientziak sortzeko. iPhone 8 aren ondorengo modelo guztiak teknologia horretara egokituta daude, 3Dko sentsoreak dituzten kamera bereziak baitituzte. Eta emaitza bikaina da, Googleren kasuan bezalaxe. ARKitekin, aplikazio bat baino gehiago garatu du Applek, eta mota askotakoak. Adibidez, App in the Air, hegazkinez asko bidaiatzen dutenentzako agenda bat, munduaren hiru dimentsioko mapa bat ere baduena, eta Edmunds, zure autoa aparkatzeko toki horretan kabitzen den edo ez esaten dizuna.

Errealitate areagotuko aplikazioak

Errealitate areagotua ikaragarria da. Hain da erakargarria, marketin eta salmentako tresna indartsua bihurtu da enpresa handi askorentzat, jostailu ezin jostagarriagoa izateaz gain.

Ikea Place

Etxez aldatu zara eta zure pisu berria jantzi edo gela bat dekoratu behar duzu? Bada, aplikazio honekin ezin errazagoa da. Zer nahi duzun jakin gabe korridorean atzera eta aurrera ibili nahi ez baduzu, eta zure bikotekidearekin haserretu nahi ez baduzu, Ikea Place da zuretzako irtenbidea: zure egongelan altzariak nola geratuko liratekeen erakusten dizu, eskalan, eta etxetik mugitu beharrik gabe. Aski duzu zure iPhonearekin altzaria jarri nahi duzun tokiari argazki bat egitea, eta IKEAren katalogotik ondoen doakion altzaria aukeratzea. Ikaragarria da. Eragozpen bakarra du: iOSerako bakarrik dago erabilgarri.

The Walking Dead our World

The Walking Deaden jarraitzailea bazara eta Pokémon Go-ren teknologiak txundituta uzten bazaitu, errealitate areagotuko aplikazio honek zur eta lur utziko zaitu: telesaileko ibiltarien kontra borroka egin ahal izango duzu… zeure ingurunean bertan! Joko honen bidez, zonbiak hil ditzakezu, Rick, Daryl edo Michonnerekin batera. Gainera, Androiden nahiz iOSen erabili ahal izango da. #ItsOurWorld

Inkhunter

Tatuajeak gustuko dituzu baina beldur zara ez ote duzun ondo asmatuko? Bada, ez arriskatu. Deskargatu aplikazio hau eta ikusi Bengalako tigrearen koloretako tatuajea zer moduz geratzen zaizun garondoan, gero ez du atzera bueltarik eta…  Zoriontasunaren txinatar sinboloa etxean grabatu aurretik nola geratuko den ere ikus dezakezu Inkhunteren bidez, eta bide batez, benetan esanahi hori duen edo ez ere egiaztatuJ. iOS erako eta Androiderako dago erabilgarri.

Erakargarria da errealitate areagotuaren mundu hau, ezta? Aplikazio interesgarririk ezagutzen baduzu, idatzi iruzkin bat eta partekatu gurekin!