Ederki pasatu genuen Óscar Terolekin Euskaltelen Algara-gauean. Eta gogoratu nahi duzunean ikus dezakezula berriz Replaytekan, Euskaltelen telebistan. Orain, harekin paseotxo bat egingo dugu bere jaioterrian, Donostian: “munduko hiririk onena, objektiboki hitz eginda; baita subjektiboki hitz eginda ere”.

Goizean, azoka; arratsaldean, terraza eta hizketaldia; eta, gauean, beste hizketaldi bat

Goizean goiz... Goiztiarra da Óscar: “Goiza kalean ibiltzeko da; jarduera komertzial handieneko unea da; bizi-bizi dago kalea, hegoaldeko herri batekoak bagina bezala'. Eta hiria bizi-bizi ikusteko, ez dago azokak bezalakorik: ‘Azokazalea naiz. San Martinekoa eta Bretxakoa aukera onak dira. Batez ere, arrandegiak gustatzen zaizkit, eta arraina garbitzen ikustea; nire bitxikerietako bat da'.

Arratsalderako, plan lasaiagoa: “Onena, 'kafetxo bat terraza batean, eta hizketaldi eder bat, mundua konpontzeko eta berriz hankaz gora jartzeko”. Kafe askotarako gaiak dauzkagu!

selección Nat Geo

Gaua iristean, eta une batez egungo egoeraz ahaztuta, 'jatetxe batean afaldu eta solasaldia luzatzea' du gustuko Óscarrek. “Nahiz eta Donostia ez den oso gauzalea”, aukerarik ez da falta: parte zaharrera joanez gero, “musika ozen jartzen duten dozenaka taberna daude, banpiroarena egiteko ezin aproposagoak”.

Pintxoak parte zaharrean

Tripa-zorriak goxatzea beti etortzen da ondo, eta “prezio guztietako aukerak daude Donostian”. Zure aurrekontua eta 'eguneko analisia' edozein direla ere, plan honek ez du sekula hutsik egiten: 'parte zaharrera joatea, pintxo-jana egitera”.

Izan ere, gozatzeko txoko asko ditu Donostiak: egunez nahiz gauez gozatzeko, bakarrik nahiz beste norbaitekin. Oscarrek nahiago du beste norbaitekin joan: “hitz egiteko edo eztabaidatzeko, baina hobe beste norbaitekin”. Bekatuan bakar-bakarrik erortzeko egunak ere badira, ordea. Urtea oso luzea da eta".

Eskerrik asko, Óscar, gu Donostian barrena gidatzeagatik.

Esaguzu: zer iruditzen zaizkizu txoko hauek?

Donostia San Sebastián Turismoak utzi dizkigu irudiak.