Ura bizia da, eta merezi du, ondo merezi ere, egun bateko omenaldia. Martxoaren 22a, asteartea, Uraren Nazioarteko Eguna da, eta egun hori aukeratu du Discovery Channelek 'La gran sequía' dokumentala estreinatzeko.

Ura, altxor handi hori

Badakizu 200 milioi pertsona inguru bizi direla munduan edateko urik gabe?

Uraren Eguna nazioarteko ekimen gisa sortu zen, Lurreko gizakien eta espezieen biziraupenerako urre likido deritzona zaintzeak duen garrantziaz jabetzeko.

Uraren Nazioarteko Egunak 30 urte beteko ditu aurten, 1992an hasi baitzen ospatzen.

Eta aurten, 2022an, lurpeko urak dira arretagunea, akuiferoetan daudenak edo iturburuak hornitu ondoren ozeanoetara heltzen direnak. Funtsezkoak dira akuiferoak leku idorretan, eta han dira zaurgarrien, hain zuzen, handia baita poluitzeko eta gehiegi ustiatzeko arriskua han.

Lehortea, eguneko estreinaldiaren protagonista

Uraren Nazioarteko Eguna dela eta, Discovery Channelek programazio berezia eskainiko du martxoaren 22ko gauean, 'La gran sequía' filmaren estreinaldia barne.

Gizakion ekintzen ondorio beldurgarriak ditu itu dokumentalak.

Urte asko dira Estatu Batuetako Mendebaldeak inoizko lehorterik okerrenetako bat pairatzen duela, eta horrek larriagotu egiten du uraren krisia, berez lehenago sortua, gehiegizko garapenaren, erabilera okerraren, ustelkeriaren eta historiaren apeten ondorioz.

Pro Publica irabazi-asmorik gabeko kazetaritza-ikerketako erakundearekin batera ekoitzia, 'La gran sequía' saioak aurrez aurre daukagun hondamendi hidrikoaren kausak eta ondorioak aztertzen ditu, bai eta irtenbide berritzaile batzuk eskaintzen ere.

Gainera, krisi horren hiru alderdi aztertuko dituzte bost dokumental-egilek.

Zure zain izango gara gure planeta zaintzeko hain egun berezian. Aisia TB aukerarekin ikus dezakezu ‘La gran sequía’.

k ematen du telebista-zerbitzua (Over The Top Networks Ibérica, S.L.U. IFZa B-86588639. Helbidea: C. Casanova 209, principal 1ª - 08021, Bartzelona). https://www.agile-tv.es