Dakizunez, Euskaltelen aurrea hartu diogu Black Fridayri. Hilabete osoa emango dizugu zure erosketak prezio ezin hobean egiteko. Astero ematen dizugu gure nobedadeen berri, eta, orain, etxean denbora gehiago ematen duzun honetan, behar duzun hirukotea dakarkizugu. Euskaltelen Black Friday izugarria da!

OPPO A72, 7 €-ren truke

Ez duzu beste inon aurkituko OPPO A72a prezio horretan. Eta behar duzu. Izan ere, hilean 7 € bakarrik ordainduta, 48 Mpx-eko lau kamera izango dituzu, 128 GBko memoria —zure argazki guztiak gordetzeko— eta ahalmen handiko bateria bat. Azkar ibili, aste honetan bakarrik duzu aukera.

Eta hau da onena: 6 hilabetez nahi adina giga izango dituzu doan.

Black Friday OPPO A72

Samsung Galaxy Tab A tableta, 0 €-an

Hil honetan, Euskaltelen mugikorrerako 20 GB-ko bonu bat kontratatzen baduzu, Samsung Galaxy Tab A47 tableta hau doan izango duzu. Diseinu mehea du, eta 10,4 hazbeteko pantaila. Jolasteko eta telesailak nahiz sukaldeko errezetak ikusteko laguna izango da ?.

Paketea: mugikorra + telebista

Ez al litzateke ederra telebista bat estreinatzea, Netflixen azken nobedadeak ikusteko, eta mugikorra, lagunekin telesailari buruz hitz egin ahal izateko? Horixe bera pentsatu dugu guk ere, eta hemen duzu.

Black Fridayn, eskuratu Smart TV LG 32” telebista eta LG K41s mugikorra, biak batera, hilean 12 €-ren truke. Bai, biak 12 euroren truke. Ikusgarria!

Baina ez hori bakarrik: Euskaltelen Black Fridayk askoz gehiago du: punta-puntako mugikorrak eta soinean eramateko gailuak, LG telebistak deskontuekin, eta, laster, gure outleta. Dena ikusia zenuelakoan al zeunden??.

Ez utzi ihes egiten Euskaltelen Black Fridayri!