Ez dago urrun joan beharrik egun batzuetako atsedena hartzeko. Euskal Herrian bertan daukazu egunerokotik ateratzeko behar duzun guztia. Eta gure basoetan ezkutatzen da. Imajinatzen duzue zer den zuhaitz arteko etxola batean lo egitea?

Aire garbia arnastea, zure terrazan gosaltzea, aire libreko jacuzzi batean erlaxatzea, basoan paseatzea edo ibilaldi bat egitea, txabolara iritsi eta tximinia piztea... Natura zuretzat bakarrik, uste duzun baino hurbilago.

Etxolak eta ijito-gurdiak Zeanurin

Gorbeia eta Urkiolako parke naturalen erdian, Zeanurin, daude Zuhaitz Etxeak. Zuhaitzetan zintzilik dauden etxetxo hauetara igotzeko, eskailera batzuk dituzu, eta goian terraza bat, Gorbeia, Otxandioko herria eta haritz- eta izei-basoak ikusteko.

Leku berean, beste esperientzia berezi bat bizi dezakezu: ijito-gurdi batean lo egitea. Beste garai batean biziko bazina bezala sentituko zara.

Cabañas en los Árboles, carros cíngaros

Etxolak basoaren erdian, Leintz Gatzagan

Araba eta Gipuzkoaren arteko mugan, basoan sakabanatuta, zazpi Baso Etxola daude, inguruan ezin hobeto integratuta. Hemendik, Urkiola, Aizkorri-Aratz eta Gorbeiako parke naturaletara daraman bidexkaren bat aukeratu dezakezu.

Plan ezin hobea da familiarekin egoteko, bikotekidearekin edo lagunekin gozatzeko, eta gure lurra ezagutzeko.

Cabañas en los árboles, Leintz Gatzaga

Ekoturismoa Nafarroako Pirinioetan

Agroturismo Mari Cruzek proposamen berezi bat dauka zuretzat: naturaz inguratua egoteko aukera, Hiriberri-Artzibarren. Nafarroako Pirinioetako txoko honetan, zuhaitzen artean lo egin dezakezu, inguruko gastronomiaz gozatu —beren baratzean ereindako produktuekin egina—, edo baserriko animaliei jaten eman.

Nafarroatik atera gabe, Ultzamako bihotzean (Lizaso), sei etxola daude zuhaitzetan zintzilik (Basoa Suites). Sartu Amatiko hariztian, gozatu paisaiez, mendi-ibiliez, zaldi-ibilaldiez, gastronomiaz... Gosaria zuk zeuk igo dezakezu etxolara, polea baten bidez.

Basoa Suites en Navarra

Glamping, egun batzuk kanpoan igarotzeko beste aukera bat

Bada gero eta jende gehiago erakartzen duen beste kanpin-modalitate bat: glamping-a. Glamourra eta kanpina aldi berean.

Itsasertzera goaz, Itxaspe kanpinera Zumaiako flysh-labarrak ezagutzera. Mendi-ibilbideak, urpekaritza, bizikleta-ibilbideak, surfa, eskalada... eta, lotarako, zurezko bungalowak, euskal kostaldera begira.

Camping Itxaspe

Itsasertzean dago Portuondo kanpina ere, Mundakako itsasadarrari begira.

Itsasoa edo mendia, zuk aukeratu. Bertatik bertarako turismoa, Euskal Herriko altxorrak ezagutzeko.

Pentsatu duzu nora egingo duzun ihes hurrengoan? Konta iezaguzu iruzkinetan.