Mota askotako beheraldiak daude. Hotzak, euriak, aterkiak, berokiak, ordua aldatzeak, hostoak erortzeak... beheraldia eragiten digute, tristura. Euskalteleko mugikorren prezioen beheraldia, berriz, oso ona da, ez du tristurarik eragiten. Udazkena poztu nahi dizugu Euskaltelen, eta, horretarako, prezioak jaitsi dizkiegu hiru mugikor hauei: Oppo A54 5G, Samsung Galaxy A32 eta Oppo Find X3 Lite.

Euskaltelen, mugikor berri bat eskuratzea izugarrizko poza da!

Oppo A54 5G

Oppo A54 5G, 7 €/hil

Zure mugikorrak egun osoko erritmoari eustea behar baduzu, hauxe da zurea. 5.000mAh-ko bateriari esker, 13ordu izango dituzu bideoak ikusteko, edo 27 ordu telefonoz hitz egiteko. Eta, energia aurrezteko moduarekin, bateriaren %5 bakarrik edukita ordubete jardun zaitezke WhatsApp-en txateatzen.

Premium diseinua eta 6,49hazbeteko pantaila handia ditu, telesailak, argazkiak, bideoak eta abar askoz hobeto ikus ditzazun. Kamera, berriz, punta-puntakoa: 48+8+2+2MPX-eko lau lente eta adimen artifiziala, eszenarik onena lortzeko beti. Udazkeneko selfietarako, berriz, 16MPX dituzu.

Beste datu batzuk, mugikorra erostean kontuan hartu beharrekoak: 64GB biltegiratzeko, 4GB-ko RAM memoria, eta Android 11 sistema eragilea.

Samsung Galaxy A32

Samsung Galaxy A32: hilean 10€-tik hasita

Argazki asko ateratzen badituzu eta sarri-sarri deskargatzen ibili nahi ez baduzu, berriz, biltegi handixeagoa behar duzu: Galaxy A32ak 128GB-koa du.

5.000mAh-ko bateriak egun osoa iraungo dizu, eta, behar duzunean, oso azkar kargatu ahal izango duzu, 15W-erainoko karga azkarra baitu.

Lau lenteko kamerak udazkeneko kolore guztiak hartzeko aukera emango dizu. 64MPX, dena garbi ikusteko; 8MPXeko angeluhandia, paisaietarako; 5MPXeko makroa, orbelaren xehetasun guztiak hartzeko; eta 5MPX-eko sakontasuna, lehen planoak nabarmentzeko. Selfieak egiteko, berriz, 20MPX dituzu.

Informazio interesgarri gehiago: 4GB-ko RAM memoria, 6,4 hazbeteko pantaila, Android 11 eta Game Booster.

Oppo Find X3 Lite

Oppo Find X3 Lite: 15€/hil

Aukera hau ezin hobea da mugikor bati zerbait gehiago eskatzen badiozu: kamera hobea, 64+8+2+2MPX eta 32MPX-eko aurreko kamera bat; eta RAM memoria handiagoa, 8GB-koa, errendimendu arin-arin baterako.

Bideoaren kalitatean nabarmentzen da bereziki. Gaueko eszenaren bat grabatu nahi baduzu, IA Highlight Video funtzioak adimen artifiziala erabiliz argitzen du planoa. Gainera, aldi berean atzeko eta aurreko kameren irudiak har ditzakezu, zer aurpegi jartzen duzun ikusteko.

4300mAh-ko bateriak nahiko autonomia ematen dizu, baina onena da oso-oso azkar kargatzen dela: %100era edukiko duzu 35minutuan.

Nabarmentzeko beste datu batzuk: 6,4hazbeteko pantaila, 7,9mm-ko gorputz ultrafina, eta Android 11.

Aukeratu zure beharretara ondoen egokitzen den mugikorra, eta baliatu prezio-jaitsieraz udazkenean telefonoa aldatzeko: Oppo A54 5G, Samsung Galaxy A32 eta Oppo Find X3 Lite.