Adiskidetasunaren hilabetea da abendua. Kanpoan dauden koadrilako lagunekin elkartzen zara bazkaltzeko (eta elkarrekin afaltzen duzue), eta Tigerreko txikikeria dibertigarrienak oparitzen dizkiozue elkarri, lagun ezkutua eginez. Baina zure adiskidetasuna da lagunei egin diezaiekezun opari onena...

Askotan izan dituzu alboan zure lagunak, lankideak, adiskideak, anai-arrebak, bazkideak... onean eta txarrean, zuri laguntzeko prest. Egun hauetan elkartu, eta egunsentira arte arituko zarete barrez, zuen istorioak gogoratzen. Nola eman une horien ordaina? Euskaltelen fakturan aurrezki on bat oparituz. Halaxe da, bai. Izan ere, lagun bat duenak deskontutzar bat du. Halaxe da lagunartean.

Oparitu zure lagun minari Xiaomi Mi 9 bat edo Honor 20 Lite bat, eta, Euskaltelen bezero egiten bada, zuk ere oparia jasoko duzu. Ekarri 5 lagun Euskaltelera eta eskuratu 50 €-ko deskontua lagun bakoitzeko. Haietako bat izango zara?

Zatoz Euskaltelera eta izan zure lagunen lagunik onena. Aurtengo Gabonetako opari onena izango da!

Aurtengo Gabonetan, oparitu adiskidetasuna