Munduan milioika animalia-espezie badaude, eta zuri bizilagunaren txakurra zer arrazatakoa den jakitea ere zaila egiten bazaizu, mugikorraren bidez animaliak erraz eta doan identifikatzea ahalbidetzen duen aplikazio bat erabili nahi izango duzu beharbada.

Zure gustuko animaliak txakurrak izan, hegaztiak izan, edo intsektuen munduan aditu bihurtzear egon, animalia-espezie eta -arrazei buruzko xehetasun interesgarri asko identifikatzen, ezagutzen eta jakiten lagunduko dizuten aplikazioak daude.

Honako aplikazio hauek proposatzen dizkizugu:

apps-identificacion-animales

Picture Animal

Ezagunena eta osoena den aplikazioetako batekin hasiko gara. Espezie ugari identifikatzeko eta horiei buruzko datuak eskaintzeko gai da, eta bertsio espezifikoak ditu animalia-mota desberdinetarako.

Picture Insect

Intsektuak identifikatzeko aplikazio espezifikoa da Picture Insect, eta iOS eta Android sistema eragileetarako dago eskuragarri.

apps-identificacion-animales

Datu-basean 1.000 intsektu-espezietik gora du. Nola erabiltzen da? Oso erraza da: edozein intsekturen argazkia atera baino ez duzu egin behar, eta Picture Insect aplikazioak segundo gutxian esango dizu zer intsektu den. Erosoago erabiltzeko, zeure erregistroa sor dezakezu identifikatutako espezieekin, bilduma pertsonal batean.

Picture Bird

Zer dakizu txoriei buruz? Picture Bird hegaztiak ezagutzeko aukera ematen duen aplikazio bat da. Horren funtzionamendua ere antzekoa da: animaliaren argazkia atera baino ez duzu egin behar.

apps-identificacion-animales

iOS eta Android sistema eragileetarako dago eskuragarri.

Picture Fish

Identifikatu nahian zabiltzan arrain hori Picture Fish aplikazioaren datu-base zabalean egongo da. Gainera, espezieari, haren elikadurari edo behar dituen zaintzei buruzko datuak eskaintzen ditu.

apps-identificacion-animales

iOS eta Android sistema eragileetarako bertsioak ditu.

iNaturalist

iNaturalist zu aintzakotzat hartzen zaituen aplikazio bat da, bai informazioa kontsultatzeko eta zuk hari informazioa emateko.

Aplikazio ezagunenetako bat da, eta, praktikan, adituen eta erabiltzaile partikularren ekarpenekin elikatzen den lankidetza-proiektu bat da. Horrela, mundu guztiko animalia eta espezieei buruzko datu-base bikaina izatea lortzen du.

Tokiko bertsioak ditu, eta zenbait hizkuntzatan dago eskuragarri, iOS eta Android sistema eragileetarako.

Seek

iNaturalist aplikazioarekin sinkronizatuta dago Seek, familiei eta zaleei zuzendutako errealitate areagotuko aplikazio bat. Funtzionamendu sinple eta eraginkorra du: aplikazioak argazkia ezagutzen du, eta argazkian ageri den espeziearen antzekoak bilatzen ditu. iOS eta Android sistemetarako bertsioak ditu.

apps-identificacion-animales

Animalia

Izaera didaktikoa duen aplikazio hau haurrentzat pentsatua dago bereziki, eta, adibidez, zoo bateko animaliak identifikatzeko aukera ematen du. Xehetasun bitxiak eskaintzen ditu, baita lehiaketa eta sariak ere.

Deskarga ezazu iOS edo Androiderako.

Dog Scanner

Orain, bizilagunaren txakurra zer arrazatakoa den identifikatzeko unea iritsi da. Dog Scanner aplikazioak 370 txakur-arraza baino gehiago bereizten ditu, Fédération Cynologique Internationale (FCI) erakundeak ofizialki aitortzen dituenak baino are gehiago, argazkien edo bideo laburren bidez.

apps-identificacion-animales

Hain da zehatza, ezen mestizoekin ere funtzionatzen baitu eta arraza mistoak ezagutzen baititu.

Alderdi oso orijinal bat ere badu: giza aurpegi baten antz handiena duen txakur-arraza zein den adierazten duen funtzio bat. Aplikazioa iOS eta Androiderako dago eskuragarri.

iAnimal

Atera argazkia aplikazioan edo kargatu zuzenean telefonoaren galeriatik, eta %95eko aukera duzu iAnimal aplikazioak zein espezie den asma dezan.

Animalia arrunten 1.000 espezie baino gehiago identifika ditzake automatikoki, grafikoak eta irudi-galeriak ditu, eta irudi berean animalia bat baino gehiago bereizteko gai da.

iOSerako bakarrik dago eskuragarri.

Leva Identificadora

Intsektuak identifikatzeko balio du Leva Identificadora aplikazioak ere, baina, kasu honetan, publiko profesionalago bati zuzenduta dago. Hain zuzen ere, aplikazioaren datu-basearen atzean dagoen ikaskuntza automatikoko algoritmoa adituek kudeatzen dute. Androiderako dago eskuragarri.

apps-identificacion-animales

Orain, animaliak identifikatzen espezializatutako aplikazioak erabiliz entomologo “ia profesional” bihurtzeko aukera eman dizugunez, zure txanda da.

Urriaren 4an praktikatzen hastea proposatzen dizugu, egun horretan ospatzen baita Animalien Mundu Eguna.

Heinrich Zimmermann-ek, Hombre y perro aldizkariko idazleak, animaliei egun bat eskaintzea proposatu zuen Animaliak Babesteko Mundu Erakundeak Vienan antolatutako biltzar batean. Urriaren 4a zen, eta egun hori aukeratu zuten; izan ere, egun horretan bertan ospatzen da San Frantzisko Asiskoaren, animalien zaindariaren, jai kristaua ere.

Ekin animaliak ezagutzari, edozein egun dela ere; hemen egongo gara, konta diezaguzun ;)