Martxoaren 19an aitari zer oparitu pentsatzen ari bazara, Euskaltelek proposamen bat du zuretzat. Zergatik ez diozu oparitzen elkarrekin egoteko denbora gehiago? Zergatik ez oparitu hurbilago egoteko aukera? Zergatik ez oparitu konektatuak egoteko aukera? Zergatik ez diozu oparitzen mugikor bat? Hona hemen bi telefono-aukera, oso modu onean, une gehiago partekatzeko aukera izan dezazuen biok:

Honor 50 Lite, 8€/hil eta Xiaomi 11 Lite NE, 13€/hil.

Zer ezaugarri ditu bakoitzak?

Honor 50 Lite, berria Euskaltelen

Honor 50 Lite, berria Euskaltelen

Euskaltelera iritsi berria da, eta oso gustukoa dugu Honor-en telefono berria.

6,67hazbeteko pantaila handia du, biloben bideoak xehetasun guzti-guztiekin ikusteko. Gainera, beste mugikorrekin alderatuta, oso bestelako diseinua du, atzeko kamerak zirkuluan jarrita baitaude.

Bereizmen handiko argazki dotoreak ateratzeko, Honor 50 Lite terminalak kamera laukoitz bat du: adimen artifizialean oinarritutako 64Mpx-eko modu ultrargia, 8Mpx-eko leiar angeluhandia perspektiba nabarmentzeko, 2Mpx-ko sentsore makroa eta 2Mpx-eko sakonerako kamera.

Eta selfieak ateratzea gustuko badu, 16Mpx ditu.

Familiari egindako bideoak eskura izateko beti eta harro-harro erakusteko, 128GB-ko biltegiratze-ahalmena du.

Eta 4.300mAh-ko bateria bukatzen bazaio, oso denbora gutxi beharko du kargatzeko, 66W-eko karga azkarrari esker. 10 minutu inguru nahikoa du bateria %40raino kargatzeko.

Bi xehetasun interesgarri: argi urdin murriztuaren ziurtagiria du ikusmena babesteko, bai eta NFC ere, zuzenean mugikorrarekin ordaindu ahal izateko dendetan.

6Gb-ko RAM memoria du, eta Android 11 sistema eragilea.

Euskaltelen uste dugu opari egoki-egokia dela zure aitarentzat. Joan Euskaltelen zure dendara edo eskuratu zuzenean, esteka honetan sartuz: Honor 50 Lite, 8€/hil.

Xiaomi 11 Lite NE, hil honetan merkeago

Xiaomi 11 Lite NE, hil honetan merkeago

Aprobetxatu Xiaomi hau merkeago lortzeko aukera hil honetan Euskaltelen.

NE horrek zer esan nahi duen galdetuko diozu zure buruari; bada, oso erraza da: New Edition. Izan ere, Xiaomiren modelo berria da. Potentzia hobetua du, eta abiadura handiagoa.

6,55hazbeteko AMOLED pantaila erresistentea du, eta diseinu arin eta erabilgarria. Atzeko kameraren modulua ia laua da, telefonotik kanpora ez nabarmentzeko.

Eta kameraz ari garela, adi: 64Mpx-eko sentsore nagusi bat du, 8Mpx-eko angeluhandia, 119º-ko ikus-eremuarekin, eta 5Mpx-eko telemakroa. Eta, selfieetarako, 10Mpx.

Eta, horiez gain, 128 GB-ko biltegiratze-ahalmena, 8GB-ko RAM memoria, 33W-eko karga azkarreko bateria, eta Android 11 sistema eragilea ditu.

Martxoan, 2€ merkeago egongo da; beraz, sos batzuk aurreztuko dituzu aitarentzako oparian. Eskuratu Euskaltelen edozein dendatan edo erosi online esteka honetan: Xiaomi 11 Lite NE, 13€/hil

Eta esango diguzu oparia gustatu zaion.

Asko gozatu aitarekin.