Aitaren Eguneko opari klasikoek ez dute ezer asko balio gaur egun: Kolonia bat? Mahuka-bikiak? Gorbata bat? Ez duzu aukera asko izango erabiltzeko. Pijamarena, berriz, ez da hain ideia txarra?. Horiek baino gehiago gustatu baietz, ordea, mugikor on bat, tableta bat, eramangarri bat edo telebista bat. Oparitu teknologia zeure buruari, oparitu Euskaltel.

Aukera ezin hobea da prestazio handiko mugikor bat estreinatzeko

Hiru edo lau kamerako smartphone batekin, hain gustura jarriko zara... igual egingo duzu unpackaging bat YouTuben ?. Bi premium mugikor dauzkagu zuretzat Euskaltelen, eta prezio onean:

  • Oppo Reno 4 (5G): lau kamera ditu (48+8+2+2 MPX), fina da, pantailan desblokeatzeko aukera du, eta biltegiratze-ahalmen handia (128 GB) eta errendimendu handia (8 GB-ko RAMa) ditu. Gainera, energia aurrezteko moduarekin, ordu eta erdiz aritu zaitezke WhatsAppen bateria-kargaren % 5 bakarrik erabilita.
  • Samsung Galaxy S20 FE: 6,5 hazbeteko murgiltze-pantaila du, hiru kamera (12+12+8 MPX), 32 MPX-eko selfiea, bateria adimenduna —egun osoa jokoetan emateko adinakoa—, eta 128 GB, milaka argazki eta bideo gordetzeko; eta urarekiko erresistentea da, gainera. Dena dauka mugikor honek.

Eta tableta bat, eramangarri bat edo telebista bat oparitzen badiozu zeure buruari?

Mugikor on bat baduzu edo zurea gustuko baduzu, Euskaltelen badituzu ideia gehiago Aitaren Egunean zeure buruari oparia egiteko.

Aitaren Egunean zeure buruari oparia egiteko aukera egokiena, Euskaltelen

  • 32 hazbeteko LG LED telebista: telebistako agintearen benetako jabea izateko eta Euskaltelen telebistako zure telesail gustukoena gustura ikusteko, oparitu zeure buruari adimen artifiziala duen lehen Smart TVa.
  • Samsung Galaxy TAB A7 tableta (4G): fina da, metal-itxurako diseinua du, 10,4 hazbeteko pantaila, aisialdirako erabiltzeko, eta modu iluna, ikusmena gutxiago nekatzeko.
  • Lenovo Thinkbook 14 intel Core i3 eramangarria: Windows 10 Pro 64, prozesadore ahaltsua eta biltegiratze-ahalmen handia ditu. Erraz eramaten da batetik bestera, 17,9 mm lodi bakarrik da eta. Eta dituen bi Dolby Audio bozgorailuei esker, primeran entzungo duzu bideo-deietan.

Zeure buruarentzako oparia aukeratzen lagundu izana espero dugu.

Merezi duzu!