Instagramen edo Facebooken sartzen zaren bakoitzean zur eta lur geratzen zara zure lagunen argazkiekin? Nahi duzu zure profila liluratzeko modukoa izatea? Leku egokian zaude. Zure jarraitzaileen kopuruak itxuragabe gora egin dezan trikimailu batzuk erakutsiko dizkizugu post honetan. Amaitu dira selfie-makila, duck facea eta fish gapea. Presta zaitez sare sozialetako azken-azken joerak ezagutzeko!

Instagrameko argazki-mosaikoa

Instagrameko aukerarik ikusgarrienetako bat da argazkien collageak edo mosaikoak egitea zure profilean. Eta horiek egiteko aplikazio onenetako bat Instagram Grids da; iOSerako eta Androiderako dago erabilgarri. Behin aplikazioa instalatuta, hiru urrats hauek egin besterik ez duzu: hautatu argazki bat zure profiletik eta kargatu aplikazioan; hautatu lauki-mota (3 X 3koa da egokiena), eta Instagridek sortuko dizu laukia. Gorde mosaikoa galerian. Dagoeneko prest duzu zure profilean partekatzeko. Instagramek automatikoki ordenatuko ditu.

Aplikazio horrekin berarekin, argazki panoramiko bat zatitu dezakezu, zure jarraitzaileek hatza pantailan alde batera eta bestera mugituz ikus dezaten. Guk egin dugu proba @euskaltelen, eta emaitza ikusgarria da!

Una publicación compartida de Euskaltel (@euskaltel) el

360 graduko argazkiak Facebooken

Argazki hauek ezin egokiagoak dira ikusten ari zaren toki zoragarri horretara eramateko zure lagunak. Eta errazak dira egiten! Sartu Facebooken aplikazioan, eta sakatu egoera eguneratzeko barran. Besteak beste, aukera hau eskaintzen du: 360 graduko argazkia. Haren gainean klik eginda, kamera berezi bat izango duzu eskura, zure buruaren inguruan biratuz argazkia egiteko aukera ematen dizuna. Emaitza? Ikaragarrizko argazkia. Zure lagunekin partekatu ahal izango duzu, eta haiek beren smartphonea mugituz ikusiko dute.

Egin timelapse bat zure mugikorrarekin

Bideoa gustuko baduzu, akaso probatu nahiko duzu timelapseren mundua: abiadura bizian erreproduzitzen diren bideoak dira, bizitza bera ere ziztu bizian doala erakusten digutenak (sakona, ezta?). J) Zer den ikus dezazun, hemen duzu adibide bat, ikusgarria:

Smartphone askok dute funtzio hori, baina zureak halakorik ez badu, Instagramen Hyperlapse gomendatzen dizugu. Bideoak grabatu eta abiadura desberdinetan erreproduzitzeko aukera ematen du. Gure aholkua: emaitza ikusgarria izateko, erabili tripode bat.

Egin cinemagraph bat

Cinemagraphek elementu bakar batean irudi finkoa eta bideoak konbinatzen dituzte. Modu horretan, bideoaren zati bat finko geratzen da, eta hautatzen dugunak mugimendua erreproduzitzen du. Metodo erraza da: grabatu lau segundoko bideo-sekuentzia bat; lehen frame estatikoan, hautatu mugitzea nahi duzun bideo-zatia… eta kito! Efektu ikusgarriak Probatu Loopsien, Androiden nahiziOS: doan da, eta ez duzu tripoderik behar; hori bai: bideoak unean bertan grabatu beharko dituzu, eta ezingo dituzu erabili zure smartphoneko bideotekakoak.

Uretako argazkiak, low-cost

Seguru uda honetan uretako argazkiz bete zaizula Instagram. Jakin nahi duzu zer trikimailu duten erdia ur azalean eta beste erdia ur azpian geratzen deneko argazki horiek? Dome izeneko gadget txiki bat da. Zure kirol-kamerari egokitu, eta hauek bezain argazki ikusgarriak egin ahal izango dituzu.

Una publicación compartida de Ideias GoPro ?? IdeiasGP (@ideiasgp) el

Sekuentzia panoramikoa

Inoiz ikusi duzu pertsona bera behin baino gehiagotan eta jarrera desberdinetan ateratzen den argazki panoramikorik? Ez da Photoshopen trikimailu bat, ez eta horren antzeko beste ezer ere: ematen duen baino errazagoa da. Mota horretako argazkiak egiteko aukera duen mugikor bat besterik ez duzu behar. Nahikoa da pertsona bat jarrera desberdinetan agertzea ibilbidearen zati desberdinetan. Bideo labur honetan ezin hobeto azaltzen dute nola egin:

Gustatu zaizkizu zure sareetan itxurakeria egiteko trikimailu hauek? Besteren baten berri eman nahi badiguzu, utz iezaguzu iruzkin bat. Probatzeko irrikaz gaude! ?