Aurtengo balantzea bereziki zaila da. Nork esan behar zigun, urtezaharretan, martxoan dena hala aldatuko zela? Aldaketa eta bilakaera horren ondorioz, azkar erreakzionatu genuen, eta inoiz baino gehiago jarri ginen gizartearen alde.

Konpromiso horrek garrantzi handia du denontzat; horregatik, saiatu gara zure beharrek eskatzen zuten mailan egoten. Lagunduko genizulakoan gaude. Eskerrak eman nahi dizkizugu, aurten ere, hor egoteagatik.

Euskaltelen ekarpena gizarte-ekimenei

Osasun-krisian, saiatu ginen konfinamendua eramangarriago egiten etxean zeuden pertsona guztiei eta ospitaleratutako guztiei, “Teknologia pertsonen bidez eta pertsonentzat” lemapean.

iniciativas sociales durante la crisis sanitaria: Cuerpo de Bomberos Bilbao

    • Kolektibo zaurgarriak eta ospitaleratutako pertsonak: konektagarritasuna erraztu dugu, inor atzera gera ez dadin, SIM-txartelak emanez ikasleei, ospitalean direnei eta bazterketa-egoeran direnei, modemak eta tabletak baliabiderik gabeko familiei, entzungailuak eta mugikorren kargagailuak ingresatutako pertsonen egonaldia arintzeko, eta aukera izan dute, halaber, doan izateko Edonon, Euskaltelen onlineko telebista.Gainera, bat egin dugu ‘Besarkada birtualak’ ekimenarekin, eta doako telefono-lineak eskaini ditugu egoitzetan diren adinekoak beren familiekin komunikatzeko.
    • Gigak doan eta Internet Konpromisoa: telelanak, bideo-deiek edo ikasleen onlineko klaseek inoiz baino giga gehiago behar izatea eragin dute; horregatik jarri genituen zure eskura datu estrak, behar zenituen mugikorretarako.Eta aurrerago joan ginen eta Internet Konpromisoa eskaini genizun, kalitatezko Interneteko konexioa prezio murriztuan, talde ahulenei konektagarritasuna errazteko.
  • Aisiarako eduki gehiago: aurten denbora asko eman dugu etxean, eta pentsatu genuen egunak eramangarriago egin genitzakeela gure telebistako edukiak indartuz. Haurrentzako eta zinemako kanalak ireki genituen, hezkuntza-eskaintza bereziak egin genituen eta 100 film sartu genituen doan Replaytekan.

Gure ekitaldi enblematikoenak, online

Osasun-krisiaren ondorioz, Euskaltelek parte hartzen duen eta urtero milaka pertsona biltzen dituzten hainbat ekitaldiren formatua aldatu behar izan zen.

Euskal Encounter, Gipuzkoa Encounter, Araba Encounter eta Gamegunea online egin ziren, etxetik bideo-jokoen eta teknologiaren mamirik onenaz gozatzen jarrai zenezaten.

Marea laranjaren itzulera eta emakumezkoen futbolerako laguntza

2020ak albiste handiak ere ekarri dizkigu. Hainbeste itxarondako mara laranjaren itzulerak behar genuen ilusioa sortu digu aurten. Euskaltelek berriro babestu du Euskaltel Euskadi, eta zuen erantzuna ezin hobea izan da. Aupa marea laranja!

Eta beste poztasun bat, Athletic Club Bilbaoko, Realeko, Osasunako eta Eibarreko neskak zelaian dena ematen ikustea, guri hor kanpoan gertatzen ari zena ahantzarazteko.

Euskararekiko gure konpromisoa

Euskaraldiak bigarren edizioa egin du aurten, desberdina gaur egungo egoeragatik, baina berrikuntza askorekin. Euskaltelek laguntza eman dio Euskaraldiari bere eraldaketa digitalean, Android eta iOS mugikorretarako aplikazioa babestuz eta ariguneak sortuz erakunde guztiak euskaraz komunikatzeko ariketa kolektibo batean inplikatzeko deiari erantzunez. EUSKARA GEHIAGO, GEHIAGOREKIN eta GEHIAGOTAN!

Euskaraldia 2020

Durangoko Azokak taupada biziz jarraitu zuen onlineko dendan eta programazio berezi batekin, jende-kopurua murriztuta, kulturak inoiz baino gehiago behar gaituelako.

Durangoko Azoka

Euskara bultzatzeko konpromisoa gure nortasunaren eta gizartearekiko hurbiltasunaren ezaugarrietako bat da. Gure Euskara Plana dugu, langileen eta bezeroen artean euskararen erabilera dinamizatzeko, eta ez dugu huts egiten ikastolen festetan, Bertso Txapelketan, Korrikan, Durangoko Azokan...

25. urteurrena

A zer urtea 25 betetzeko! Baina bete ditugu, zuekin nahi genukeen bezala ospatu gabe baina konektatuta egoten jarraitzen laguntzeko ilusio itzelarekin. 1995eko uztailaren 3an, ofizialki jarri genuen martxan Euskaltel SA sozietatea eratzean telekomunikazio-operadore gisa genuen bizitza, eta, 25 urte geroago, ekin eta ekin jarraitzen dugu, zuen konfiantzari esker.

25 aniversario Euskaltel

Eguberri On!!