Ezagutzen duzu zer dioen urtarrilari buruzko legenda beltzak, ezta? Urte guztiko egunik etsigarriena omen da urtarrileko hirugarren astelehena. Negu beltzak, Eguberrien ondoriozko zorrak eta urte berrirako asmo ustelek bat egin, eta tristeziak jota uzten gaituzte. Blue Monday da; hala esaten zaio. Egia delakoan zaude? Ala iruzur-usaina hartzen diozu? Berdin dio; batera zein bestera, formula ezin hobea dugu guk urtarrileko egun triste horretan ondo pasatzeko. Zer formula? 2019ko aplikaziorik eta jokorik onenak baliatzea (Androiderako eta iOSerako). Utikan Blue Monday!

Android

2019ko mugikorretarako aplikazio eta joko onena zein zen galdetu zien Googlek erabiltzaileei.

Eta DAZN: Deportes en Directo aplikazioak jaso zuen boto gehien. Ezagutzen ez baduzu, probatzeko egun egokia izan daiteke Blue Monday. Mota guztietako kirolak eskaintzen ditu, zuzenean eta nahieran: futbol ingelesa, boxeoa, tenisa eta MotoGP, besteak beste.

Gamerrek ere man zuten beren epaia. Badakizu zein izan zen 2019ko jokorik onena? Call of Duty: Mobile. Klasikoen artean klasikoa da. 2019an estreinatu zen mugikorrerako bertsioa, eta arrakasta ukaezina izan zuen. Tiroak gustuko badituzu, hauxe da zure jokoa.

Erabiltzaileek hautatutakoez gain, Googlekoek berek ere osatu dute beren TOP 5 zerrenda, 2019ko onenarekin. Egin begiratu bat:

Apple

Sagarraren taldekoek ere egin dute beren hautaketa, 2019ko onenarekin.

Aplikazioen munduan, urteko joera soiltasuna izan da. Eta bide horretatik doa iPhonerako aukeratutakoa ere: Cámara Spectre (Lux Optics). Adimen artifizial erabiltzen du iraupen luzeko argazki zoragarriak egin ditzazun.

iPaderako, koaderno digitalaren Flow de Moleskine (Moleskine) aplikazioa hautatu dute, eta Mac-erako Affinity Publisher (Serif Labs), disenitzaileentzat; eta Apple TVn deskargatzeko, berriz, The Explorers (The Explorers Network).

Eta Blue Monday behar bezala ospatzeko, ideia ona izan daiteke mugikorreko joko berri batekin hastea. Hauek dira 2019ko onenak, Appleren arabera:

Ezagutzen duzu joko hauetakoren bat? Bat zatoz Googleren eta Appleren hautaketarekin? Eman zure iritzia eta konta iezaguzu zein diren zure aplikazio eta joko gogokoenak.