Zubi Esekia Portugaleteren sinboloetako bat da. Munduko zubi transbordadorerik zaharrena eta UNESCOren Munduko Ondarea da. Aurrerabidearen sinboloa ere bada, Euskadiko zuntz-sare azkarrena bezala, zeina orain eskuragarri baitago Portugaleten ere.

Kontsultatu Portugaleteko zuntz-estaldura

Zuntz optikoaren eskaintzarik osoena Portugaleten

Jokoetan aritzea gustatzen bazaizu, lanerako behar baduzu edo, besterik gabe, denbora pasatu nahi baduzu, Euskaltelen zuntz-sareak behar duzuna emango dizu: 10Gb simetrikoraino eskaintzeko prestatutako sarea, gaming zerbitzari onenetarako zuzeneko lotura eta estaldurarik onena, gure WiFi6 konexioari esker. Jarraitu irakurtzen, guztiaren berri izateko:

  • Lau aldiz azkarragoa: XGS-GPON teknologia erabiliz 10Gb-eko zuntz simetrikoa eskaintzen duen zuntz-sareari esker, Euskaltelen badakigu merkatuko gainerako eskaintza guztiekin baino abiadura nabarmen handiagoan nabigatuko duzula gurearekin.
  • Estaldura askoz handiagoa: egia da batzuetan wifia ez dela etxeko txoko guztietara iristen. Edo, egia zen: izan ere, WiFi6aren gure 16 antenekin, etxean zauden tokian zaudela ere, bideratzailea poltsikoan bazenu bezala izango da.
  • Jokatu pro baten gisa: gaming-zerbitzari onenetara konektatuta egoteak ematen dizun berehalakotasunari esker, askoz erosoago arituko zara jokoetan, nabarmen murriztuko baitira erantzun-denborak eta hain gogaikarri den laga.

Hori nahikoa ez, eta Android 4K deskodetzaile bat jasoko duzu opari, edozein telebista Smart TV bihurtzeko, eskaripeko bideo-plataforma onenak 4K-n erreproduzitzeko eta beste gauza askotarako balio duena.

Zure zuntz-eskaintza osatzeko mugikor-tarifa onenak

Portugaleten zuntza kontratatua baduzu, jakizu Euskaltelek mugikorrerako giga mugagabeak eskaintzen dizkizula, 5G estaldurarekin. Hirian galtzen bazara, erraz topatuko duzu bidea.

Ikusi zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak Portugaleteko

Aldatu Euskadiko zuntz-eskaintza onenera

Zuntzik onena eskuratzeko, aski duzu dei bat egitea edo gure webgunean sartzea. Hitz egin dezagun tarte batez, eta konta iezaguzu zer nahi duzun; ondoen datorkizunean, zure etxean agertuko gara, eta di-da batean martxan izango duzu etorkizuneko Internet. Dagoeneko bezeroa bazara, ez daukazu deitu beharrik ere; laster jarriko gara zurekin harremanetan gure zerbitzurik onena jasotzen jarraitu dezazun.

Portugaleten, azkenean, zuntz-konexio onena

Milaka etxebizitza eta enpresari Internet onena ematea ez da erronka makala, baina horixe egin du Euskaltelek, eta 10Gb simetrikoko etxerainoko gure FTTH zuntz-sarea eskaini nahi izan dizu, eta, harekin, segurtasun osoa wifi bidezko nabigazioetan.

Portugalete, mundu ikaragarri bati lotutako hiribildu txiki bat

Azalerari dagokionez, Euskadiko udalerri txikienetako bat da Portugalete. Ia 50.000 biztanle ditu, eta biztanleria-dentsitate handiena duten estatuko herrietako bat da. Edertasun berezia du, hiru kilometro eskasean bildua gehiena. Nahitaez ezagutu beharrekoa da Euskadira etortzen bazara.

Zenbait monumentu ikusi ahal izango dituzu (Salazar Dorrea edo Elias López Bustamanteren etxea), garai desberdinetako estilo bereziko eraikinak, eta garai industrialago baten aztarnak, hala nola Burdinazko Kaia edo Zubi Eseki ezaguna. Kultura-ondare aberatsa ere badu, eta hainbat elkarte aritzen dira hura zaintzen, hala nola Lora Barri eta Sorozobal korala, jarrilleroen musikazaletasunaren erakusgarri.

Orain, Euskaltelek bakarrik eskaintzen duen eta nabigazio-abiadurarik eta wifi-segurtasunik handiena duen sarearekin, beren gustuak mundu osoarekin partekatu ahal izango dituzte, azken teknologiako zuntz optikoko sareari esker.

Irudia: Portugalete