Itsaso usaina duen herria da Zumaia, eta, hango paisaia ederrean, gure historiaren aztarna geologiko garrantzitsu bat dago. Orain, berrikuntza teknologikoarekin bat egin du, Euskaltelen eta haren zuntz optikozko sare ultralasterraren eskutik.
Zumaiarra bazara eta zuntz optikozko sare onenaren bidez zure etxerako Internet kontratatu nahi baduzu, jarraitu irakurtzen, interesatuko zaizu eta.
Kontsultatu Zumaiako zuntz-estaldura
Zuntz optikoko eskaintzarik onena Zumaian
Euskaltelen FTTH (etxerainoko zuntza) teknologia duen gure zuntz-sare berriak 1Gb eskaintzen die bezero partikularrei. Bazenekien? Baina hori hasiera besterik ez da, Euskadiko telekomunikazio-sare modernoena gai baita 10Gb simetrikoraino iristeko. Gure zuntzaren abantailarik aipagarrienetako bat da, baina badira gehiago ere:
Wifi 6 unibertsala: 4 aldiz wifi-estaldura hobea eta abiadura handiagoa bideratzailetik zure etxeko edozein txokotara; eta modurik seguruenean, WPA3 segurtasun-protokoloari esker, merkatuko modernoena.
Lag-free, lagik eta atzerapenik gabe. Gaming-zerbitzari onenetara konektatu gara, jokatzen ari zarenean atzerapen ahalik eta txikiena izan dezazun.
4K deskodetzailea: gure deskodetzaileak Android TV dauka, zure telebistan aplikaziorik onenak izan ditzazun eta Smart TV bihur dezazun, Netflix, Prime Video eta antzeko plataformetako zure telesail eta film gogokoenak 4K kalitatean ikusteko.
Zuntza eta mugikorra bateratzen dituen eskaintzarik onena Zumaiarako
Zuntz-eskaintza onenari mugikorrerako datu mugagabeen tarifa gehitu diezaiokezu.
Eta 5G estaldura barne. Teknologia horri esker, zure terminala 5G-arekin bateragarria bada, estaldura dagoen lekuetan abantaila guztiak eta abiadura handia izango dituzu.
Ikusi Zumaiarako zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak
Nola kontratatu zuntza eta mugikorra Zumaian
Erraz eta azkar. Oraindik bezero ez bazara, deitu edo begiratu gure webgunean Zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan. Atsegin handiz argituko dizkizugu, ahalik eta azkarren baliatu ahal izan dezazun zuntz-sare onena.
Dagoeneko bezeroa bazara, guk geuk deituko dizugu Zuntza MAX zure inguruan erabilgarri dagoenean. Zure eraikinean sare berria jarri orduko, zuzenean zurekin kudeatuko dugu aldaketa, abiadura simetrikoko zuntzaren abantaila guztiak balia ditzazun.
Zumaia Euskaltelen zuntz optikozko sarera konektatuta
Zumaiako 5.000 etxebizitza eta negozio inguru daude dagoeneko gure sare superlasterrera konektatuta. Sare hori zuzenean iristen da etxeraino, eta ADSLak eta beste sare batzuek baino abiadura askoz handiagoa eskaintzen du.
Eta lanean jarraitzen dugu Zumaia osoak Internetik onena izan dezan.
Zumaia eta itsasertzeko aberastasun geologikoa
Gipuzkoako kostaldeko udalerri txiki bat da Zumaia. Kantauri Itsasoaren eta Euskadiko mendien artean dago, Narrondo eta Urola ibaiak elkartzen diren tokian.
Haren itsas historia luzea bereziki nabarmena da arrantza-portuan: garai batean ontziolaz beteta zegoen portu hura kirol-portu modernoa da gaur egun.
Nabarmentzekoak dira Zumaiako hondartzak: Santiagokoa Zuloaga Museotik gertu dago, pintorearen bizileku eta lantegi izan zen etxetik hurbil; Itzurunekoak, berriz, iodotan aberatsak diren urak ditu, eta, handik hurbil, San Telmo ermita.
Haren omenez ospatzen dituzte herriko jaiak, eta herritarrek ohitura dute arrantzaleen janzkera urdin tipikoarekin janzteko.
Zumaiako hirigunea
Zumaiak, hirigunean, Erdi Aroko ukituak dituen hirigune historiko interesgarria du. Han, San Pedro eliza gotikoa nabarmentzen da, eta, haren barruan, Juan de Antxietaren erretaula, monumentu nazional izendatua.
Aberastasun geologiko izugarria ere badu Zumaiak. Debarekin eta Mutrikurekin batera, Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkea osatzen dute. Flysch izeneko arroka-geruzak dituzten itsaslabarrez beteta dago ingurua, eta, haietan, Lurraren 60 milioi urte baino gehiagoko historiaren aztarnak ikus daitezke.
Iraganeko historiaren aztarnak oso ugariak dira Zumaian, baina herriak etorkizunari begiratzen dio orain, eta jauzi handia egin du modernizazio teknologikoan, Euskaltelen sare ultralasterrari esker.
Irudia: Zumaiako Udala.