Urretxuko alde zaharra ezaguna da, eta ospea du, halaber, Jose Maria Iparragirre euskal olerkariaren sorterria izateagatik. Orain, jauzi teknologiko honi esker, merkatuko zuntz-sare aurreratuena du. Kontratatu orain zuntz- eta mugikor-tarifak Euskaltelen prestazio onenekin.

Kontsultatu Urretxuko zuntz-estaldura

Zuntzarekiko eskaintza onena Urretxun

Esan dizugunez, Euskalteli esker, zuntz optikozko sare aurreratuena du jada Urretxuk. Zer du zuntz-sare berri honek? Bada, beste zuntz batzuek baino teknologia modernoagoa, zure etxea edo negozioa maila altuenera eramateko.

  • Abiadura handiagoa: sarea prest dago etorkizunean 10Gb simetriko eskaini ahal izateko (igoerakoak eta jaitsierakoak). XGS-GPON teknologiari esker, beste zuntz batzuk baino lau aldiz bizkorragoa da.
  • WiFi estaldura handiagoa: seigarren belaunaldiko WiFiak lau aldiz estaldura handiagoa eta abiadura handiagoa eskaintzen du, une bakoitzean kalitate onena duen banda hautatzen baitu. Hala, gailu bat baino gehiago konekta ditzakezu aldi berean, interferentziarik gabe.
  • Segurtasun handiagoa: auzokoek ezingo dizute lapurtu etxeko WiFia. WPA3 protokoloak zure sarea babesten du une oro.
  • Gaming gehiago: jokatu atzerapenik gabe, eta hobetu zure onlineko esperientzia. Sare berri hau zuzenean konektatzen da gamingeko zerbitzarietara eta plataformetara (besteak beste, Twitch).
  • Irudi-kalitate handiagoa: ikusi telebista HDn baino 4 aldiz kalitate handiagoarekin, deskargatu zure app gogokoenak eta sartu Netflixen eta Amazonen telebistaren agintetik zuzenean.

Eta, gainera, gure eskaintzan giga mugagabeak dituzu, inoiz ere ez zaitezen geratu daturik gabe :).

Ikusi zuntza + mugikorra eskaintzak Urretxun

Urretxun zuntza eta mugikorra kontratatzea

Dagoeneko Euskaltelen bezeroa bazara Urretxun, MAX zuntzaren abantaila guztiak kontsultatu ditzakezu gure webgunean, eta aldaketa eska dezakezu.

Urretxuko bezeroei deitzen ari gara, zuntz-sare berri honetara igaro daitezen. Prozesua oso erraza da: hitzordua zehaztuko dugu zurekin, teknikari bat zure etxera edo negoziora joango da, MAX zuntzaren sarea instalatuko du, eta WiFi 6arekiko router bat utziko du instalatuta. Prozesu hori guztia doakoa da, noski. Ez bazara Euskalteleko bezeroa Urretxun, deitu iezaguzu, eta hasi Euskadiko zuntz optikozko sare aurreratuenaz gozatzen.

Urretxuk Internet bizkorrena du dagoeneko

Urretxuko biztanleek dagoeneko erabil dezakete Euskaltelen zuntz optiko berriztatua; ikusten duzunez, ADSLa eta beste zuntz-sare batzuk baino askoz teknologia aurreratuagoa da. Gaur egun 1Gb-eko konexioak egin daitezke, baina sarea 10Gb eskaintzeko prestatuta dago; duela gutxi arte, pentsaezina zen hori.

Zehazki, Urola Garaiko herri honetan dagoeneko 2.500 etxebizitza eta enpresa daude konektatuta gaur egungo zuntz optikozko sare aurreratuenera.

Urretxuk ingurune natural ederra eta ondare arkeologiko eta artistiko aberatsa ditu.

Urretxu, historia eta etorkizuna

Alde zaharrean (Erdi Arokoa) XVI. mendeko merkatari eta errege-funtzionario aberatsenak izandako oinetxeak eta jauregiak daude. Haietako batzuk aipatzearren: Areizaga, Aizpuru Enea eta Corral-Ipeñarrieta (udaletxea da gaur egun).

Mineral eta Fosilen Museoa nahitaez bisitatu beharrekoa da: 1.000 mineral baino gehiago daude katalogatuta eta sailkatuta, eta bost kontinenteetako pieza ugari daude.

Horrez gainera, Jose Maria Iparragirre euskal olerkariaren —"Gernikako Arbola" kanta ezagunaren egilearen— jaioterria izateagatik da ezaguna Urretxu.

Eta Urola ibaiaren eta Irimo mendiaren artean babesten den Gipuzkoako herri honek eraldatze digitala sendotu du orain Euskaltelen zuntz optikozko sare berrituarekin.

Eta, hori guztia, FTTH sare berriari esker (etxerainoko zuntza), zeina Euskadi guztira zabaltzen ari baikara pixkanaka.

Mugikor-tarifa onenak Urretxun

Bestalde, zure zuntz-eskaintzarekin konbinatzeko mugikor-tarifa onenak eskaintzen ari da Euskaltel Urretxun.

Zehazki, mugikor-estaldura hirukoitza eskaintzen du Euskaltelek. Hala, beti egongo zara konektatuta, zauden tokian zaudela ere.

Gainera, Euskaltelen dagoeneko 5G zerbitzua dugu mugikor-tarifetan, abiadura handienean eta latentzia txikienarekin nabiga dezazun. Gozatu Urretxun mugikor-tarifa onenaz eta prestazio onenak dituen zuntzaz.

Irudia: Urretxuko udaletxea.