Ezagutzen duzu Euskaltelen zuntz optiko ultralasterra? Urnietan (Gipuzkoa) eskura dute dagoeneko, eta beste zuntz batzuk baino lau aldiz bizkorragoa da.
Kontsultatu Urnietako zuntz-estaldura
Euskaltelen zuntz optikoko eskaintza Urnietarako
Gure zuntz-sare berria gai da 10Gb simetrikora iristeko, eta dagoeneko 1Gb-eko abiadura eskaintzen die erabiltzaile partikularrei. Hau da, gure zuntza beste zuntz-sare batzuk baino askoz azkarragoa da, eta, gainera, simetrikoa da, hots, igotzeko eta jaisteko abiadura bera eskaintzen du.
Baina hori ez da abantaila bakarra:
- Wifi-estaldura hobea Gure bideratzailea, Wifi 6 unibertsala, merkatuko berriena da, eta lau aldiz estaldura hobea eskaintzen du. Abiadura eta segurtasun handiagoak eskaintzen ditu, WPA3 protokoloari esker.
- Izan ere, sare hau zuzenean konektatzen da gamingeko zerbitzarietara eta plataformetara (besteak beste, Twitch). Modu horretan, atzerapena gutxitzen da eta lag-free bermatzen da.
- Android-4K duen telebista-deskodetzailea ere barne hartzen du. Hala, zure telebista Smart TV bihur dezakezu, eta Netflix edo Amazon Prime Videoko telesailik onenekin egunean jarri. Gainera, Replaytekan sar zaitezke, gogokoen dituzun programak nahi duzunean ikusteko. Eta, Android TV sistema eragilea duenez, aplikazioak deskargatzeko aukera ematen dizu.
Gehitu nahi diozu 5Ga duen mugikor bat Euskaltelen zuntzari?
Euskaltelen, mugikorrerako tarifarik onena dugu zuretzat, giga mugagabeekin eta 5G teknologiarekin. Hala, azkarrago nabigatu, edukiak partekatu edo bideoak erreproduzitu ditzakezu.
Gainera, zure mugikorra 5Garekin bateragarria bada, haren abantaila guztiez baliatu ahal izango zara automatikoki teknologia hori dagoeneko erabilgarri dagoen tokietan. Eta Euskaltelek Euskadiko lurraldearen %70ean baino gehiagoan eskaintzen du 5Ga dagoeneko.
Zuntzeko eta mugikorreko kontsumoa faktura berean izango dituzu; hala, erosoagoa izango da zuretzat, eta diru pixka bat aurreztu ahal izango duzu.
Ikusi Urnietako zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak
Kontratatu Euskaltelen zuntza eta mugikorra Urnietan
Bezeroa bazara, bideratzaile berria instalatzera zure etxera joateko deituko dizugu, sare berria zure eremuan erabilgarri egon bezain laster. Azkar eta doan egingo dizugu aldaketa, lehenbailehen has zaitezen Zuntza MAXen abantailez baliatzen.
Oraindik bezero ez bazara, deitu iezaguzu, edo begiratu gure webgunean Euskaltelen zuntzari buruzko xehetasunen berri izateko.
Euskaltelen zuntz-sarearen estaldura Urnietan
Urnietarrek dagoeneko ezagutzen gaituzte, 2.500 etxebizitza eta enpresa baino gehiagotara iritsi baikara zuzenean etxeraino iristen den gure zuntz sarearekin (FTTH).
Baina Urnietan estaldura handiena duen operadorea izan nahi dugu, eta merkatuko zuntz azkarrena Euskadiko txoko guztietara eramaten jarraitu; horregatik, lanean jarraitzen dugu sarea hobetzeko eta hedatzeko.
Urnieta, Marizuloko kobatik industria-jarduerara
Gipuzkoako ipar-mendebaldean dago Urnieta, Donostiatik 12 kilometrora, eta industriagune garrantzitsua da.
Baina Urnietaren historia eta ondarea oso aspaldikoak dira. Herriaren lehen lekukotasuna Marizuloko koba da, K.a. 3.000. urtekoa.
Urnieta mendiz inguratuta dago, hala nola Adarra mendia, ezaguna mendizaleentzat. Balio handiko monumentu megalitiko asko daude hango mendietan: besteak beste, Aballarri eta Pozontarri trikuharriak eta Elurzulo, Leiako, Eteneta edo Mulisko gaina cromlechak (bretoieraz, plaza zirkularra).
Done Mikel
Hirigunean, Done Mikel Goiaingeruaren eliza eta Zaldundegi etxea nabarmentzen dira —gaur egungo udaletxea, XVII. mendekoa, fatxadan herriko armarri barrokoa duela—.
Urtero, Sorgin Dantza egiten dute urnietarrek sanmigeletan. Alabaina, tradizioari eusteko modu hori bateragarria da eraldaketa teknologikoarekin, eta horretarako bide ematen du Euskaltelen zuntz-sare ultralasterrak.
Irudia: Urnietako Udala.