Santurtziko populazioa hamar aldiz handitu zen XX. mendearen hasieratik bukaerara. Eta, orain, hamar aldiz hobea du konexioa, Euskaltelen zuntz eta datu mugagabeko eskaintzarik onenari esker.

Kontsultatu Santurtziko zuntz-estaldura

Zuntz optikoko eskaintzarik onena Santurtzin

Santurtzik badu jada Euskaltelen FTTH teknologia (etxerainoko zuntza) duen zuntz-sare berria, bezero partikularrei 1Gb eskaintzen diena eta 10Gb-rainoko abiadura simetrikoa eskaintzeko ahalmena duena. Baina, abiaduraz gain, bada beste abantailarik ere. Jarraitu irakurtzen, eta berehala izango duzu guztien berri:

  • WiFi 6 unibertsala: Euskaltelek beste urrats bat egin du aurrera, eta teknologiarik modernoena dakarkizu, estaldurarik onena bermatzeko bideratzailetik zure etxeko txoko guztietara. Gainera, WPA3 segurtasun-protokoloa gehitu dugu, merkatuko berriena, inork ez dezan izan zure datuei eraso egiteko aukerarik.
  • Lag-free teknologia: Ez duzu ia batere atzerapenik izango bideojokoetan aritzean edo bideoak ikustean.
  • 4K deskodetzailea: Edozein pantailatara egokitzen den deskodetzaile txiki honi esker, telebista zoragarri bat bihurtuko duzu pantaila oro, eta 4K kalitatean ikusiko dituzu telesailik eta filmik onenak, hau da, full HD teknologiak ematen duen baino askoz bereizmen hobean. Gainera, deskodetzaileak Android TV du, telebistan erabili ahal izateko zure aplikaziorik kutunenak.

Zuntza eta mugikorra Santurtzin

Gogoan izan ezen, zuntz-eskaintzarik onenarekin batera, datu mugagabeko tarifarik onena kontratatu dezakezula, 5G-ko estaldura barne. Zuk nahi bezala eta noiznahi hitz egiteko, jokatzeko eta nahi adina bideo ikusteko.

Ikusi Santurtzirako zuntza eta mugikorra eskaintzak

Kontratatu zuntza eta mugikorra Santurtzin, batere arazorik gabe

Oraindik bezero ez bazara, deitu iezaguzu edo sartu gure webgunean, eta, zuk esan bezain laster, zure etxera edo negoziora joango gara, zuntz-sarerik onena batere arazorik gabe balia dezazun ahalik eta azkarren.

Eta, jada bezeroa bazara, ez diguzu deitu beharrik: guk deituko dizugu. Sekula ez da hain erraza izan Internet onena izatea

Zuntz optikoko konexioa Santurtzin

Orain arte, Santurtziko udalerriko 5.000 etxebizitza eta negozio inguru ari dira jada etxeraino iristen den gure sare superbizkorra baliatzen. Eta gero eta gehiago izango dira.

Abiadura sinestezineko teknologia bat da, ADSLak eta beste sare batzuek ematen duten abiadura baino askoz handiagoa eskaintzen duena. Oraindik ez bada iritsi zure etxe-ingurura, ez kezkatu; lanean jarraitzen dugu Euskadiko zuntz-sarerik onena Santurtziko bazter guztietara hel dadin.

Santurtzi, Enkarterriko altxor ezkutua

Santurtzi Bizkaiko kostaldeko marinel-herri bat da, Barakaldok, Portugaletek eta Getxok inguratua, eta Bilbotik oso gertu dagoena.

Herriko kaleek altxor eta sekretu ugari babesten dituzte, hala nola San Jorge eliza, antzinako tenplu erromaniko bat, barrokoaren garaian berreraikia; Udaletxea, estilo eklektikokoa, eta eskulturen aire libreko museoa. Ezin ahaztu, noski, Oriol Jauregia, itsasoa talaiatik zaintzen duena.

Gainera, eite futurista ere nabaria da Santurtzin; esate baterako, Kabiezesko taxi-geltokian, hiriaren ukitu popean edo Bizkaiko Jaurerria plazako eskultura funtzionaletan.

Eta, jakina, ezin joango zara Santurtzitik portua eta itsas pasealekua ezagutu gabe.

Etxerainoko gure zuntz-sarea Santurtzira ere iritsi da. Historia luzeko herri batek beste urrats bat egin du etorkizunerantz.

Irudia: Santurtziko Udalerria.