Ordiziako azoka erreferente bat da Euskadiko nekazaritza-produktuen alorrean. Eta, orain, teknologia modernoeneko zuntz optikoa izateagatik ere nabarmentzen da herria. Ordiziarrek dagoeneko kontrata dezakete zuntz- eta mugikor-tarifa onena (giga mugagabeak dituena), Euskalteli esker.

Kontsultatu Ordiziako zuntz-estaldura

Zuntz optikoko eskaintza osoena Ordizian

Merkatuko wifi berrienarekiko bideratzailea, 10Gb-erainoko konexioa, 4K deskodetzailea eta doako instalazioa. Horiek dira Ordizian aurkituko duzun eskaintza onenaren ezaugarriak, eta Euskaltelek baino ez dizkizu eskaintzen.

  • Beste zuntz batzuk baino 4 aldiz bizkorragoa: Euskaltelen XGS-GPON teknologiari esker, 10Gb simetrikoko abiadura (igoerakoa eta jaitsierakoa) lor dezakezu. Beste zuntz batzuek jaitsierako 2,5giga eta igoerako 1,258 giga bakarrik lor ditzakete.
  • Wifi-estaldura 4 aldiz handiagoa: hemendik aurrera izango duzun bideratzaileak WiFi 6 du, merkatuko berriena, estaldura eta abiadura handiagoak izan ditzazun. 16 wifi-antena; WiFi 5eko eskaintza estandarretan, 4 antena dituzte. Horrez gainera, hari gabeko protokolo seguruena du, zure sarea beti babestua izateko.
  • 4K deskodetzailea doan: Euskaltelen zuntz optikoko eskaintzan, Android 4K deskodetzaile bat sartzen da. Horri esker, zure telebista Smart TV bihurtuko da —Internet duen telebista—, eta, hala, aplikazioak deskargatu eta Netflix eta Amazon ikusi ahalko dituzu botoi bat sakatze hutsarekin.

Gainera, Euskaltelen zuntz optikoa onena da jokoetan atzerapenik gabe aritzeko, zuzeneko konexioa baitu gamingeko zerbitzariekin. Beste aukera batzuek, aldiz, ez dute teknologia hori.

Ikusten duzunez, erraza da beste zuntz-sare batzuekiko desberdintasunak aurkitzea😉.

Zure zuntz-eskaintzarekin konbinatzeko mugikor-tarifa onenak

Ordiziakoa bazara, zuntz-sare aurreratu honez gainera, giga mugagabeak izan ditzakezu mugikorrean, ez zaitezen geratu datu gabe asteburuetan Oiangu parkera joaten zarenean.

Mugikor-estaldura hirukoitza eta 5G, gaur egun Euskadin dagoen zuntz onenarekin konbinatzeko.

Ikusi Ordiziarako zuntza + mugikorra eskaintzak

Eskatu aldaketa edo kontratatu zuntza eta mugikorra Ordizian

Euskaltelen Ordiziako eskaintza orain bertan nola kontrata ote dezakezun jakin nahiko duzu.

Oraindik ez bazara bezeroa, deitu, eta zuzenean kontrata dezakezu zuntz ultrabizkor berria, ikusi berri dituzun MAX zuntzaren abantaila guztiekin.

Dagoeneko Euskaltelen bezeroa bazara Ordizian, laster jasoko duzu gure deia, hitzordua jarri eta ekipamendu berriak doan instalatzeko. Euskaltel arduratuko da guztiaz, eta ez du inolako kosturik izango zuretzat. Zuntz-sare berrira konektatuko dugu zure etxebizitza; wifi-ekipamendu berria jarriko dizugu, eta prest egongo zara ziztu bizian ibiltzeko!

Ordizia abiadura handiko Internetera konektatuta dago jada

Gipuzkoako herri honek Euskaltelen zuntz berriarekin egin duen jauzi teknologikoa izugarria da.

Izan ere, Ordiziak orain 10Gb-erainoko nabigazio-ahalmena du, ADSLak edo beste zuntz-sare batzuek eskain dezaketena baino askoz handiagoa.

Eta konexio hori Goierriko herri honetako 4.800 etxe eta enpresatara iristen da dagoeneko. Aurrekaririk gabeko modernizazio teknologikoa historia oparoko herri honetarako.

Ordizia, azoka zaharrenetik zuntz modernoenera

Ordizian azoka egiten da asteazkenero 1512tik, eta, hala, nekazaritza-produktuen erreferente bilakatu da herria Euskadin.

Ordizian ezagunak dira, bestalde, Euskal Gaztaren Azoka eta danborrada tradizionala, zaindariaren jaiei hasiera ematen diena uztailaren 24an.

Horiez gainera, ordiziarrak harro daude herrian dituzten Erdi Aroko hiribilduaz, tradizio handiko sagardotegiez, eraikin modernistez eta ingurune naturalaz.

Izan ere, erdigunetik minutu gutxira, ordiziarrek Oiangu parkeak eskaintzen dituen ikuspegi ederrak dituzte. Handik, Aralar eta Aizkorri mendilerroak eta Murumendiko tontorra ikusten dituzte.

Zuntz optiko bizkorrenarekin hegan egiten duen herria izateagatik eta herritarrei etxean lan egiteko, ikasteko, jokoetan aritzeko, telesailak streaming bidez ikusteko eta askoz gauza gehiago egiteko aukera eskaintzen dielako ere izango da ezaguna.

Eta, hori guztia, FTTH sare berriari esker (etxerainoko zuntza); Euskaltel Euskadiko txoko guztietara ari da zabaltzen FTTH sarea.

Kaixo, Ordizia!

Irudia: Ordiziako Udala.