Mendia eta ibaia, natura itsasotik hurbil, eta historiaz betetako kaleak. Horrelakoxea da Gipuzkoako Oiartzun herria. Eta, orain, baita Euskadiko modernoenetakoa ere, Interneten abiadurari dagokionez. Izan ere, oiartzuarrak dagoeneko konekta daitezke Euskaltelen zuntz optikoko sare ultralasterrera.
Jakin nahi al duzu zer onura eskaintzen dizkizun Zuntza MAXek, Oiartzunen hobeto konektatuta egon zaitezen?
Kontsulta Oiartzungo zuntz-estalduraHau da Oiartzunen daukazun zuntz optikoko eskaintza
Etxerainoko zuntz optikoaren sarea (FTTH) hedatzen ari gara Euskadin, Interneten 1Gb-eko abiaduraz nabigatzeko, WIFIra hainbat gailu aldi berean konektatzeko edo onlineko jokoetan batere atzerapenik gabe aritzeko.
Oiartzunen bizi bazara, hauxe duzu zuntz optikoko eskaintzarik osoena, lanerako edo aisialdiaz gozatzeko.
10Gb arteko abiadura simetrikoa: merkatuko nabigazio-abiadura azkarrena da, ADSLa eta beste zuntz batzuk baino lau aldiz azkarragoa. Euskalteleko bezeroek dagoeneko 1Gb-eko abiadura dute, baina sare honek 10Gb-erainoko abiadura eman dezake.
Lau aldiz estaldura handiagoko WiFia: Etxean doan jarriko dizugun bideratzaileberriaren WiFi 6 teknologia ezin hobea da, gai baita bazter guztietara iristeko eta nahi adina gailuei zerbitzua emateko.
Zer gehiago sartzen da zure eskaintzan?
Zuzeneko konexioa gaming-eko zerbitzariekin: Horrela, ahalik eta atzerapenik txikiena berma diezazukegu online ko jokoetarako edo Twitchen zure streamer gogokoenei jarraitzen ari zarenerako.
4K telebista: ez dio axola Smart TVrik ez baduzu; Oiartzungo zuntz-eskaintzan sartzen den Android 4K dekodetzaileak zure telebista adimendun bihurtzen du, aplikazioak jaits ditzazun, Netflix zuzenean pantailan ikusi eta 4K irudi-kalitatea izan dezazun.
Osatu zuntzaren eskaintza mugikorreko tarifekin
Ikusi bezala, abantaila ugari ematen dizkizu Euskaltelen zuntz optikoko sare berriak; bada, guzti horretaz gain, mugikorra eskaintzaren barruan sartzeko aukera duzu.
Gehitu mugikor-linea bat edo gehiago, giga eta dei mugagabeekin. Gozatu 5G estaldurako datuen tarifez; zuntz berria dagoeneko sartu dugun eremuetako konexiorik azkarrena izango duzu horrela. Egiaztatu zure smartphonea bateragarria dela teknologia horrekin.
Ikusi Oiartzungo zuntzeko+mugikorreko eskaintzakNola kontrata dezakezun edo alda zaitezkeen Euskaltelen zuntzera Oiartzunen
Oraintxe bertan kontratatu nahi baduzu Euskadiko zuntzik azkarrena Oiartzunen, nahikoa duzu telefonoa hartzea eta guri deitzea Euskaltelen Zuntza MAXen eskaintza ezagutzeko. Xehetasun handiagoz informa zaitezke webgunean.
Eta dagoeneko Euskalteleko bezeroa baldin bazara eta merkatuko zuntz modernoenaz eta azkarrenaz gozatu nahi baduzu, ez duzu ezertxo egin beharko. Bizi zaren tokian erabilgarri dagoenean, geuk aldatuko dizugu Zuntza MAXera. Une horretan, telefonoz deituko dizugu, instalatzailea zure etxera joan dadin, bideratzaileberria eta telebistarako 4K deskodetzailea doan instalatzera.
Nolakoa da Zuntza MAXen estaldura Oiartzunen?
Lanean jarraitzen dugu, zure etxeak edo negozioak Euskaltelen etxerainoko zuntza (FTTH) jaso dezaten; 2.500 bat higiezinetara iritsi da dagoeneko.
Ikusten duzunez, Elizaldeko eta Oiartzungo gainerako auzoetako –Ergoien, Altzibar, Karrika, Arragua, Gurutze, Iturriotz eta Ugaldetxo– bizilagun asko eta asko duela urte batzuk pentsaezina zen abiaduran konektatzen dira orain.
Gipuzkoako udalerri honek merezi duen eraldaketa teknologikoa.
Oiartzunik naturalena
Oiartzungo udalerriaren zati bat Aiako Harrien Parke Naturalean dago. Bete-betean mendian kokatua, paraje horren natura-balioari esker, altxor benetako bat da inguru hori.
Oiartzungo bizilagunek eta ondoan dituen Errenteria eta Lezokoek Arditurriko Bide Berdeaz goza dezakete. Oiartzun eta Donostia bizikletaz lotzen dituen bidegorria da hori.
Itsasotik ez oso urruti, izen bereko ibaiak zeharkatzen du herria.
Eta Oiartzun historikoena
Oiartzungo alde zaharreko kaleetan barrena paseatzea historiaz blai egitea da. Historiaren berri ematen digute hainbat eraikinek; hala nola erromesen ospitaleak, Lartaungo San Esteban parrokiak –Kultura Ondare izendatutako erretaula bat du– eta Arizmendienea museo-etxeak.
Nabarmentzekoak dira hauek ere: Soinuenea –Herri Musikaren Zentroa–; Luberri –Euskadiko Historia Geologikoaren museoa– eta Arditurriko Meategiak.
Eta, orain, beste gertaera historiko bat bizi du herriak: telekomunikazio-azpiegitura modernoa iritsi da, Euskaltelen zuntz optiko ultralasterrari esker.
Argazkia: Oiartzungo Turismoa.