Udan beste edozein garaitan baino gehiago baliatzen dituzu mugikorreko datuak. Nahi adina plan egin ditzazun zure Euskaltelen mugikorreko tarifan gigarik gabe gelditzeko beldurrik gabe, erdi-prezioan jarri ditugu datu estren gure bonuak. Mugikorra gehien erabiltzen duzun 3 hilabeteotan, 10 GB edo 20 GB erants ditzakezu zure tarifan poltsikoan zulorik egin gabe, nahikoa gastu baitituzu dagoeneko oporrekin.

Datuak udarako dira

Spotifyko musika eguzkia hartzeko, hondartzan ateratako hamaika selfie Instagramen, TripAdvisor hondartzako txosnarik onenak bilatzeko, Google Maps jo eta su… Zure tarifa arnasestuka dabilkizu udan.

Horregatik, erdi-prezioan jarri ditugu datu estren gure bonuak, lasai ibiltzeko ezertaz kezkatu gabe:

  • 10GB-ko bonua, 3€/hil, 3 hilabetez
  • 20GB-ko bonua, 6€/hil, 3 hilabetez

Iraupen-konpromisorik gabe

Bonuaren datu-bolumena kontratatua duzun tarifaren gigei gehituko zaio. Hau da, 5 GB baldin badituzu, 15 GB edo 25 GB izango dituzu orain, aukeratzen duzun bonuaren arabera.

Tarifako datuak bukatu ondoren hasiko dira kontsumitzen bonuko datuak. Eta hauxe da onena: nahi duzunean eman dezakezu baja, sustapenak ez baitu iraupen-konpromisorik.

Datu estren bonua kontratatzeko, deitu 900 840 996 zenbakira. Ez duzu besterik egin behar.

Bonu erraldoiak

Ez ahaztu: Euskaltelen mugikorrean gehien erabiltzen dituzun aplikazioak zure tarifako datuak gastatu gabe erabili nahi badituzu, Giga Mugagabeak bonuak dituzu aukeran, lau mota, gehien komeni zaizuna hautatzeko.

  • Bideoa bonua: bideoak eta telesailak mugikorrean ikustea gustatzen zaienentzat. Barnean hartzen ditu: Youtube, Netflix, HBO, Amazon Prime eta Vimeo
  • Musika bonua: entzun nahi adina Spotify, Apple Music, Sound Cloud, Napster eta Deezer-eko musika, datuak xahutzeko beldurrik gabe
  • Asteburua bonua: ostiraleko 14:00etatik igandeko 23:59ra arte mugikorrean egiten duzun datu-kontsumo guztia sartzen da (muga: 25 GB hilean)
  • Sare sozialak bonua: nahi adina giga Whatsapp, Facebook, Instagram, Twitter, Linkedin, Snapchat, Tinder, Flickr, Tumblr, Grindr, Badoo, Meetic, Periscope eta eDarling erabiltzeko

Datuak nahi dituzu? Hartu nahi adina.

Ondo pasa udan!