Telefono finkorik baduzu, baina inoiz ez zaude etxean eta dei guztiak galtzen dituzu? Kito: iritsi da zure finkoa topera aprobetxatzeko eta finkoari nahi duzun guztietan erantzuteko garaia. Eta horretarako, Txirrin Bikoitza zerbitzua aktibatu, besterik ez duzu egin behar. Ez, telefonoak ez du bi aldiz joko. Doako zerbitzu bat da, edonon zaudela ere, finkoan jasotzen dituzun deiak mugikorretik erantzuteko aukera emango dizuna.

Txirrin Bikoitza zerbitzua erabiltzeko, Euskaltelen telefono finkoa eta mugikorra eduki behar dituzu. Erabili aurretik, aktibatu egin behar duzu zerbitzua; erraz egin dezakezu hori Euskaltelen aplikazioaren bidez edo Bezeroaren Gunean, www.euskaltel.eus webgunean. Txirrin Bikoitza nahi adina aldiz aktibatu edo desaktibatu dezakezu, edo telefono-zenbakia aldatu; erraz-erraza da.

Txirrin Bikoitzarekin, finkoa poltsikoan eramango duzu. Oso erabilgarria da, ezta? Besteak beste, lau kasu hauetarako oso lagungarria

- Etxetik lan egiten duzu. Autonomoa zara eta bulegoa etxean duzu; zure finkoa laneko telefono-zenbakia da… Dei garrantzitsu baten zain zaude, zure ametsetako enkargu horren zain. Baina ustekabe bat duzu eta irten egin behar duzu etxetik. Arazorik ez: sakatu Euskaltelen aplikazioa, aktibatu Txirrin Bikoitza, eta mugikorrean jasoko dituzu zure enpresako telefono-zenbakira egiten dizkizuten dei guztiak.

- Oporretara zoaz? Eguzkitakoa, toalla, musika ona... eta erlaxatzen hasi zara epeltasunarekin eta itsaso usainarekin, baina bat-batean gogoratu zara medikuak deitu behar dizula, edo laneko azken elkarrizketan zure etxeko telefono-zenbakia eman zenuela. Deitu ote didate? Txirrin Bikoitza berriarekin, beti aurkituko zaituzte, eta zuk erabakiko duzun nori erantzun.

  • Ihes egin nahi diozu familiako enegarren bazkariari? Bihozminez, amatxori esan diozu sekulako gripea duzula eta etxean egongo zarela asteburu osoan. Baina gezurtxo bat da: egiaz, ihesalditxo bat antolatu duzu lagun berezi batekin, eta ez diezu ohiko galderei erantzun nahi: “Nor da? Zenbat denbora daramazu berarekin? Zertan aritzen da?”. Beraz, Txirrin Bikoitza aktibatu duzu eta finkorako dei guztiak jasoko dituzu mugikorrean. Eta jotzen duenean, gripea duzun itxura egin eta listo: beste egun batean kontatuko diezu.
  • Desorduko dei horietarako. Zorionak!! Haur bat izan berri duzue, eta, azkenean, aingerutxo batek bezala lo egiten du... Eta ezerk eta inork ez du haren loa eten behar... Baina bat-batean oroitu zarete haurra lo geratu zen azkeneko aldian familiako guztiak eta lagun guztiak ados jarri zirela zuei finkora deitzeko, nola doakizuen galdetzeko... Lasai: finkoa isilarazi edo deskonektatu, Txirrin Bikoitza aktibatu deiak mugikorrean jasotzeko, eta guztiok poz-pozik.

Ezaguna egiten zaizu egoera horietakoren bat? Adibide batzuk besterik ez dira; seguru gehiago ere bizi izan dituzula. Beraz, atera ahalik eta etekin gehien zure telefono finkoari eta erabili Txirrin Bikoitza funtzioa behar duzun guztietan.