Badator ekaina, eta Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistak sorpresa atsegin ugari ekarriko dizkizu. Irreverent eta The Blind Detective filmen estreinaldiak, Black Sails telesailaren atal berriak (adi, 2. denboraldia irekian emango da!) eta askoz gehiago.

Txikiek primeran pasatuko dute Ariel telesail berriarekin, eta abiadura-kirolen zaleak ez dira telebistatik aldenduko, Le Manseko 24 orduak ikusteko. Une historikoak gogora ekartzeko, E egunaren 80. urteurreneko saio berezia izango dugu. Eta, gainera, nobedadeak izango ditugu plataformetan ere; adibidez, Los Bridgerton telesailaren (Netflix) hirugarren denboraldiaren amaiera eta La Casa del Dragón telesailaren (MAX) 2. denboraldiko atal berriak. Jarraitu irakurtzen, ekaineko estreinaldiei buruz gehiago izateko.

Xtrm irekian, Black Sailsen 2. denboraldia ikusteko (dialeko 7an)

estrenos television junio 2024 euskaltel black sails xtrm

Ekainean irekian ikus dezakezu Xtrm kanala. Beraz, ez huts egin Black Sailsen denboraldi berria. Flin kapitainaren abenturak ikusiko dituzu telesailean. Robert Louis Stevensonen eleberri ezagunaren arabera, pirata ezagun horrek altxor bat gorde zuen "Altxorraren Uhartean". Denboraldi berri honetan, Morsa ontzia hondoa jota geratu da, eta Urcako urrea espainiarren eskuetan da. Horregatik, Flintek eta Silverrek bat egin dute, bien indarrak elkartu eta bizirik irteteko. Pirata berri bat ere ikusiko dugu: Ned Low beldurgarria.

Irreverent, Star Channel-en (dialeko 20an)

estrenos television junio 2024 euskaltel irreverent star channel

Negoziazio bat ezin okerrago joan ondoren, bitartekari kriminal batek atzean utzi du Chicagon zuen bizitza, eta Australiako herri gorde batean ezkutatu da, apaiz gisa. Irreverent ekainean estreinatuko da, Star Channel-en.

  • Estreinaldia: ekainaren 5a, ostirala; 22:00etan, STAR Channel-en (dialeko 20an)

  • Emanaldia: asteazkenero, 22:00etan

  • Eskaripean: Replaytekan

The Blind Detective, COSMOn (dialeko 25ean)

Alexander Haller polizia-agente ohiak ezohiko metodoak erabiltzen ditu justizia egiteko. Baina, itsu geratu zenetik garatu dituen intuizio- eta zentzumen-gaitasunei esker, neskatoekin trafikatzen duen sare bat harrapatu du, eta, bide batez, baita zenbait irregulartasun ere polizien artean. Zain duzu The Blind Detective COSMOn.

  • Estreinaldia: ekainaren 10a, astelehena; 22:30ean, COSMOn (dialeko 25ean)

  • Emanaldia: astelehenero, 22:30ean

  • Eskaripean: Replaytekan

E egunaren 80. urteurreneko saio berezia, Historia-n: dialeko 31n

estrenos television junio 2024 euskaltel dia d historia

Ekainean E egunaren 80. urteurrena izango da. Canal Historiak, efemeridearen harira, aliatuek Bigarren Mundu Gerran egin zuten operazio famatu horren garrantzia ulertzen lagunduko digun programazioa prestatu du. 25 ordutik gorako edukia eskainiko du, eta, besteak beste, bi estreinaldi hauek ikusi ahal izango ditugu: Día D: la historia de los soldados eta Día D: Cien días para vencer al Tercer Reich dokumental-saila.

  • Estreinaldia: ekainaren 6a, osteguna; 22:00etan, Historian (dialeko 31n)

  • Emanaldia: ostegunero, 23:00etan

  • Eskaripean: Replaytekan

Con vistas al mar, Canal Cocina-n (dialeko 38an)

estrenos television junio 2024 euskaltel con vistas mar canal cocina

Con vistas al mar saioa kostaldean ibiltzen da itsasoaren ondoko jatetxerik onenen bila. Atal bakoitzean, plater gozo-gozoak prestatzen dituzten 3 establezimendu ezagutuko ditugu, eta ahosabai eta aurrekontu guztientzako moduko hamaika gomendio zaporetsu jasoko ditugu. Ekainean, Canal Cocinan.

  • Estreinaldia: ekainaren 3a, astelehena; 23:00etan, Canal Cocinan (dialeko 38an)

  • Emanaldia: astelehenero, 22:10ean

  • Eskaripean: Replaytekan

Eta Guztia TB aukera baduzu, adi estreinaldi hauei:

Le Manseko 24 orduak, Eurosport 1en (dialeko 60an)

estrenos television junio 2024 euskaltel 24 horas le mans eurosport

Le Manseko 24 orduak kirolaren munduko lasterketa ospetsu eta gogorrenetariko bat da. Sartheko zirkuituan 62 auto lehiatuko dira, eta bakoitzak 3 pilotu izango ditu. Ikusle askok gertutik zainduko dute Álex Palou IndyCar-eko txapeldun bikoitza. Haren taldeak irabaziko ote du? Zuzenean, Eurosporten, ekainaren 15ean eta 16an.

Ariel, Disney Jr-en, dialeko 82an

Ikusi Arielek eta haren lagunek Atlantikan biziko dituzten abentura berriak, Disney Junioren. Animazio musikaleko telesail hau Sirenatxoaren istorioan oinarritzen da, eta beste pertsonaia ezagun batzuk ere ikusiko ditugu; adibidez, Triton erregea, Sebastian eta Ursula dibertigarria.

  • Estreinaldia: ekainaren 29a, larunbata; Disney Jr-en (dialeko 82an)

  • Emanaldia: larunbat eta igandeetan

  • Eskaripean: Replaytekan

Netflix, Prime Video eta Max kanaletako aipagarrienak

Los Bridgerton - 3. denboraldia, Netflix-en

Jarraitzaile askok sufritzen dute zortzi Bridgerton neba-arreben istorioekin: Londresko goi-klasekoak dira, eta maitasuna eta zoriontasuna lortu nahi dituzte. Maiatzean estreinatu zen Los Bridgerton telesailaren hirugarren denboraldia, eta ekainean ikusiko dugu nola amaitzen den. Atal berrietan, badirudi Penelopek bere maitasun platonikoa konkistatzeko aukera galdu duela; aldi berean, sekretupean gorde nahi du Lady Whistledown, bere alter egoa. Bestalde, Colin itxura aldatuta itzuli da udako bidaietatik, eta bere burua estimu handian du, gainera. Nola bukatuko da istorioa? Erantzun guztiak Netflix-en, ekainaren 13tik aurrera.

  • Estreinaldia: ekainaren 13a, osteguna; Netflix-en.

The Boys - 4. denboraldia, Prime Video-n

Munduaren egoera eutsiezina da. Victoria Neuman oso gertu dago bulego obala eskuratzetik, eta Patriotak botere handiagoa du. Carnicerok eta The Boyseko gainerako kideek alde batera utzi behar dituzte beren arazoak, beranduegi izan aurretik mundua salbatzeko. Atal berrietan ikusiko dugu hori guztia, Prime Video-n.

  • Estreinaldia: ekainaren 13a, osteguna; Prime Video-n.

La Casa del Dragón - 2. denboraldia, MAXen

Ekainean iritsiko dira MAXera La Casa del Dragón telesaileko bigarren denboraldiko zortzi atal berriak. George R.R. Martinen Fire and blood liburuan oinarrituta dago telesaila. Targaryen etxekoak dira protagonistak, Juego de Tronoseko istorioa baino 200 urte lehenago.

Dagoeneko antolatu dituzu zure egitekoak, Euskaltelen bidez goza dezakezun telebistan estreinaldirik ez huts egiteko?