Norbaitek esan zuen Euskadin ia guztia mahai baten inguruan egiten dugula.... Eta arrazoia zuen! Munduko jatetxerik onenetakoak ditugu. Eta elkarte gastronomikoak! Euskadin, jatea erlijioa da, ia.

Txokokoak inbidiatan utzi nahi badituzu edo auzoko jaietako tortilla-lehiaketa irabazi, jardun, jardun eta jardun baino ez duzu egin behar. Aplikazio hauekin, pixka bat erraztuko dizugu. Guztiak konkistatuko dituzu orain zail egiten zaizun pil-pileko errezeta hori prestatuta.

Aplikaziotik mahaira

  • PetitChef. Petitchef foro handi bat da: denek beren errezetak jartzen dituzte, eta zalantzak argitzen laguntzen dizute. Ez dakizu tipula gatzarekin biguntzen den, edo zer tenperaturatan konfitatzen den bakailaoa? Petitchef-en erantzungo dizute. Badakizu dagoeneko zenbat plater kontsultatu ditzakezun? 100.000 baino gehiago. A! Eta doakoa da, eta Androiderako bertsioa du.

  • Cookpad. Webgunean sartze hutsarekin ahoa ur bihurtzen da... Dagoeneko milioi bat errezeta ditu. Haragia, arraina, barazkiak, pasta... eta azkenburuko ugari. Nazioarteko sukaldaritzako proposamenak ere badituzte. Beraz, Tandoori estiloko oilasko bat prestatu nahi baduzu, arroza Indonesiako erara edo ceviche bat, bilatzailera joan besterik ez duzu, eta voilá! Nola prestatu daitezkeen ikusiko duzu urratsez urrats. Gainera, zure errezeten argazkiak parteka ditzakezu eta sukaldaritzarako dituzun dohainak erakutsi. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.
  • Hatcook. Osagai gutxi batzuk dituzu etxean eta ez dakizu zer egin haiekin? Hartu aurreko mantala, mugikorra, eta presta zaitez plater harrigarriak egiteko. Kokotxak pil-pilean egin ditzakezu. Mundialak geratuko zaizkizu... Hatcookek bi kategoria eskaintzen dizkizu: gourmeta, mokorik finenentzat, eta etxekoa, betiko errezetak gustuko ditugunentzat. Doan deskargatu ditzakezu iPhonean edo Android smartphonean.
  • RecetasGratis. Oso ondo egituratuta dago, 18 kategoriatan: haragiak, arrainak, arrozak, azkenburukoak, aperitiboak, koktelak, entsaladak... Eta bakoitzak bere azpikategoriak ditu, errazago aurkitu dezazun bilatzen duzun hori edo topatu ideiak. Gure betiko errezetak ditu, milaka; bakailaoa pil-pilean, marmitakoa, goxua... Gainera, iragazki pila du: herrialdeka bilatu dezakezu (Venezula, Mexiko...), pikante- edo egosketa-mailaren arabera, edo iraupenaren arabera. Kanape original bat nahi baduzu, tostada batzuk presta ditzakezu ganbekin, edo juka-kauserak egitera ausartu. Android eta iOS sistemetarako dago erabilgarri.

Gure telebistako kanaletako aplikazioak

Eta zail egiten bazaizu sukaldean aritzea eta laguntza behar baduzu,... Nork lagunduko dizu? Euskaltelen zure telebistak! Telebistan errezeta erakargarri bat ikusten baduzu, dagokion aplikazioan bilatu baino ez duzu egin behar plater bikain bat prestatzeko. Beraz, hartu mugikorra eta 4K deskodetzailearen agintea, eta gozatu kozinatzen.

Baduzu kozinatzen hasteko behar duzun guztia. Orain, pixka bat jardutea eta emaitza gurekin partekatzea baino ez zaizu geratzen. Ziur hatzak zupatzeko modukoa dagoela; beraz, bidal iezaguzu iruzkin bat!