- Miguel Bañón: Musikaren industriaren erreferentziazko topaketa bihurtu da BIME estatu mailan, eta gero eta garrantzitsuagoa da nazioartean. Egutegian gorriz markatu beharreko eguna da, zalantzarik gabe.
– EKT bloga: Musikaren industria garai ilun batetik ateratzen ari da. Zein izan da horretarako giltza?- M.B: Hazkundearen protagonista streaminga izan da, inolako dudarik gabe. Oso garai txarretik gentozen, pirateriagatik nagusiki, baina, streamingari esker, musikaren industria berpizten ari da. 2015eko lehen hiruhilekoan, positiboak izan dira emaitzak, eta hala jarraituko dutela uste dugu.
- EKT bloga: Musika online entzuten duten erabiltzaileen portaera aldatu da? Zer joera dago?- M.B: Erabiltzaile-kopurua etengabe hazi da 2009an merkaturatu ginenetik. Haien adin-tartea 14 urtetik 80ra bitartekoa da, eta jendeak egunean 129 minutuz erabiltzen du Spotify, batez beste. Merkatuaren eskaerei egokitzen ari gara, eta dagoeneko Playstation, Smart TV eta Chromecast sistemetan sartuak gaude. Erabiltzailearen esperientzia hobetzen saiatzen gara beti. Oraintsu hitzarmenak egin ditugu Sonkick-ekin eta Music Match-ekin; azken horrekin, erabiltzaileek kanten hitzak ikus ahal izan ditzaten.
– EKT bloga: Musika digitalaren sektorean, beste inon baino garrantzitsuagoa dirudi «berritu edo hil» esaerak. Zer berrikuntza egin duzue azken aldian?- M.B: «Asteko aurkikuntza» gehitu berri dugu. Astelehenetan, erreprodukzio-zerrenda berri bat bidaltzen zaie erabiltzaileei. Hala, asteko lehen egunari ilusioz ekiten laguntzen diegu. «Nik aurkitu nuen lehenbizi» ere sortu dugu, talde musikal berriak aurkitzeko ahalmena dela eta, jendearen artean lehia sano pixka bat sustatzeko.